BILBO. Ostegunean, hain zuzen, hasiko dira haurrentzako jarduerak. 18:30etik aurrera, umeentzako jolas tradizionalak egingo dira, eta amaitzean, parte-hartzaile guztiek merendolaz gozatzeko aukera izango dute.

Ostiralean, uztailak 5, 17:00etan hasiko da jaia inaugurazio kalejiraren eta Erdi Aroko azokaren irekierarekin. Auzoko kaleetan puzgarriak, haurrentzako jolasak, hegaztien erakustaldiak, ipuin-kontalariak eta txontxongiloak izango ditugu, eta 19:00etan, Zezen Mantsoen Entzierro Handia abiatuko da San Lorenzo ikastetxeko patioan. 22:00etan azoka ixten den arte, musika eta antzerkia izango dira kalean, eta Ekhy Taldearen erromeriarekin amaituko da eguna.

Larunbatean, hilak 6, adin eta gustu guztietarako jarduerak izango ditugu 11:00etatik aurrera, hala nola, aurpegi-pintatzea, haurrentzako jolasak, igel txapelketa, hegazti harraparien erakustaldiak eta kaleko antzerkia. 19:00etan, sardina- eta saihets-jan herrikoian indarberritzeko aukera izango dugu, eta Teatraka La Calleren emanaldiarekin, Los Gasconesen folk musika zeltarekin eta su eta musika ikuskizunarekin jarraituko du festak. La Principal Orquestaren erromeria handiak borobilduko du eguna, 23:00etatik aurrera.

Igandean, uztailak 7, azoka zabalik egongo da aurreko egunetako antzeko jarduerekin, eta enbor mozketa (13:00) eta erdi aroko borrokak (14:00) izango dira berrikuntza nagusia.

Sardina eta saiheski janaren ostean, Los Gascones taldeak girotuko du auzoa 19:00etatik aurrera, eta 20:00etan, Mirari, Aintzane eta Lutxurdio hirukoteak hartuko du lekukoa. Festak 23:00etan amaituko dira.