BILBO. Uriko ur eta saneamendu sarea hobetu eta berritzeko lanak hasiko ditu Bilboko Udalak. Horretarako, 1.603.247,85 euroko aurrekontua bideratuko du Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen sailaren bitartez.

Jarduketa horietako batzuk hasita daude, eta gainerakoak laster hasiko dira.

Gainera, urtean zehar, Bilboko ur eta saneamendu sareak hobetzeko jarduketa berriak sustatzen jarraituko dugu: bai Zerbitzuen eta Bizi Kalitatearen Sailak planeatuak, bai beste udal sail batzuek eskatzen dituztenak, uriko hainbat gunetan urbanizazioko proiektu eta garapen berrietan sartuak.

URAK

Hiru jarduketa lehenetsi dira alor honetan, Errekalde, Indautxu eta Arangoiti auzoetan, eta 839.750,92 euroko aurrekontua bideratuko zaie.

Zehazki, Errekalden, burdinurtu nodularrezko hodiak, 100 milimetroko diametrokoak, jarriko dira Moncada kalean (1 eta 20 zenbakien artean) eta Benito Alberdi kaleko 2an eta 4an. Obra hau egiteko epea 12 astekoa da eta 270.875,09 euroko udal inbertsioa eskatzen du.

Indautxun burdinurtu nodularrezko hodiak, 100 milimetroko diametrokoak, jarriko dira Iparraguirre kalean (50 eta 54 eta 51 eta 61 zenbakien artean), Gordoniz 7 eta 9; eta Felipe Uhagón Alkatearen kalean (1etik 4ra). Obrak egiteko epea 12 astekoa izango da, eta aurrekontua, kasu honetan, 236.492,67 eurokoa da.

Bestalde, Arangoitin, burdinurtu nodularrezko hodiak, 80 milimetroko diametroarekin, jarriko dira Araneko eta Gorbeia kaleetan. Lan hauek 14 aste iraungo dute eta 332.383,16 euroko aurrekontua izango dute.

SANEAMENDUA

Saneamendu sareari dagokionez, Udalak beste hiru jarduketa planifikatu ditu. Arangoitin, Iralan eta Indautxun egingo dira lanak, 763.496,93 euroko inbertsioarekin.

Arangoitin sarea berrituko da 2 eta 17 zenbakien artean. Obra hori hiru hilabetean egingo da, eta 230.957,65 euroko inbertsioa eskatuko du.

Irala kaleko saneamendu-sarea berritzeko proiektua 51. zenbakitik Bergara eta Kirikiño kaleen gurutzeraino doa. Lanak egiteko hiru hilabeteko epea ezarri da, eta 209.500,36 euroko aurrekontua izango du.

Indautxun, berriz, kale hauetan berrituko da sarea: Recalde zumarkalea (44-48), Iparraguirre 40 eta Poza Lizentziatua (10-14). Lan hauek egiteko bost hilabeteko epea egongo da eta 323.038,92 euro bideratuko dira.