Miguel Ángel Gómez Viar Garraio eta Mugikortasun Iraunkorreko diputatuak Bizkaibuseko Informazio Bulegoa inauguratu du asteazken honetan, Geltoki Intermodaleko -1 solairuan. Orain arte, bulegoa behin-behinekoa zen, geltokiko obrak zirela eta. Asteazken honetan, hilak 15, inauguratu du. ES6ta bulegoa, 2019ko azaroan behin-behinean martxan jarri zena ordezkatzen duena, irudi modernizatu batekin dator.

Espazio modernoagoa da, erabat argia, oztopo fisiko edo bisualik gabea eta urrunetik erraz identifika daitekeena. 43 metro karratu ditu eta argi eta garbi transmititzen du Bizkaibusen irudia eta, bereziki, Aireportura doan autobus-zerbitzua.

Bizkaibuseko Informazio Bulego berritua Bilboko Geltoki Intermodaleko -1 mailan dago; maila horretan daude terminalaren jarduerari lotutako zerbitzu nagusiak, hau da, txartelak saltzeko leihatilak, kontsigna, ekipajeen fakturazioa eta abar.

Bulegoaren sarrerako atondoan "Usoa" eraikinaren ondoan dagoen "bizkaibus" baten argazki handi bat dago. Horren ondoan QR txartelak saltzeko makina bat dago, Barik zerbitzuarekin bidaiatzen ez duten Bizkaibuseko erabiltzaileei nasetara sartzea errazteko; halaber, bi informazio-pantaila daude, bata Aireportuko hegaldien ordutegiarekin eta, bestea, Intermodaleko Bizkaibuseko 16 lineen helera eta irteerekin.

Gogoan izan behar da Geltoki Intermodalean ontziratze-gunera sartzeko tornuak Barik txartelarekin edo QR kodea duen txartel batekin baino ezin direla gainditu. Bizkaibusen kasu zehatzean Barik zerbitzuarekin bidaiatzen ez duten erabiltzaileek lehenago QR Txartel bat atera behar dute, eta gero, autobusean, Noizbehinkako Txartela atera. Guztiek, A3247 BILBAO - AIREPORTUA lineako erabiltzaileak izan ezik.

Kasu honetan Noizbehinkako Txartelak QR Kodea txertatzen du eta aldez aurretik erosi behar da Informazio Bulegoan bertan. Linea honen ezaugarri bereziak kontuan hartuta behinola Garraioen Foru Sailak hartutako erabakia da.

DESTINO ESTRATEGIKOA

A3247 lineak Bizkaiko geografiako puntu estrategiko bati ematen dio zerbitzua, Bilboko Aireportuari alegia eta, gainera, Bizkaibuseko linea eskatuenen rankingaren buruan dago. Pandemiaren aurretik, uztaileko edo abuztuko eskari handieneko hilabeteetan, linea honetarako Noizbehinkako Txartela egunean 400ekoa izatera irits zitekeen.

"Espero dugu laster berriz ere kopuru horretara iristea, osasun-egoerak hobera egiten duen heinean», adierazi du Garraioen titularrak, Gómez Viarrek. "Horrela prest gaude zerbitzurik onena emateko, bai Aireportuko erabiltzaileei, bai Intermodalean sartzen diren Bizkaibuseko gainerako lineei".

Gainerakoan, Informazio Bulego berrituak aurreko zerbitzuak mantentzen ditu, besteak beste honako hauek bezalakoak: Barik birkargatzea; Bizkaibuseko linea guztiei buruzko informazioa, Intermodalean gelditu zein ez; eta kexa eta erreklamazio zerbitzua. Eta beste zerbitzu bat gehitu du, Bizkaibuseko objektu galduen zerbitzua.

Ordutegi jarraitua izango du, 5:45etatik 22:45etara, asteko egun guztietan.