#Udakalean asteroko programazioarekin aurrera jarraitzen du, kultura eta aisialdia protagonista direla eta horregatik, datorren astean kale antzerkia, euskal folklorea, Zabala auzoko bisita gidatuak, erakusketakmagia, argazkigintza, margo erakusketak eta literatura hiriko auzoetara iritsiko dira.

0. kilometroaren kultura, adin guztietako jendearentzat pentsatua eta segurtasun-neurri guztiak bermatuta dituena.

KULTUR PROGRAMAZIOA IRAILAREN 6TIK 12RA

ERRALDOIAK DANTZAN

Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik, lau metro baino gehiagoko altuera duten euskal kulturaren irudi tipiko hauek ostegunetik aurrera animatuko dituzte Museotik pasatzen diren guztiak. 20 minutuko iraupena duen emanaldi bakoitzean, Kalejira edo Polonesako gaiteroez eta erraldoien dantzez gozatzeko aukera izango da.

  • TOKIA: Euskal Museoko klaustroa

Irailak 9, osteguna, 19:00etan eta 19:30ean.

Irailak 10, ostirala, 19:00etan eta 19:30ean.

Irailak 11, larunbata, 12:00etan eta 12:30ean.

Irailak 12, igandea, 12:00etan eta 12:30ean.

Erraldoiekin dantzatu eta parte hartuko duten dantzariak talde honetakoak dira: Gaztedi, Salbatzaile, Goiherri, Irutasun, Batasuna Arraizbide, Bihotz Alai€

Eta musika jarriko duten gaita-joleak Bihotz Alai, Gaztedi, Ekintza, Bizkaiko Gaiteroak, Iruñeko Gaiteroak€ taldeetakoak izango dira.

Sarrerak Euskal Museoaren webgunean erosi ahal izango dira leku guztiak bete arte.

Segurtasun-neurriei dagokienez, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-tarteak mantenduko dira, eta egungo araudian ezarritako higiene- eta kontrol-protokoloari jarraituko zaio.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

Expodistritok, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa ibiltarien zikloak, beste edizio berri bat jarri du abian. Erakusketa hauek doakoak dira.

Expodistritok Aitor Fernández Vázquezen "Marginal 33" pintura erakusketa proposatzen du. Lan hau bere bizipenen eta belaunaldi baten eguneroko hiri-eszenaren erretratua ikusgai egiteko interesaren emaitza da.

  • TOKIA: San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia. Aste osoan.

Jose Ramón S. Alzolak bere mihisea zeharkazera eta koadroan sartzera gonbidatzen ditu ikusleak, itsasadarraren ertzetik, Bizkaiko kostaldetik, portu eta hondartzetatik eta barnealdeko mendi eta baserrietatik paseatzera.

  • TOKIA: Abandoko Udaltegia. Aste osoan.

José Vicente Sobradillo, ingeniari erretiratua, olio-pinturarekiko grina jartzen du praktikan, hainbat gai eta estilotan. Bilboko estudio/tailer batera joan eta gero hasi zen margotzen. Asko gozatzen du XIX. mendeko margolari inpresionisten erreplika zehatzak egiten.

  • TOKIA: Centro Municipal La Bolsa. Aste osoan

Karen Amaiaren "Esto no es un árbol", argazkigintza erakusketa, Covid19aren pandemiaren konfinamenduan Afrikan zehar egin artistak egin zuen bidaia birtualaren emaitza da. Google Mapsen bidez Afrikako zenbait herrialdetan zehar ibili zituen, eta konturatu zen hango ibai, delta, mendilerro eta abarrek, goitik ikusita, zuhaitz-pareidolia ikusgarriak osatzen dituztela

  • TOKIA: San Frantziskoko.Aste osoan

Alfonso Moral atistaren, "Libre&Iraunkorrak / Libres&Sostenibles" erakusketak Guatemalako Sololá departamentuan, indarkeria matxista gainditzen duten Kaqchikel emakume indigenek euren sortzen dituzten alternatiba produktiboak erakusketn du, ahalduntze ekonomikoa eta ingurumen-jasangarritasuna bateratuta.

  • TOKIA: Begoñako Udaltegia. Aste osoan

MAGIA

Madiber #UDAKALEAN parte hartuko du "Magia eta dibertsioa"-rekin, umorea eta magia protagonista dituen haurrentzako ikuskizuna, Errekalden ikusi ahal izango dena. www.bilbaokultura.eus webgunean lor daitezke gonbidapenak, 48 ordu lehenagotik. Pertsona bakoitzeko bi toki erreserbatu ahalko dira, gehienez ere, eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago izango dute balioa. Erreserba ordu erdi lehenagotik duten pertsonak sartu ahalko dira aretora. Antolatzaileek pertsona bakoitza egokituko dute eta haien eserlekua zehaztuko dute

  • TOKIA: Betolazako Plaza.Irailak 12, igandea, 13:00etan.

LITERATURA

Bidebarrieta Kulturguneak berriro aktibatu du bere programazioa, "Los Vencejos", "Patria"-ren egile ezaguna den Fernando Arambururen nobela berriaren aurkezpenarekin. Hitzordu honetarako gonbidapenak esteka honetan eska daitezke. Ekitaldira joaterik ez badago, www.kulturguneatb.eus webgunean ere zuzenean ikus daiteke aurkezpena.

  • TOKIA: Bidebarrieta Liburutegiko Areto Nagusia.Irailak 8, asteazkena, 19:00etan.

KALEKO ANTZERKIA

Zaguango Teatro konpainiak esaten du "nortasun propioa duen antzerkia, XXI. mendekoa, garaikidea, zintzoa, artifiziorik eta trukurik gabea" egiten dutela. Oraingo honetan, Olabeagan "Al otro lado" aurkeztuko dute, MAX 2020 saria, kaleko ikuskizun onenarentzat. www.bilbaokultura.eus webgunean lor daitezke gonbidapenak, 48 ordu lehenagotik. Pertsona bakoitzeko bi toki erreserbatu ahalko dira, gehienez ere, eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago izango dute balioa. Erreserba ordu erdi lehenagotik duten pertsonak sartu ahalko dira aretora. Antolatzaileek pertsona bakoitza egokituko dute eta haien eserlekua zehaztuko dute

  • TOKIA: Olabeaga, San Nicolás elizaren ondoko plazan.Irailak 12, igandea, 18:00etan.

BISITA GIDATUAK

BILBAO IZAN - CONOCE CAMINANDO Y CONOCE EN FAMILIA

Zabala sakon ezagutu nahi duenak aukera izango du irailean auzo enblematiko honen bitxikeriak modu desberdin eta atseginean ezagutzeko, oinez eta taldean, "Ezagutu oinez" programaren bidez. Gainera, familiek "Ezagutu familian" aukera izango dute jolasen eta ipuinen bidez, auzoa beste ikuspegi batetik ezagutzeko, esplorazio-kit bati esker.

Izen-emateak bilbokultura.eus webgunearen bidez egin daitezke, eta ezinbestekoa da ibilbideetan parte hartzeko erreserba egitea.

  • TOKIA

Ezagutu oinez: astelehenetik ostiralera, 11:00etan eta 18:30ean. Larunbatetan, 10:30ean eta 12:30ean. Ostegun arratsaldeak euskaraz izango dira.Topagunea: Bruno Mauricio Zabala, 1.

Ezagutu Familian: Irailak 12, igandea, 10:30ean eta 12:30ean. Topagunea : Tenor Constantino kalea, 11.