Bilboko Udalak 633.150.000 euroko aurrekontua izango du 2022an, aurten baino % 8,1 handiagoa. Aurrekontu orokorren proiektu hau Bilboko alkate Juan Mari Aburtok aurkeztu egin du ostiral honetan, azaroak 5, Marta Ajuria Ogasuneko zinegotziarekin batera. Alkateak honakoa esan du aurrekontuaren gainean: “Inbertitzailea eta jasangarria da sektore guztietan, uriko herritarren ekonomia, enplegua eta ongizatea berpizteko”.

Azken bi urteak “oso gogorrak izan dira. Fronte guztietan jardun dugu, koronabirusaren pandemiaren ondorioei aurre egiteko". Beraz, kontu berrien bidez, asmoa da 2022a “hiria berriz martxan jartzeko eta etorkizun hobea bilatzeko” urtea izan dadila. Aurrekontu honetan, ia udal sail guztiek partida handiagoak izango dituzte, “Bilbo segurua, osasuntsua, jasangarria, erakargarria eta parte hartzailea izan dadin, baina batez ere sendoa izan dadin eta erronka berriei aurre egiteko inbertsore garrantzitsuak izan ditzan”.

Alkateak azaldu duenez, aurrekontuak egitea urteko prozesurik konplexuenetako bat da: beraren mende daude hiriaren funtzionamendu ona eta aurrerapen egokia, auzoetatik hasi eta proiektu estrategikoenetaraino. "Kate honetan, pertsonak dira beti garrantzitsuena".

Oraingo honetan, eta Covidak sortutako krisiaren ondorioak oraindik pairatzen ari garenean, aurrekontuak hiru Helburu handi dauzka: gizarte-kohesioa eta herritarren ongizatea hobetzea; ekonomia eta enplegua sektore guztietan lehengoratzea; eta inbertsio-esfortzu berezia egitea auzoak hobetzeko eta hiri osoan zehar proiektuak garatzeko.

AURREKONTUA, KOPURU HANDITAN

Juan Mari Aburtok kontu berrien klabeak hiru kopuru handitan laburbildu ditu:

  • Aurrekontuaren zenbatekoa, hau da, 633,1 milioi euro (47,65 milioi euro gehiago). Beste behin ere, Bilboko Udalaren inoizko aurrekonturik handiena.
  • Udalkutxa fondoetako ekarpena 379,5 milioi eurokoak dira (aurtengoak, berriz, 323 milioi euro dira).
  • Eta 2022ko ekitaldia zero zorrarekin ixtea. Horra hor gobernu taldearen tresna garrantzitsuenetako bat, kontu saneatu, jasangarri eta zuhurrak eta, aldi berean, sendo eta egonkorrak izateko. Horretarako, 22,7 milioi euroko kreditu-eragiketa aurreikusten da, exekutatu behar izango ez dena, udal gerakinengatik.

Diru-sarreren kapituluan sartuta, azpimarratu behar dugu 6,2 milioi euroko partida bat aurreikusten dela, Zorrotzaurren orube bat saltzeagatik, etxebizitza tasatuak egiteko. Ehunekoetan, diru-sarrera guztien % 60 Udalkutxari dagokio, % 31 udal-zerga eta -tasetatik dator, eta % 9 pasatxo beste diru-sarrera batzuetatik.

  • Azpimarratu behar da kopuru orokor horietan ez direla sartzen Europako Fondoei lotutako balizko diru-sarrerak, ezta gainbalioenak ere.

Gastuen kapituluan, auzoetako inbertsioak 50 milioi eurorekin gehitu dira (aurten 39,5 milioi euro izan dira); udal inbertsio publikoa 115,3 milioi eurokoa izan da (83,7 milioi euro 2021ean) eta oinarrizko zerbitzu publikoak (argiak, zaborrak, saneamendua, eta abar) 299 milioi euro (266 milioi euro 2021ean).

Neurri paralelo eta berezi gisa, aurreko bi ekitaldietan Covidaren pandemiari aurre egiteko egin genuen lanari jarraiki, alkateak iragarri du Bilbao Aurrera 2022 Plan berri bat jorratuko dela.

2022KO PLAN GARRANTZITSUAK

Kontu berrietan taxututako helburu estrategikoei jarraiki, zenbait proiektu gauzatzeko asmoa dago. Hona hemen nabarmendu beharreko batzuk:

  • Auzoak, Auzokide Planeko obrak: 10.538.000 €
  • Zorrotzaurre, ituntze-batzarraren ekarpena: 5.558.000 €
  • Enplegu-planak: 5.404.575 €
  • Gizarte-larrialdiko laguntzak: 4.975.000 €
  • Saneamendu-sarea berritzea: 4.000.000 €
  • Deustuibarra, uholde-biltegia: 3.770.000 €
  • Etxebizitza komunitarioan sartzeko laguntzak: 3.215.750 €
  • Zorrotzaurre, BETA 2 eraikina lehengoratzea: 2.821.298 €
  • Mª Díaz Haroko, urbanizazioaren I. fasea: 2.740.675 €
  • Artxandako errepidea pasealeku bihurtzea: 2.607.170 €
  • Elementu mekanikoen plana: 2.600.000 €
  • Aste Nagusia: 2.352.424 €
  • Indautxu, haurreskola eskuratzea eta obrak egitea: 2.083.800 €
  • Basarrate Landa, birmoldatzea: 1.999.728 €
  • Zirgariak kaiaren eta Artsenalbidearen arteko lotura: 1.998.000 €
  • Uraren horniketa-sarea berritzea: 1.750.000 €
  • Otxarkoaga, Ramón y Cajal I.P. 1.630.000 €
  • Irisgarritasuna udal aparkalekuetan: 1.567.835 €
  • Itsasadarra, moila sendotzea: 1.564.100 €
  • Haurreskola Mina del Morron eta Zurbaranen: 1.500.000 €
  • Erriberako merkatua, hotz industriala ordeztea: 1.400.000 €
  • Garabia eraikina egokitzea: 1.302.334 €
  • Itxaropena frontoiko ekipamendua: 1.250.000 €
  • Artxandako kiroldegiaren erreforma: 1.000.000 €
  • Etxegabekoentzako laguntza: 950.951 €
  • Enekuri-Elorrieta-Artxanda, konexioa: 900.000 €
  • Suhiltzaileak, esku hartzeko ekipoa eta materiala: 896.500 €
  • Deustu - Done Petri plaza, auzoko bihotza: 893.683 €
  • Udaltzaingoa, ibilgailuak berriztatzea: 807.000 €
  • Adinekoen elkarteentzako laguntzak: 783.000 €
  • Deustuibarreko babes-horma: 770.000 €
  • Etxerik gabeko pertsonen alojamendua: 750.000 €
  • Zorrotzako Muturrean moila gaitzea: 750.000 €
  • Estalkiak kirol-instalazioetan eta umeen jolas-guneetan:600.000 €
  • Etxebarria, basoa eta oholtza: 600.000 €
  • Zorrotzaurreko udaltegia: 600.000 €
  • Emisio txikien zona: 522.000 €
  • Begoñazpi ikastola, ingurunea urbanizatzea:520.000 €
  • Artxanda, Topaleku parkea: 500.000 €
  • Zorrotza, atletismoko pistako aldagelak: 500.000 €

PARTE-HARTZE BIDEZKO AURREKONTUA: 2 MILIOI EURO

Ekintza horiei guztiei, gainera, herritarrek parte-hartze bidezko aurrekontuaren barruan egindako ekarpenak gehitu behar zaizkie. Guztira 2 milioi euroko inbertsioa da.

Honako honetan, 3.270 pertsonek egin dituzte proposamenak. Udaleko sailek proposamen horiek aztertu ondoren, 34 aukeratu dira eta herritarrek, aurreneko aldiz, euren botoekin 14 proiektu lehenetsi dituzte.

  1. Bidegorria egitea Udalaren eta Zumalacarregui etorbideko eta Etxebarria parkeko bideen arteko loturaren artean: 500.000 euro.
  2. Miribillan, kirol espazioa, skate parkea izango duena, Gernikako Lorategiaren kaleko urmaela kenduz: 500.000 euro.
  3. Udalaren doako Interneterako sarbide-sarea (Wifi Bilbao) hobetzea: 250.000 euro.
  4. Alojamendu txiki, indibidualizatua eta maskotak edukitzea ahalbidetzen duena etxerik gabeko pertsonentzat: 250.000 €
  5. Artxandako Animalien Kontroleko Udal Zentroko instalazioak hobetzea: 200.000 €
  6. Argiztapena hobetzea Askatasuna etorbidean, Bilbao Arenatik biribilguneraino: 85.000 €
  7. Enplegu Planetarako zenbateko handitzea: 50.000 €
  8. Kaleko katuen populazioa kontrolatzeko programa (harrapatzea, esterilizatzea eta askatzea) hobetzea: 50.000 €
  9. Espaloia beheratzea oinezkoentzako pasabide batean, Gernikako Lorategia eta Andrés Eliseo de Mañaricua kaleek bat egiten duten biribilgunean: 50.000 €
  10. Deustuko Barrutian, pertsona zaurgarrien osasun emozionala eta mentala hobetzeko programa: 15.000 €
  11. Zorrotzan, auzoko nerabeen ongizate psikologikoa lantzeko programa: 15.000 €
  12. Zorrotzan, gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea adingabeekin Zorrotzako Zazpi Landa ingurunean: 10.000 €
  13. Argiztapena hobetzea Elorrietako San Ignazio ikastetxearen inguruan: 6.000 €
  14. Deustun, iturri berria Deustuko Tigrearen eraikinaren pareko haur-parkean: 6.000 €

AURREKONTUA, SAILEN ARABERA

Langileen gastuei buruzko 1. kapitulua alde batera utzita, Bilboko Udaleko sailen aurrekontua 464.650.000 eurokoa izango da guztira, aurten baino % 10,37 gehiago (43.650.000 euro), eta, beraz, ia sail guztietako aurrekontua igoko da. Igoera horiek, hain zuzen ere, aurrekontuan ezarritako ardatz estrategikoei dagozkie (garapen ekonomikoa eta enplegua, gizarte-kohesioa, auzoetako inbertsio-ahalegina eta proiektuen garapena uri osoan…).

Hau da aurrekontua, sailen arabera:

  • Zerbitzuak eta Bizi Kalitatea: 94.796.70€
  • Mugikortasuna eta Jasangarritasuna: 68.015.700€
  • Obrak, Hiri Plangintza eta Proiektu Estrategikoak: 59.205.300€
  • Ogasuna: 55.446.400€
  • Gizarte Ekintza: 42.309.000€
  • Kultura eta Gobernantza: 38.399.900€
  • Ekonomiaren Garapena, Merkataritza eta Enplegua: 27.833.000€
  • Gazteria eta Kirola: 15.955.700€
  • Herritarren Arreta eta Partaidetza eta Nazioarteko Gaiak: 14.689.300€
  • Obrak eta Zerbitzuak - Barrutiak: 10.538.000€
  • Euskara eta Hezkuntza: 10.185.600€
  • Herritarren Segurtasuna: 7.942.400€
  • Lankidetza, Bizikidetza eta Jaiak: 6.585.400 €
  • Osasuna eta Kontsumoa: 4.404.500€
  • Hiri Berroneratzea: 3.387.000 €Berdintasuna: 1.133.100 €
  • Etxebizitza: 40.000 €

AURREKONTUA IZAPIDETZEA: DATA GARRANTZITSUAK

Juan Mari Aburto alkateak 2022ko Udal Aurrekontuen Proiektua jendaurrean aurkeztu ondoren, aurrekontuak izapidetzeko prozesu osoa hasi da. Hala ere, aurretik Gobernu Taldeak ezohiko Gobernu Batzordean onartu ditu eta Marta Ajuria zinegotziak Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztiei aurkeztu dizkie. Udal Araudiari jarraituz, udal webgunean argitaratu eta barrutietako kontseiluetara bidaliko dira.

Aldi berean, datorren astean zehar, zinegotziek nork bere saileko kontuak eta proiektuak aurkeztuko dituzte, zuzenketak egiten jarraitzeko. Zuzenketak eztabaidatu egingo dira Aurrekontuen Proiektua onartzeko azaroaren 29an egingo den aparteko osoko bilkuran. Aurrekontuen Proiektua behin betiko onartzeko beste osoko bilkura bat egingo da, honako honetan abenduaren 30ean, eta abenduaren 31n Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira aurrekontuak.