BILBO. Ostegun honetan, maiatzak 20, Bilboko Udalak zendu berri den José Manuel Caballero Bonald poetari omenaldia egingo dio. Ekitaldia Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiko areto nagusian egingo da. Bertan, 'Caballero Bonald recordó a Blas de Otero' izeneko dokumentala ikusi ahal izango da, eta geroago poetaren obraren irakurketa batzuk egingo dira.

Bere ibilbidean zehar, José Manuel Caballero Bonald (Jerez de la Frontera, 1926) Bidebarrieta Kulturguneak antolatutako jarduera ezberdinetan parte hartu zuen. Poeta, nobelagile eta saiogile espainiar honek Filosofia eta Letretako ikasketak egin zituen Madril eta Sevillako unibertsitateetan, eta ondoren Kolonbiara joan zen, Literatura espainiarra irakastera, literatura-lana irakaskuntzarekin konbinatuz. 1950eko Belaunaldikoa, poeta gisa 1948an hasi zen "Poesía (1945-1948)" lanarekin.

Hainbat sari jaso zituen bizitzan zehar. 2004an, Reina Sofía Poesia Iberoamerikarreko Saria eman zioten bere lan osoagatik, eta, hurrengo urtean, Espainiako Letren Sari Nazionala. Baina behin betiko onarpena 2006an iritsi zitzaion Kultura Ministerioak emandako Poesiako Sari Nazionalarekin, "Manual de infractores" lanagatik, autoreak "desobedientziaren apologia" gisa kalifikatzen zuen poema-liburua. 2012an, Miguel de Cervantes saria jaso zuen.

Caballero Bonald nabarmentzen zen hizkuntzaren erabilera arduratsuagatik eta bere lanean zegoen barrokismoagatik. Maiatzaren 9an hil zen, eta 50. belaunaldian umezurtz geratu zen.

Bidebarrieta Kulturgunea kulturari eskainitako gunea da Bidebarrietako liburutegiaren barruan. Kultura, literatura eta zientzia garatzea eta sustatzea du helburu.

SEGURTASUN NEURRIAK

Omenaldi honetara joateko ezinbestekoa da Bidebarrieta Kuñturgunearen webgunean eskuragarri dauden doako gonbidapenetako bat erreserbatzea.

Egungo egoeraren ondoriozko segurtasun neurriak direla eta, aretoko ateak 18:15ean irekiko dira, bertaratutakoak beren aulkietan egokitzeko. Ezin bada parte hartu, hitzordua streaming bidez jarraitu ahal izango da webgunean.

Unean-unean indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak zorrotz beteko dira. Era berean, ekitaldian zehar maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da.

Hitzordu hau #BilbaoUdaberria2021en programazioaren parte da, udaberrian hiria aisialdi eta kultura planez betetzen duen udal ekimena.