Bilboko Udalak datorren asteko kultur agendaren berri eman du ostiral honetan. Zehazki, datorren astelehenetik (urtarrilak 17) igandera (urtarrilak 23) arte eszenikoei eta literaturari buruzko zenbait espektakulu eta hainbat erakusketa eskainiko ditu Bilbao Kulturak aste horretan.

ARTE ESZENIKOAK

BILBOKO ZIRKUITUA barrutiko Udaltegietara itzuli da, tokiko eszena bultzatzeko eta antzerkia hiriko auzoetara hurbiltzeko asmoz. Programa honek antzerki eta dantza talde berriek beren lanak eszenaratu eta jendaurrean partekatzeko aukera ematen du.

Urtarrilak 20, 19:00etan. Begoñako Udaltegia. Goi Dance Project - “Kpop Covers Compilation”. Koreako pop kulturako zenbait kantaren bilduma, Goi dantza-taldeko dantzariek antzeztuta. Goi Dance Project dantza-talde bat da, Koreako pop-a lantzen duena, eta Kpop izenarekin ezagunagoa dena. Dantza ez ezik, covers-ak edo bertsioak ere egiten dituzte.LITERATURA

BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, Bidebarrietako liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatu eta sustatzeko guneak, hitzordu hauek izango du aste honetan:

Urtarrilak 18, 19:00etan: Bidebarrieta Kulturguneak “Eztabaidak literaturarekin” saioaren saio berria antolatu du. Honetan, Txani Rodriguezek parte hartuko du.

Urtarrilak 19, 19:00etan: Bidebarrietako Liburutegiko Areto Nagusiak “Bidebarrieta Zientifikoa” zikloaren saio berri bat hartuko du. Hitzordu honetaren izenburua “Zer da benetan dieta osasungarri eta jasangarri bat?” da.

Urtarrilak 20, 19:00etan: Sara Moranteren liburu berriaren -“Flor Fané - aurkezpena ospatuko da.ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO aldi baterako erakusketen zikloak hainbat erakusketa ibiltari eskainiko ditu aste osoan auzoetako Udaltegietan:

Abandoko Udaltegia - Beart Elkartea - Margoa. 25 urte Bergarako arte elkarte bezala eta 250 urte margoari lotuta jarraitzen duen herri baten tradizioa bizirik mantentzen jarraitzen du Beart Elkarteak.

San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia - Ana Isabel Portillo - Nire bizia kolorea zenean / Cuando mi vida era el color - Margoa. Ana Isabel Portillo Bizkaiko Begisare Elkarteko kidea da. Berak dioen bezala, “ikusmena oso urrituta ere, ez zait itzali sortzeko gogoa. Nire bizia kolorea zen, baina ez zait itzali margotzeko gogoa”.

Castañoseko Udaltegia - Marta García Suso - Redescubrimientos - Argazkigintza. Artistak bahearekin irudiak eraldatzen ditu, desegiten ditu eta berreraikitzen ditu erreferentea galduta. Emakume artistek osatzen dute artista gidatzen duten haria, birritan txarto tratatuak, gizartearen aldetik eta Artearen Historiak ahazturik. Gentileschi, Blanchard edo Mendieta artistekin topaketa berria aitzakia da emakume artisten iraganeko eta egungo ikusezintasunaz solasa abiatzeko. “Bizian absente bagaude, nola lortuko dugu presente egotea heriotzaren ostean?”

Begoñako Udaltegia - José Paredes Matías - Lorratzak / Huellas - Margoa. Iraganaren aztarnak helarazten dituzten objetuekin osatzen da erakusketa hau. Erakusketa honetan, artistak gonbidatzen zaitu giltzarrapo herdoilduak irekitzera, antzinako ateak igarotzera, gordetzen dituzten istorio eta sekretuak irudikatzera…Funtsean, bidaia hau berarekin egitera, denboran trabatuta geratu diren autoekin.

Errekaldeko Udaltegia - Javier Lesaka - Margoa. “Bere burua aditzen ez duenak, bilatu egiten du, jakin nahi du, auzitan jartzen ditu gauzak, konprenitzeko irrikaz, baina hitz soilek ez dute asetzen haren egarria, hor behean ilun dagoelako eta segundo bat baino ez baita geratzen ikusteko. Gomuta bakarrik, argi izpi soil bat, sentsazio bat iritzi bezain laster badoana, amairik gabeko borroka baten emaitza urria. Behin bateko erantzuna nahi dut, azken egia, berriro ere galdetu beharrik ez izateko, baina den guzti erraldoi baten ezdeuskeriak baizik ez ditu jasotzen, beleak, gogorarazten dutena gaitzak ez duela sendabiderik, beste milaka misterio gordetzen dituen misterio baten lorratz nahasiak”.

SEGURTASUN-NEURRIAK

Abenduaren 28ko 51/2021 Dekretua indarrean sartzean, Bilboko Udalak barrualdeetan antolatutako jarduera guztietan edukieraren %60ko muga egongo da.

Era berean, nahitaezkoa izaten jarraituko du:

COVID Ziurtagiri Digitala (QR) eta NANa aurkeztea, barruko ikuskizunetara sartu ahal izateko

Musukoa ekitaldi guztietan erabiltzea

Pandemia hasi zenetik egin den bezala, Bilboko Udalak jarduera-protokoloak egokiko ditu programatutako jardueretan, osasun-agintariek une bakoitzean hartzen dituzten erabakien arabera.