BILBO. Datorren urteko maiatzaren 31tik ekainaren 3ra bitartean, The Wellbeing Summit 2022 nazioarteko kongresua ospatuko da Euzkalduna Jauregian eta Azkuna Zentroan, Bilbao-Bizkaia ekimenaren barruan.

Bizkaiko hiriburuan 5 egunez mundu osoko gobernuen, enpresen eta gizarte-aldaketaren ordezkariak bilduko dira, besteak beste ongizatearen eta gizarte-berrikuntzaren kultura sustatzeko eta bertaratutako eragileen arteko topaketak bultzatzeko, berrikuntzaren bidez egungo munduaren erronketarako irtenbideak elkarrekin sortzea ahalbidetuko duten harremanak eraikitzeko.

Euskalduna Jauregia eta Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbao izango dira goi-bilera honetako jarduerak garatuko diren bi gune nagusiak. Jarduera horien artean, bestak beste, hitzaldiak, mahai-inguruak eta sormenezko laborategiak egongo dira. Aipatu diren bi eszenatoki horiez gain Guggenheim Bilbao Museoa, Casilda Iturrizar parkea eta Barrutiko Udal Zentro batzuk bezalakoak erabiliko dira.

Bilboko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia ekimenaren arduraduna den Wellbeing Project elkartearekin elkarlanean ari dira topaketa hau antolatzeko eta garatzeko. Bi erakundeek azpimarratu duten bezala "ekitaldiak mundu osoan du oihartzuna, Bilbo eta bere inguruko turismoa sustatzeko eta ekonomia garatzeko aukera ematen duena". Ildo horretatik, Aldundiak nabarmendu du "The Wellbeing Summit Bizkaia inbertsioak, talentua, bisitariak eta ekitaldiak erakartzeko aukera-lurralde gisa nazioarteko eremuan posizionatzeko elementua dela, erreferentziazko nazioarteko sareetan parte-hartzea sustatuz eta kanpo-lankidetzako akordioak ezarriz".

Ildo beretik, Bilboko Udalak azpimarratu du goi-bilera honek "Bilboko lurralde-eremuan garapena bultzatzen duten jarduera ekonomiko eta sozialak sustatzen, garatzen eta indartzen" laguntzen duela.

The Wellbeing Summit 2022 oso lotuta dago hirien garapenaren garrantziarekin, bertako gizarteen balioetan oinarrituta. Hala, datorren urteko egoitza aukeratzeko goi-bileraren antolatzaileek oso positibotzat jo dituzte Bilbao Balioen Hiria proiektua eta Bilboko Balioen Agiria, bai eta eraldatzeko duen gaitasunagatik eta herritarrak ekintzen erdigunean jartzeko konpromisoagatik Bilbo erreferentzia globala izatea ere.

Era berean Bizkaia nabarmendu egin da lurraldearen fiskalitatea Nazio Batuen Erakundeak ezarritako Garapen Iraunkorrerako Helburuekin lerrokatzeko egin dituen ahaleginengatik; izan ere, ekimen hori aitzindaria da mundu osoan eta, gaur egun, foru erakundea horretan ari da lanean. GIHetako (good health and wellbeing) hirugarrena, hain zuzen ere, bizitza osasuntsua bermatzeko eta ongizatea sustatzeko aukerari lotuta dagoena da.

THE WELLBEING PROJECT

The Wellbeing Project 2014an sortutako ekimena da eta aldaketa-eragile guztientzako barne-ongizatearen kultura sustatzea du helburu. Proiektu honek mundu hobea eraiki nahi duten kausak eta mugimenduak babesten ditu eta Ashoka, Esalen Institutua, Impact Hub, Porticus, Skoll Fundazioa eta Synergos Institutuaren lan bateratuari esker sortu zen.

Gainera, izen handiko pertsona ospetsuen aholkularitza du, hala nola Edwin Macharia, Maite Arango, Mbarka Bouaida, Maurice Brenninkmeijer, Peggy Dulany, Rohini Nilekani edo Nicole Schwab; ildo beretik, hainbat enpresaren laguntza jasotzen du, adibidez Big Bang Philanthropy, Danone, Draper Richards Kaplan Foundation, Ford Foundation, Open Society Fundations, Robert Wood Johnson Foundation eta Rockefeller Foundation, baita kultura-partner batzuena ere: Burning Man, Draiflessen Collection, Serendipity Arts Festival, Tba 21 era Vienna Boys Choir.