BILBO. Euskararen erabilera eta aisialdiarako jarduerak batuko ditu Bilboko Udalak ekainean Darabilbo udal programaren bitartez. Egitaraua datorren ostegunean, ekainak 3, hasiko da, eta hilaren 25era arte iraungo du. Denbora horretan 12 jarduera eskainiko dira, erabat doakoak.

Ohikoa denez, gastronomiari buruzko tailerrak, kakorratz tailerra eta hitzaldiak eta bestelako tailer batzuk daude eskaintzaren barruan. Eskaintza osoa eta informazio gehiago Darabilbo programaren web orrialde ofizialean.

Euskarazko doako jarduera horietan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilbo-ren web-orrian Darabilbo izena ematea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).

Jarduera guztiak unean uneko osasun-segurtasuneko neurrien eta gomendioen arabera egingo dira, eta, horregatik, eskaintza alda daiteke.

DARABILBO

Darabilbo Bilboko Udalaren programa bat da, Bilboko Euskaltegien Sarearekin elkarlanean prestatzen dena, eta helburua da aisialdian euskararen erabilera sustatzea, bai hizkuntza ikasten ari diren pertsonen artean, bai euskaraz bizi gura dutenen artean.

Darabilbo 2013an abiatu zen, eta, harrezkero, programan askotariko jarduerak sartu ohi dira. Jarduerak taldean egiten dira urteko hilabete guztietan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan.

Horrenbestez, parte hartzezko ekimena da guztiz, bai garapenean bai diseinuan, erabiltzaileek eurek jarduerak proposatu ahal dituztelako, programari eransteko. Proposamenak whatsapp-ez egin daitezke, 607 530 132 telefonoan.