Herritarren artean eguneroko bizitzan euskararen erabilera sustatzea izango da Bilboko Udalaren helburu nagusienetariko bat 2022ari begira. Hori dela eta, aste honetan itzuli egingo da uriko euskaltegien sareak martxan jarritako Darabilbo programa. Programa hau oso erabilgarria da euskara ikasten ari diren zein euskara maila hobetu nahi duten pertsonentzako.

Osasun, kosmetika edo gastronomia tailerrak, solasaldiak eta zine emanaldiak izango dira abenduan zehar.

Jarduera hauetarako izena emateko nahikoa da posta elektronikoko mezu bat bidaltzea darabilbo@gmail.com helbide elektronikora, edo telefono honetara deitzea: 607 530 132.

Eskaintza osoa eta informazio gehiago Darabilboren webgune ofizialean.

Jarduera guztiak unean uneko osasun-segurtasuneko neurrien eta gomendioen arabera egingo dira, eta, horregatik, gerta liteke eskaintza aldatzea.

DARABILBO

Darabilbo Bilboko Udalaren programa bat da, Bilboko Euskaltegien Sarearekin elkarlanean prestatzen dena, eta helburua da aisialdian euskararen erabilera sustatzea, bai hizkuntza ikasten ari diren pertsonen artean, bai euskaraz bizi gura dutenen artean. "Darabilbo" 2013an abiatu zen, eta, harrezkero, askotariko jarduerak sartu ohi dira programan. Jarduerak taldean egiten dira, urteko hilabete guztietan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan.

Horrenbestez, parte hartzezko ekimena da guztiz, bai garapenean, bai diseinuan, erabiltzaileek eurek jarduerak proposatu ahal dituztelako, programari eransteko. Proposamenak whatsapp-ez egin daitezke, 607 530 132 telefono zenbakian.