BILBO. Ostiral honetan arratsaldean, maiatzak 14, #ImagineFullEguna ekimena ospatuko da Bilborocken. Musika, argazkilaritza, poesia, ilustrazioa eta pop up store delakoa uztartzeko helburua duen ekitaldia arratsaldeko 16:00etan hasiko da.

Sinergiak lantzeko eremu bihurtuta, gazteek proiektuak partekatu eta, hainbat diziplina artistikotatik abiatuta, elkarren artean sortzeko aukera izango dute. Sarrera doakoa eta librea izango da, aforoa bete arte.

#ImagiFullEguna ekitaldia Bilboko Udalak bultza eta garatu du Ideiak Martxan programaren barruan, Imaginautak Kultur Elkartea deritzon arteen arteko kultur mugimenduaren proposamen batetik abiatuta.

#IMAGIFULLEGUNA PROGRAMA

16:00etatik 18:00etara bitartean, pertsona-talde mugatuentzako ondoz ondoko saioak antolatuko dira, Bilborockeko Lab Aretoan arte plastikoen arloko hainbat proposamen bildu dituen Pop Up Store-a bisitatzeko aukera izan dezaten:

  • Adricalyptica Desing. Bitxiak lantzeko, "soutache" deritzon teknika erabiltzen du, tamaina desberdinetako bitxigintzako piezak edo abalorioak (kamafeoak, kontuak, perlak...) lotzen dituzten kordoiak puntada ikusezinez josiz. Instagram | Web.
  • Marielita Color. Antzinako kulturekiko errespetuan oinarritu eta ehunen historiari balioa ematen dien ehungintza arloko artea. Kultura edo toki bakoitzeko jatorrizko ehunak erabiltzen dituzte, betiere komunitate bakoitzeko ehungintzako artisauak errespetatuz eta tokiko merkataritza babestuz. Instagram | Web.
  • Larhuka. Ilustrazio feminista eta ehunen estanpazioa (prints, tote bags), baita unisex kamisetak ere. Instagram.
  • Krisalidarte Macramé. "Makramé" teknikaz landutako bitxiak. Instagram | Web.
  • Uxusofia. Espozisio bikoitzean trebatutako argazkilaria, errealitate areagotuko proposamena dakarrena. Instagram | Web.

18:30etik aurrera, Bilborockeko erabilera anitzeko aretoan, arte eszenikoen arloko -poesia, argazkilaritza eta ilustrazioa- hainbat proiektu abiaraziko dira, musika ardatz eta ildo nagusitzat hartuta: Noran (Bizkaiko boskote hau egungo pop-rockaren eraginez baliatzen da ukitu pertsonala emateko), Deep Sea Monk (eskola zaharreko pop eta funk soinuak abiapuntu dituen hirukotea), Púrpura Quién (pop-rockeko boskote bilbotarra), The Last Hidden Fox (folk rock akustiko eta elektrikoa) eta Mikelo El Rimas (Beatbox, Rap eta Scratch, Santutxutik) dira taula gainean agertuko diren artistetako batzuk.

OSASUN SEGURTASUNA BERMATZEK NEURRIAK

Jarduera guztiak egun indarrean dauden segurtasun eta higieneko arauak aintzakotzat hartuz garatuko dira. Aretoaren barruko edukiera mugatua denez, bertaratutakoek eserita egon beharko dute. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da ekipamenduaren barruan bertaratutako guztientzat.