Ostiral honetan banatu dira Blas de Otero - Ángela Figuera Poesia Lehiaketaren XIV. edizioko sariak, Bilboko Udaletxean. Iragarri dutenez, aurtengo irabazleak Ramón Crespo izan dira, itzala maite eta bilatzen duen landare eder bat zaintzeagatik, eta Ángel Erro, berriz, Poema liburu bat irakurtzeko jarraibideak lanagatik.

Ekitaldia Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan izan da, eta Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da buru, eta berarekin batera izan dira Gonzalo Olabarria Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia eta sarituak.

Aburtok, hitza harturik, honako hau nabarmendu du: "gauza gutxi daude literatura bezain leialak", eta, gaineratu du, "axola handikoa da literatur sorkuntza zaindu eta sustatu dezagun bere molde guztietan". Era berean, hau adierazi du: "literaturak badu gaitasuna mundua higiarazteko, gizateriaren arazo larri nahiz xeheak argiztatzeko, eta, horregatik, hain zuzen, gaur, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egun honetan, nabarmendu nahiko nuke zeinen konpromiso estua zuten hartua Miguel de Unamunok, Gabriel Arestik, Blas de Oterok eta Ángela Figuerak mundua literaturaren indarraren bidez hobetzeko, eta ezagutza hori mundu hobe bat egin daitekeelako ametsa zuten pertsona guztienganaino zabaltzeko, edozein zela ere haien nazionalitatea".

Blas de Otero - Ángela Figuera poesia-lehiaketarako, Miguel de Unamuno saiakera-lehiaketarako eta Gabriel Aresti ipuin-lehiaketarako deialdiak urtero egiten ditu Udalak, eta asmoa izaten da literatur jarduera sustatzea eta talentu berriak agerraraztea, eta, gainera, bizirik atxikitzea lau bilbotar egileon oroitzapena eta lana.

BLAS DE OTERO - ÁNGELA FIGUERA POESIA LEHIAKETA

2021eko aldi honetan, Blas de Otero - Ángela Figuera poesia lehiaketara, gaztelaniaz, lan ugari aurkeztu dira (860 parte hartzaile guztira), eta mila obra inguru izan dira lehiaketara aurkeztuak. 568 lan Estatu osotik, eta, gainerakoak, Europatik eta Hego Amerikatik. Gainera, parte hartzaileak ere ugari izan dira, eta nabarmentzekoa da haien obraren kalitatea eta gaien askotarikoa.

Lehiaketa dagoeneko finkatuta dago literaturaren munduan, eta hobetoen baloratzen direnen artekoa da, bere zorroztasunagatik eta inpartzialtasunagatik. Beraz, XIV. Blas de Otero - Ángela Figuera lehiaketan saritua, gaztelaniako sailean, "Cuido una planta bella que ama y busca la sombra" izeneko lana izan da, Ramón Cresporena, Almerian bizi den bartzelonatar batena, zeinak hainbat poesia-bilduma argitaratu baititu, eta hainbat erakusketatan jardun baita komisario moduan.

Epaimahaiaren ustean, lanak "lirismo aratz" bat agertzen du, eta hizkuntza zehatz eta soiltasun zailekoa, zeinari esker poema ernatzen baita naturaz diharduten aletan, betiere naturaltasunez txertatuz erreferentzia literaturazko eta plastikoak, liburu "zirraraz eta sakontasunez" bete bat osatuz.

Euskararen kasuan, irabazlea "Poema liburu bat irakurtzeko jarraibideak" izan da irabazlea, Ángel Errorena (zuzenbidean lizentziatua, Nafarroako Unibertsitate Publikoan, eta Euskal Filologian, Euskal Herriko Unibertsitatean. Epaimahaiak haren "tonu ironiko eta lasaia" baloratu du, "bizipoza transmititzen duena". Erromatar poeta klasikoen tonu eta generoen arabera idatzia ageri zaigu poesia, eta bizitzako atseginez dihardu, eta, haien artean, queer joeraz ere bai.

Modalitate honetan, 19 lan aurkeztu dira, guztiak ere kalitate nabarmenekoak.

Bi poema-bilduma horiek 5.500 euro jasoko dituzte sari gisa.