2022ko Basketball Champions Leagueko Lauko Finalak Fan Zone handi bat izango du Bilboko Areatzan ostiral honetatik. Zehazki, lehenengo egunean 12.00tik 17:00era arte egongo da zabalik, larunbatean 9: 00etatik 20: 00etara eta igandean 9: 00etatik 17:00etara.

Fan Zone horretan askotariko jarduerak antolatuko dira hiru egun horietan, hala nola 3x3 txapelketak (120 partidarekin), hiruko, trebezia eta clinic direlakoen lehiaketak zein saskibaloiko jokalari profesionalen eta legenden bisitak, besteak beste.

Basketball Champions Leagueren 2022ko Final Fourraren lehenengo finalaurrekoa bihar, ostirala, jokatuko da, maiatzak 6, Bilbao Arenan, 18:00etatik aurrera. Txapelketa girotzeko, argi- eta soinu-ikuskizun bat eskainiko da, zeinak jokatzeko eremua hartuko duen, bai eta atmosfera ezberdinak sortu ere partidak iraun bitartean. Horrez gain, bihar, ostirala eta maiatzak 6, eta igandean, maiatzak 8, jokatuko diren lau partiden aurretik, bertoko artistak eta nazioartekoak bilduko dira txapelketa girotzeko animazio-sistema osoan.

PARTIDAK MAIATZAREN 6AN ETA 8AN

Bilbao Final Four de la Basketball Champions League 2022 delakoaren finaleko lau partidak Bilbao Arenan jokatuko dira honako ordutegi hauetan:

Ostirala, maiatzaren 6a:

1. finalaurrekoa: Hapoel U-NET Holon (ISR) versus Lenovo Tenerife (ESP): 18:00, tokiko ordua

2. finalaurrekoa: MHP Riesen Ludwigsburg (GER) - BAXI Manresa (ESP): 21:00, tokiko ordua

Igandea, maiatzaren 8a:

3. posturako partida: 17:00, tokiko ordua

Finala: 20:00, tokiko ordua

SARRERAK ESKURAGARRI DAUDE ORAINDIK

Lau partidak ikusteko 6.000 abonu baino gehiago saldu dira orain arte. Esteka honen bitartez eskura daitezke azken sarrerak.

Aurten Basketball Champions League 2022 ligako Final Four ekitaldiaren seigarren edizioa antolatu da Bilbon. Txapelketa 2021eko irailaren 13an hasi zen, sailkapen-txandekin, eta 2022ko maiatzaren 8an amaituko da Bilbao Arenan Final Four jokatu ondoren. Bilbo da ordezkaririk ez duen hiri bat txapelketaren anfitrioi gisa hautatzen duten lehenengo lekua.