Astero bezala, Bilboko Udalak ezagutzera eman du astelehenetik aurrera eskainiko dituen kultur-ekintzen egitaraua. Oraingo honetan arte eszenikoak, erakusketak, literatura, magia, musika eta dantzaldiak izango dira protagonista nagusiak.

ARTE ESZENIKOAK - EUSKAL FOLKLOREA

Udaberriko Bertso Saioak jada euskaltzaleen arteko topagunea da eta bere helburua Bizkaiko hiriburuan euskal kultura eta hizkuntza sustatzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskolak hirian egiten duen lana babestea da. Izan ere, oraingo honetan, saioen gai nagusia eskola bera izango da. Programako jarduera guztietarako sarrera librea da.

  • Maiatzan 21, 13:00etan. Santutxuko Karmelo Plaza. Maialen Lujanbio, Ibon Ajuria, Jone Uria eta Etxahun Lekuerekin.

Dantza Plazetan. Plaza eta kaleek Bilbon tradizio handiena duen kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal herri-folklorea indartzea eta hari balioa ematea da, erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien desfileak eta kalejirak plaza publikoetan ospatuz.

  • Maiatzak 21, 20:00etan: Erromeria Uretamendiko Udaltegiaren patioan Batasuna Arraizbide Dantza Taldearekin.

ERAKUSKETAK

Expodistrito, auzoetako udal-zentroetako aldi baterako erakusketen zikloa, beste edizio batekin iritsi da. Maiatzaren 17tik aurrera.

  • Begoña Udaltegia- ANESVAD Fundazioa Eva Menarekin lankidetzan - Rostros Que Dejan Rastro - Margoa. Covid19aren pandemiak erakutsi digu norberekoikeriaren gainetik egon behar duela guztien onurak. Osasuna erronka global bat da. Eta osasun-arloko langileen talentua altxor unibertsal bat, eta hala izan behar du. Medikuntzako, erizaintzako eta zainketetako profesionalen aldeko omenaldi bat da. Aukera bat, oroimenean arrastoak uzten dizkigutenen aurpegiak ikusteko.
  • San Inazioko Udaltegia - Ibarrekolanda - Angel Sánchez - Babel - Argazkigintza. Babel, berez, eraikin hutsak eta hotzak baino askoz gehiago da. Inkomunikazioaren inperioa da. Gizatasunik gabeko gizarte baten erradiografia.Babel mintzo zaigu egungo norbanakoaren nahasmenduaz, gure nora ezaz, eta geure buruaren aurreko babesgabeziaz, ez baitago bakardade handiagorik norberaren mira eginik bizitzea baino.
  • Errekaldeko Udaltegia - Ibarrekolanda - Salimos Reforzada o Re-forzadas- Argazkigintza. Erakusketa honen helburua Giza Eskubideen Egunari buruz hausnartzea eta jarraipena ematea da. Egun hori aldarrikatu zenetik denbora asko igaro den arren, edukia oraindik ez da bete, larriki urratzen ez bada. Pandemiaren krisiak agerian utzi du pertsonak zaintzeko konpromiso sendoa hartu behar dela, eta horrek hori betetzeko erantzukizun soziala eskatzen du.

LITERATURA

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak ondoko hitzorduak izango ditu aste honetan:

  • Maiatzak 16, 19:00etan: “Kultura eta pentsamendua” programak beste hitzordu bat proposatzen du “Declaraciones de guerra” ziklorako. Hitzorduaren izenburua “Guerra y paz en sentido extramoral” da, eta Ana Carrasco Filosofiako doktoreak hartuko du parte.
  • Maiatzak 17, 19:00etan: “Eztabaidak literaturarekin” zikloan, autofikzioan oinarritutako hitzordua proposatzen du Mónica Crespo, Cristina Fallarás eta Paula Bonetekin.
  • Maiatzak 19, 19:00etan: “Matematika eguneroko bizitzan” zikloak “Ecuaciones diferenciales para explicar el mundo y redes neuronales artificiales para resolverlas” izeneko topaketa proposatzen du Carlos Uriarterekin

MAGIA

Magiaren Topaketak. Otxarkoaga eta Txurdinaga berriro bihurtu dira “Magiaren Topaketak” programaren edizio berrirako aukeratutako agertokietan. “Magiaren Topaketak” saioak ikus-entzuleek adin guztiez goza dezaten magia-ikuskizunak, masterclass saioak, galak, hitzaldiak eta erakusketak proposatzen ditu maiatzaren 29ra arte.

MUSIKA

Bilboko Korala Gertutik. Bilboko Korala Gertutik zikloaren zazpigarren edizioa abian da dagoeneko. Kontzertu-ziklo honen helburua, oro har, musika koralarekiko zaletasuna sustatzea da, eta, gainera, Bilboko Koral Elkarteak hiri eszenatokietan egiten duen lan akademikoa eta artistikoa erakustea.

  • Maiatzak 20, 20:00etan. Abandoko Jesusen Lagundiaren Egoitzan. Euskeriak, Deustuko Unibertsitateko abesbatzak eta IES Ibarrekolanda BHIko abesbatzak eskainiko dute —Bilboko Koral Elkartearen kide dira denak. Obra sakrak eta pop estiloko abestiak interpretatuko dituzte, kapelaz edo pianoarekin.

ZURRUMURRUEN AURKAKO PINTXO-POTE LITERARIOAK

Gastronomia, literatura, zurrumurruen aurkakoak eta, batez ere, giro ona nahastuko dira euskarazko eta gaztelaniazko pintxopote banatan, hurrenez hurren, eta ezin izango zaie ezetz esan. Zurrumurruen aurkako Estrategiaren esparruan, tarte atsegina igaro nahi da aurtengo kontaketa laburren lehiaketako irabazle eta finalistekin batera.

  • Maiatzak 17, 18:00etan. Bilborock. “Una luz en el desierto” liburuaren aurkezpena, Isaac Ebelle eta Pascual Perearen lanak, Bilboko Udalaren laguntzarekin. Isaac Ebelle protagonistaren kontakizun biografikoa da, 2000ko Eguberri bezperan hasten dena, Isaac Ebelle gazte kamerundarra bere txabola xumetik abiatu zenean Europara legez kanpoko emigrazioaren ibilbideari aurre egiteko.
  • Maiatzak 19, 18:00etan. Café París (Fika). Pintxopotea. Gaztelaniaz izango da, eta saio bakoitzeko parte-hartzaileek 2020ko eta 2021eko edizioan saritutako kontakizunen liburu bilduma jasoko dute.

BISITAK GIDATUAK

Ezagutu Bolueta Oinez eta Ezagutu Bolueta Familian. Bilbao Izan, hiriaren ondarea zabaltzeko udal-proiektua Boluetako sekretuak erakutsiko ditu “Ezagutu oinez” eta “Ezagutu familian” programen bidez. Bisitak maiatzaren 3tik 28ra egingo dira. Ondarea zabaltzeko proposamen honekin, Bilboko auzoak modu atsegin, interesgarri eta bitxian ezagutzeko aukera izango dute herritarrek.

  • Ezagutu Bolueta oinez: Bisitak astearte eta asteazkenetan izango dira, 16:30ean eta 18:30ean; ostegun eta ostiraletan, 11:00etan eta 18:30ean; eta larunbatetan, 10:30ean eta 12:30ean.
  • Ezagutu Bolueta familian: Maiatzaren 22an, 12:30ean.

DANTZALDIAK

Bilbao Levante Plaza eta Casillako Kioskoa bi dantza-pista alai bihurtuko ditu berriro. Maiatzetik denboraldia amaitu arte, Bilboko Udalak dantzaldi herrikoien saio bikoitza egingo du. Egun bakoitza orkestra ezberdin batek girotuko du, baina beti premisa berarekin: dibertsioa sortzea, sedentarismoaren aurka borrokatzea eta zahartze osasungarria sustatzea.

  • Maiatzak 21, 18:00etatik 21:00etara, Levante Plazan, Orquesta Maran.
  • Maiatzak 22, 18:00etatik 21:00etara, La Casilla Kioskoan, Orquesta Maran