Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea Katalin Tóth Hungariako Enbaxadorearekin bildu zuen azto Udaletxean. Bileran Kinga G. Nagy Agregatu Kulturalak eta Juan Carlos Pérez de Unzueta Hungariaren Bilboko Ohorezko Kontsula ere egon dira.

Tóth Enbaxadorearen bisita da Hungariako ordezkari diplomatiko gorenak Bilboko Udaletxera egindako lehena eta abiapuntu berri bat ezarriko du bi aldeen arteko lankidetza areagotzeko eta egun Bilbo eta Hundariaren artean dauden harreman kulturalak, ekonomikoak eta mota guztietakoak indartzeko.

Katalin Tóth, 55 urtekoa, ezkondua eta bi seme-alabaren ama, Filologian graduatu zen eta lau hizkuntza menperatzen ditu (hungariera, errusiera, ingelesa eta gaztelania). Hainbat urtez hizkuntza-irakaslea izan ondoren, duela hamarkada bat erantzukizun politikoko postuetan hasi zen lanean Hungariako Gobernuko hainbat ministeriotan. 2020an Hungariako Enbaxadore izendatu zuten Perun, eta joan den martxoan, Hungariak Madrilen duen ordezkaritza diplomatikoko Enbaxadore karguaz jabetu zen, aurreko enbaxadore László Odrobinaren ordez.

2015eko azaroan, Aburto Alkateak orduko Hungariako Enbaxadore Enik? Gy?rirekin elkarrizketatzeko aukera izan zuen, Bilboko Merkataritza Ganberan antolatutako Visegradoko Taldeko herrialdeei buruzko (Polonia, Hungaria, Txekiar Errepublika eta Eslovakia) jardunaldi ekonomiko batean.

Aurten 30 urte bete dituen Visegradoko Taldea Eslovakiak, Hungariak, Poloniak eta Txekiar Errepublikak osatutako aliantza ekonomiko eta politikoa da, eta honen txandakako presidentzia Hungariari dagokio aurten.

Hungariako Enbaxadoreak Bilboko Udaletxera egindako lehen bisita honi gehitu behar zaizkio Italia eta Japoniako enbaxadoreenak, joan den apirilean eta 2020ko otsailean egindakoak, hurrenez hurren, horiek ere estreinako aldiz etorri baitziren modu ofizialean Bilboko Udaletxera.