ELORRIO - Elorrioko Udalak eta guraso talde batek, lehen ludoteka zenari haize berria emateko lanetan haritu dira pasaden ekainetik. Guraso eta haurren premiak asetzeko gune egokia izan zitekeela usten zuten eta azkenean "Hazigunea" ekimena martxan jarri dute. Momentuz 30 familiek parte hartzen dute eta astean bitan zabalduko da, arratsaldeko 16:30etik 19:00etara.

Udalak adierazi duenez gurasoak arduratuko dira San Juan kalean dagoen 'Ametsola' izeneko lokala zabaldu eta ixteaz. Kudeaketa txandaka egingo dute, ardurak partekatzeko eta gurasoentzako eta nerabeentzako txokoa izango da, adingabekoei aisialdi-zerbitzu integrala eskaintzeko egokitutako espazioa. Udalak adierazi duenez "helburu nagusia, familientzako espazio ludiko autogestionatua izatea da eta bertako kideen artean diseinatuko dute jarduna eta gunea dinamizatu, gauzatu, zaindu, garbitu eta abar.

Ilusio handiarekin hasi dira orain arte dauden familiak eta hainbat txoko izango dira "Hazigunean". Adibidez, sormen txokoa, koltxonetak, edo merienda txokoa. Ekimenean parte hartu nahi duten guraso berriek bertara hurbildu edo haziguneelorrio@gmail.com helbidera idatzi beharko dute.