BILBO. Ekainaren 1etik 5era bitartean, 'Prototipoak' izeneko Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa jasoko du Azkuna Zentroak. Bertan ikusizko arteei, argazkilaritzari, zinemari, arkitekturari edo performanceari lotutako zortzi proiektu aurkeztuko dira.

Aurtengo edizioan Sra. Polaroiska, José Ramón Ais, Diego Sologuren & Sébastien Tripod, Maider López, Laida Lertxundi & Ren Ebel, Elssie Ansareo, Elena Aitzkoa eta Amalia Fernández sortzaileek parte hartuko dute, Zentro osoan bizi diren proiektuekin: terrazatik Auditoriora, Atriora edo Lantegira Azkuna Zentroko ideien laborategira.

LEKUA EHUNDU, KORAPILATU ETA TXIRIKORDATU

Prototipoak programak jarraitu eta hedatu egiten du 3., 2., 1 Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa eprograman, 2013 eta 2015 bitartean, eta 2016an jaio zen, artearen bidez gizarte-arloaren izaera, performatibitatea eta aniztasuna esploratzeko asmoz, eta, horrez gain, ikuspegi poetiko, estetiko eta politiko batetik modu kritikoan prestatzen laguntzeko.

Hasieratik, lekua elementu nagusia izan da. Orain, biurtekoan bihurtua, arreta berezia eskaintzen dio lekuarekin ehundu, korapilatu eta txirikordatzeko aukerari, praktikak eta parte hartzen duten artistenak gainditzen dituzten harremanak sustatuz. Korapilatzeko aukerari "specic sitetik" esperientzia berriak planteatzen dituzten proposamenekin, errealitatearen hainbat alderdi zalantzan jartzen dira, errealitatea eraldatzeko aukerak irekitzen saiatuz.

Fernando Pérez Azkuna Zentroko zuzendariak adierazi duenez, "Prototipoak zentroaren kultura-proposamenaren paradigma da zentzu askotan. Lengoaia garaikideen sustapenean eta hedapenean oinarritutako programazioa, artisten eta publiko-komunitateen arteko topaguneak irekitzen dituena."