Harrera bikaina izan du Open House Bilbao jaialdiak

19.10.2021 | 14:59
Open House Bilbao jaialdiaren barruan antolatutako bisitaldi baten irudia.

Aurreko edizioetan bezala, aurten ere harrera bikaina izan du Open House Bilbao jaialdiak. Konkretuki, 18.000 lagun inguruk bisitatu egin dituzte joan den asteburuan bosgarren edizio honetan euren ateak ireki dituzten eraikinak.

'Hiri osasungarria' goiburuaren pean, Open House Bilbao honen bosgarren aldia ere egoera sanitarioaren eraginpean gauzatu da, eta, hala, berriz ere, beharrezkoa izan da hitzordua jardueretan eta ikustaldietan parte hartzeko. Bestalde, Bilbon baino ez da gauzatu ekitaldia, baina barruti guztietako proposamenak izan dira.

Guztira, 49 gune ireki dira jendeak ikusteko. Gehien ikusi diren eraikinak, aldi honetan, Deustuko Sifoia, Ibaigane Jauregia eta Olabarri Jauregia izan dira, eta kaleko jardueren artean ikusmin handiena eragin dutenak, berriz, beste hauek: egilearen bisitak. Eta gauzatu ahal izateko, 350 boluntario baliatu dira, zeintzuek, beste behin ere, altruismoz lagundu duten jaialdia gauza dadin.

Open House arkitekturari buruzko jaialdi bat baino askoz gehiago da. Aukera bat da herritarrek beren uriari buruzko oharmena emenda dezaten arkitekturaren eta hirigintzaren bidez. Ekitaldi honen bidez, arkitektura eta hirigintza ematen dira ezagutzera, haien zabalkundea egiten eta jendarteratzen da, publiko zabal baten artean, eta parte hartze bidez.

ANTOLATZAILEAK

Open House Bilbao OUT elkarteak diseinatu eta antolatutako ekitaldi bat da; OUT irabazi-asmorik gabeko elkartea da, tokikoa, hiri-berritzean, arkitekturan, eta herritarren parte hartzean interesa duten arkitekto gazteek eratua.

HISTORIA. OPEN HOUSE WORLWIDE

Open House nazioarte-mailako jaialdi bat da, arkitekturari eta hirigintzari buruzkoa; 1992an egin zen aurrenekoz Londresen. Haren xedea da herritarren artean diseinuaren eta arkitekturaren presentzia sustatzea.

Urteetan zehar, jaialdia beste hiri batzuetara ere zabaldu da, arkitekturan eta diseinuan abangoardian dauden hirietara. Une honetan, 40 hiritan baino gehiagotan egiten da jaialdia, besteak beste, New York-en, Helsinkin, Bartzelonan eta Melbournen. Open, beraz, hirien sare bat da, aukera ematen duena elkarren artean lan egiteko eta elkarrekin ikasteko, eta sinergiak eragiteko Open House Worldwide familiako kideen artean.

Open House Worldwide sarea hazten ari da etengabe; mundu-mailako plataforma bat da, arkitekturaren zabalkundeari dagokionez, hirietako ekimenak kokatzeko eta ezagutarazteko.

Open House mundu-mailakoa da, eta balio komunak izan arren, hiri bakoitzak toki mailan jarduten du; hain zuzen ere, ezaugarri hori funtsezkoa da arrakasta izateko. Horregatik, programek hiriaren berezitasunei erantzuten diete.

Open House Bilbaoren lehenengo edizioa 2017an egin zen, eta jendearentzako 47 espazio ireki izan ziren, uri osoan zehar; 2018an, aldiz, 67 izan ziren espazioak (54 Bilbon eta 13 Barakaldon); 2019an, ordea, 81 (53 Bilbon eta 15 Barakaldon, eta 13 Getxon), eta are 81 ere (53 Bilbon, 15 Barakaldon eta 13 Getxon), 2019ko aldian. Iaz, formatua urritu egin behar izan zen pandemiarengatik, eta 26 eskaini ziren, eraikin eta espazio publikoen artean.

noticias de deia