Uriko irisgarritasuna hobetzen darrai Bilboko Udala. Oraingo honetan, Etxebarria parkearen eta Zumalakarregi etorbidearen arteko komunikazioa hobetuko duen igogailu panoramiko bat jarri du martxan Udalak. Igogailuak 13 lagun jasotzeko ahalmena du.

Igogailua, bestalde, metalezko hodiz eta segurtasunezko beira gardenez egindako egitura batek estaltzen du. Igogailuarekin, 16,50 m inguruko desnibela gainditu ahal izango da. Igogailua husteko, berriz, metalezko zaldain batek -25 metro luze- lotzen du igogailua parkearekin, muturrean hormigoizko zoladura bat duela.

Igogailu panoramiko hau Amenabar enpresak egin eta finantzatu du, Zumalakarregi etorbideko 21. zenbakian Bilbobarria izeneko dorrea eraikitzearren ezarritako urbanizazio-karga moduan.

49 IGOGAILU ZERBITZU EMATEN, ETA 14 EZARTZEKO BIDEAN

Igogailu hau abian jarririk, Udalak are tinkoago egiten du guztientzako irisgarritasunaren alde. Honekin, 49 dira urian zerbitzu ematen ari diren elementuak. Horiei, beste 14 gehitu behar zazkie, oraindik ezartzen ari direnak. Lau, 2. barrutian (Uribarri). Zehatz esateko, bat Campo Volantín eta Tiboli zeharkalean, beste bat Abasolo kalearen eta Lezamako trenbide zaharreko bidearen artean; eta beste bi Bakio, Plentzia, Gorliz, Santurtzi, Tutulu eta Lezamako trenbide zaharreko bidea kaleetan.

Beste lau, garatzeko fasean daude Otxarkoagan: hiru, Txotena kalean (4., 29. eta 34. zenbakien ondoan) eta laugarren bat Ángela Arregui plazan.

Altamiran ere, lau ari dira egiten, auzoko Irisgarritasun Plan Integralaren barruan.

Eta azken biak oso aurreratuta daude, 7. Barrutian ipiniko dira eta irisgarritasun unibertsala bermatuko dute Andres Isasi kalean, Padurako Guduaren kalearen eta Irala kalearen artean.