Azaroaren 20an, larunbata, Bilbon estreinatuko da Bilbo, Santander eta Logroñoko hogeita hamar kultur sortzailek diseinatutako eta martxan jarritako 'Mañanas inciertos' izeneko proiektu kolektiboa. Ekimen hau hiru udalek garatutako 'Tan cerca 2021' proiektuaren barruan antolatutakoa da.

Proiektu hay Bilboko RMO, Santanderreko Eureka Cantabri@Europa eta Logroñoko Chamán kultur elkarteen eskutik dator, eta hainbat egunetan aurkeztuko da: azaroaren 20an Bilbon, azaroaren 27an Logroñon eta abenduaren 4an Santanderren.

“Krisi ekonomikoak kulturaren eta artearen munduari eragiten dio, eta orain da unea egoeraren azterketa eta jarduteko modua ebluatzeko, aukerak baloratuz”, azaldu dute antolatzaileek. Horrela, “Mañanas inciertos” proiektuarekin “kultura-eragileen parte-hartzea sustatu nahi da, topaketa eta ideia berriak bultzatuz eta parte-hartzea ahalbidetu eta sustatzeko ildo orokorrak sortuz” adierazi dute.

“MAÑANAS INCIERTOS” PROIEKTUAREN PROGRAMA

Bilbo. Azaroak 20

  • 12:00etatik 15:00ak arte La Terminal aretoan (Pintor Ignacio Zuloaga, 3. Zorrotzaurre. Bilbo)
  • 12:00etan: Rico Roces - Aurkezpena.
  • 12:15etan: Unxs Cuantxs. Eureka Acción improvisada-ko Antzerki Independienteko Taldea
  • 13:00ean: VRILnoise. "Tomorrow never Knows" bideo kreazioko proiekzioa.
  • 13:30etan: Baseline & Carla Róisín Behal Danza, performance, musika esperimentala.
  • 14:30etan: Compañía Antonia Teatro. “De tu mano” Antzerkia.

Logroño. Azaroak 27.

  • 18:00etatik 20:00ak arte. Ateneo Riojano.
  • 18:00etan: “Creciendo / Hazten” Erakusketaren inaugurazioa. Ismael Iglesias. Alberto Urkiza, Maite Leyun, Carmelo Camacho, Jessica Llorente, Felipe Uribarri, Lucía Pedregal, Andrea Astas, Amaia Molinet, Carlos Gil Santa Eugenia, Irati Semperena. Komisarioa: Txema Agiriano
  • 18.45etan: Bideoen proiekzioa: Bideoen proiekzioa: “Bideodromo en Cannes: Itsuka”, Oihane Iragüen (Ibon RG-ren soinuekin), 5’16’’; “Le feu endormi” Zuriñe Goikoetxea & Ivan Gómez (Khris & Markel) 8’; “Ilargian” Lekuk Elkartea, 5’49”; “Hirian Ibiltzeko jarraibideak” Hauazkena taldea, 8’; “Hau (ez) omenaldia da”, Jessica Llorente (Alberto Lomasek performancearen bideoa), 8’; “Mikrografia biopolitikoak”, Amaia Vicente, 4’48”.
  • 19:30etan: Radithor. Musika elektronikoa
  • 20:15etan: Söon i Noki (Tamara García - Paco Arráez) Ikus-entzunezko proiektua.

Santander. Abenduak 4.

  • 17:00etatik 00:00ak arte. San Simón Kalea, 8.
  • 17:00etan: “Creciendo / Hazten” Erakusketaren inaugurazioa. Ismael Iglesias. Alberto Urkiza, Maite Leyun, Carmelo Camacho, Jessica Llorente, Felipe Uribarri, Lucía Pedregal, Andrea Astas, Amaia Molinet, Carlos Gil Santa Eugenia, Irati Semperena.
  • 17:15etan Bideoen proiekzioa: “Bideodromo en Cannes: Itsuka”, Oihane Iragüen (Ibon RG-ren soinuekin), 5’16’’; “Le feu endormi” Zuriñe Goikoetxea & Ivan Gómez (Khris & Markel) 8’; “Ilargian” Lekuk Elkartea, 5’49”; “Hirian Ibiltzeko jarraibideak” Hauazkena taldea, 8’; “Hau (ez) omenaldia da”, Jessica Llorente (Alberto Lomasek performancearen bideoa), 8’; “Mikrografia biopolitikoak”, Amaia Vicente, 4’48”.
  • 18:00etan: Radithor. Musika elektronikoa.
  • 19:00etan: Mundu eta gizarte utopiko berri batean arte plastikoen etorkizunari buruzko hitzaldia: Paco CAO ¡¡¡¡¡ un prsente/pasado/futuro!!!!, Marta Mantecón eta Paco Caoren parte hartzearekin (presentziala edo online)
  • 20:30etan: “Mañanas inciertos”, Ganzo eta Tamara García artisten bideo musikala, Iron Butterfly & Thunderclap Newmanek musiken gainean.
  • 21:00etan: "Realidades de un mañana incierto" mahai-ingurua. Hiru hirietako partze-hartzaileak egongo dira: Santander, Bilbo eta Logroño. Yeray Portillo (fanzine Uhin eta sello Eclectic Reactions), Txema Agiriano (MEM Jaialdia eta Bideodromo), Rico Roces (Eureka), Cristina Medrano (Chamán, Logroño), Marta Mantecón (Universidad Complutense).
  • 22:00etan: Compañía Antonia Teatro. “De tu mano” Antzerkia.

“TAN CERCA”

Proiektu honek 12.500 euro jaso ditu abian jartzeko. “Tan Cerca” programarako, parte hartzen duen hiri bakoitzak 25.000 euro jarri ditu, hiru hirietako enpresa, elkarte eta profesionalei proiektuak batera garatzeko aukera emateko.

“Tan Cerca” programaren barruan, Bilboko, Santanderko eta Logroñoko Udalek interesa dute kultura kontsumitzen duten herritarrei mesede egingo dieten kultura-politiketan laguntzeko, eta, aldi berean, aukera berriak sortzen dituzte hiru herrietako kultura-enpresa, eragile eta sortzaileentzat.

Hala, joan den udan, laguntzak emateko deialdia egin zen, Santanderren, Logroñon edo Bilbon egoitza soziala edo jarduera nagusia duten kultura- edo sorkuntza-sektoreko profesionalek, enpresek edo bestelako erakundeek elkarrekin lan egin dezaten hiru hirietako batean edo hiruretan urtean zehar garatzen diren kultura- edo sorkuntza-proiektuetan.

Bizkaiko hiriburuak eta Kantabriak eta Logroñok 2012an sinatutako hitzarmen baten ondorioz sortu da programa. Hiru hiriek, beren helburu estrategikoen artean, kultura aberastasun-iturri izatea partekatzen dute maila ekonomiko eta sozialean.