Bilboko Udalak ezagutzera eman du abuztuaren 30etik irailaren 5era bitartean ospatuko den #UdaKalean programaren egitaraua. Oraingo honetan, musika eta euskal folklorea izango dira protagonista nagusiak.

KULTUR PROGRAMAZIOA ABUZTUAREN 30ETIK IRAILAREN 5ERA

ERRALDOIAK DANTZAN

Euskal Museoak dantza ikuskizun berriak hartuko ditu irailaren 3tik aurrera. Erraldoiak Museoko klaustroan dantzatuko dira Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren eskutik. Egunean bi emanaldi izango dira, eta bakoitzak 20 minutu inguru iraungo du.

Tokia: Euskal Museoko klaustroa

  • Irailak 3, ostirala, 19:00etan eta 19:30ean.
  • Irailak 4, larunbata, 12:00etan eta 12:30ean.
  • Irailak 5, igandea, 12:00etan eta 12:30ean.

Erraldoiekin dantzatu eta aktibitatean parte hartuko duten dantzariak talde honetakoak dira: Gaztedi, Salbatzaile, Goiherri, Irutasun, Batasuna Arraizbide, Bihotz Alai€

Eta musika jarriko duten gaita-joleak Bihotz Alai, Gaztedi, Ekintza, Bizkaiko Gaiteroak, Iruñeko Gaiteroak€ taldeetakoak izango dira.

Sarrerak Euskal Museoaren webgunean erosi ahal izango dira leku guztiak bete arte.

Segurtasun-neurriei dagokienez, osasun-agintariek ezarritako segurtasun-tarteak mantenduko dira, eta egungo araudian ezarritako higiene- eta kontrol-protokoloari jarraituko zaio.

ERAKUSKETAK

EXPODISTRITO

Expodistritok, Bilboko Udalak antolatutako aldi baterako erakusketa ibiltarien zikloak, beste edizio berri bat jarri du abian. Erakusketa hauek doakoak dira.

Expodistritok Aitor Fernández Vázquezen "Marginal 33" pintura erakusketa proposatzen du. Lan hau bere bizipenen eta belaunaldi baten eguneroko hiri-eszenaren erretratua ikusgai egiteko interesaren emaitza da.

Tokia: San Inazio-Ibarrekolandako Udaltegia

  • Irailaren 1etik aurrera

Jose Ramón S. Alzolak bere mihisea zeharkatzera eta koadroan sartzera gonbidatzen ditu ikusleak, itsasadarraren ertzetik, Bizkaiko kostaldetik, portu eta hondartzetatik eta barnealdeko mendi eta baserrietatik paseatzera.

Tokia: Abandoko Udaltegia

  • Irailaren 1etik aurrera

José Vicente Sobradillo, ingeniari erretiratua, olio-pinturarekiko grina jartzen du praktikan, hainbat gai eta estilotan. Bilboko estudio/tailer batera joan eta gero hasi zen margotzen. Asko gozatzen du XIX. mendeko margolari inpresionisten erreplika zehatzak egiten.

Tokia: Centro Municipal La Bolsa

  • Irailaren 1etik aurrera

Karen Amaiaren "Esto no es un árbol" argazkigintza erakusketa Covid19aren pandemiaren konfinamenduan Afrikan zehar artistak egin zuen bidaia birtualaren emaitza da. Google Mapsen bidez Afrikako zenbait herrialdetan zehar ibili zen, eta konturatu zen hango ibai, delta, mendilerro eta abarrek, goitik ikusita, zuhaitz-pareidolia ikusgarriak osatzen dituztela

Tokia: San Frantziskoko

  • Irailaren 1etik aurrera

Alfonso Moral artistaren "Libre&Iraunkorrak / Libres&Sostenibles" erakusketak Guatemalako Sololá departamentuan indarkeria matxista gainditzen duten Kaqchikel emakume indigenek sortzen dituzten alternatiba produktiboak erakuskten ditu, ahalduntze ekonomikoa eta ingurumen-jasangarritasuna bateratuta.

Tokia: Begoñako Udaltegia

  • Irailaren 1etik aurrera

MUSIKA

"The Binilo's" taldeak, Olabeagoko auzoan izango direnak, argi uzten dute dotoretasuna eta umorea elkarren eskutik doaz. Bikote umoristiko bat dira, euskaraz, ingelesez nahiz gaztelaniaz abestutako musika, show dibertigarri eta partehartzaile batekin nahasten dute. 30, 40, 50 eta 60. hamarkadetako abestien bertsioak jotzen dituzte umore ukitu berezi batekin, garai horietako irratsaio bat irudikatzen dutelarik. webgunean lor daitezke gonbidapenak, 48 ordu lehenagotik. Pertsona bakoitzeko bi toki erreserbatu ahalko dira, gehienez ere, eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago izango dute balioa. Erreserba ordu erdi lehenagotik duten pertsonak sartu ahalko dira aretora. Antolatzaileek pertsona bakoitza egokituko dute eta haien eserlekua zehaztuko dute

Tokia: Olabeaga, San Nikolas elizaren ondoan.

  • Irailak 5, igandea 5, 13:00etan.

BISITA GIDATUAK

BILBAO IZAN - EZAGUTU OINEZ

Zabala sakon ezagutu nahi duenak, irailean, auzo enblematiko honetako bitxikeria guztiak modu ezberdin eta atseginean ezagutzeko aukera izango du, oinez eta taldeka, "Ezagutu oinez" programaren eskutik.

Izen-emateak bilbokultura.eus webgunearen bidez egin daitezke eta ezinbestekoa da ibilbideetan parte hartzeko erreserba egitea.

Tokia: Topagunea: Bruno Mauricio Zabala, 1.

  • Iraialaren 1etik aurrera, astelehenetik ostiralera, 11:00etan eta 18:30ean. Larunbatetan, 10:30ean eta 12:30ean. Ostegun arratsaldeak euskaraz izango dira.