BILBO. Datorren asteazkenean hasita, maiatzak 5, eta irailera arte, musika izango da protagonista Bilbon. Udalak aurkeztu berri duen 'MusikAuzo' programak Bizkaiko 22 talderen 27 kontzertu eskainiko ditu denbora horretan. Kontzertuak uriko zortzi barrutietako auzoetan gauzatuko dira.

Asteazkenean, hilak 5, MusikAuzok Miceren kontzertuarekin ekingo dio programazioari. Kontzertua 19:30ean izango da Castañosko Funikular plazan. Hau da Miren Narbaizaren bakarkako proiektua, eta kontzertu honetan atmosfera ilunak, distortsioak eta tempo geldoak entzun ahal izango dira, argitasuna erabat baztertu gabe eta ahotsa guztiaren oinarri izanik.

Ondoren, honako hitzorduak ospatuko dira Arantza eta Pantxo, Bilboko Txistulari Banda, Cigarrette Breack, Confluence, Eider eta David, Iker Lauroba eta Beste Urtaroak, Jonu Kantautorea, Malú Garay Quartet, María Rivero & Tribu Banda, Masiompa, Mihailovic & Abi F., My Bastard Friend, Sutan Taldea, TBK - Txistuman Balkoitik Kalera, The Binilo´s, Xukelak, Zazkel, Zorrotzako Rock Astea: Trapala, Atxazo, Lur Jota eta Free like a Wind.

Sarrera doakoa da eta lekua aldez aurretik erreserbatu daiteke www.bilbaokultura.eus webgunean.

Erreserbak pertsonako gehienez 2 eserlekutarako egin behar dira, ikuskizuna hasi baino 48 ordu lehenagotik hasi baino 2 ordu lehenagora arte, eta ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenago arte izango dute balioa.

MUSIKAUZOREN EGITARAUA

ARANTZA ETA PANTXO

  • Maiatzak 20, 19:30etan. Begoña -Juan XXIII Plaza (Basilikaren atzean)

Arantza eta Pantxo 1997an hasi ziren musikaren bidean, duo moduan. Urteak joan, urteak etorri, Nika Bitchiashvili biolinjotzailea batu zitzaien eta freskotasuna erantsi zion taldeari. Beren musika hasi Mexikon Argentinako Patagoniarainokoa da, alde batera utzi gabe euskarazko musikako kanta klasiko handiak. Horrek irudimenezko bidaia handi batera eroango gaitu.

BILBOKO TXISTULARI BANDA

  • Maiatzak 27, 19:30etan. Santutxu - Karmelo Plaza

Urte hauetan aukera izan dugu bi ezaugarri gutxienez antzeman ahal izateko: saioen kalitatea batetik, eta, bestetik, saio bakoitza besteetatik ezberdintzeko egindako ahalegina. Bidebarrieta Kulturgunean zenbait emanaldi egin ondoren, Euskalduna Jauregian kontzertu-zikloa antolatzen hasi ziren eta gaur egun zikloak indartsu jarraitzen du.

CIGARRETTE BREACK

Ekainak 19, 19:30etan . Abando - Casilda Iturrizar parkea

Bárbara la Jirafaren ahots eztiak gidatuta (Bárbara la Jirafa, Margarita Uhartea, Venezuela) eta Gorka Nasteren gitarrak eta ahotsak lagunduta (Gorka Naste, Bilbo), kantu ospetsuen saioa; motown, soul, funk erako kantuak izango dira.

CONFLUENCE

  • Maiatzak 29, 13:00ean. Basurto - Sabino Arana etorbidea 50. zenbakiaren ondoko plaza
  • Irailak 24, 19:30etan. Errekalde - Plaza

Confluence taldea Irrintzi Ibarrolaren (ahotsa, gitarra akustikoa eta konposizioa) eta Jorge Grosen (gitarra) arteko topaketa da, 2014. urtean sortua. Batak bere kantuak jotzen zituen: ingelesez abestutako kantak, Mississippi zaharraren usainarekin. Besteak, berriz, pop-rockeko klasikoak jotzen zituen. Ondo moldatu ziren eta, berehala, elkarrekin jotzen hasi ziren.

EIDER ETA DAVID

  • Ekainak 19, 19:30etan. Buia - Kirol - gunea

David Nanclaresek (gitarra/ahotsa) eta Eider Zenarrutzabeitiak (ahotsa/perkusioa) herri tradizioko hainbat kantu ezagutzeko bidaian murgilduko gaituzte, fado portuges batetik abiatuta Gaztelako txarroetara igaroz, betiere euskal kantu herrikoien esentzia ahaztu barik.

IKER LAUROBA ETA BESTE URTAROAK

  • Ekainak 5, 19.30etan. Abando - Casilda Iturrizar parkea

Iker Laurobaren bakarkako ibilbideko bost diskoen abestirik esanguratsuenak joko dituzte, gustu handiz eta samurtasunez apainduak. Horretarako Beste Urtaroak taldea izango du bidelagun: Leire Berasaluze (ukelelea, ahotsa), Olaia Inziarte (pianoa, gitarra, ahotsa) eta Urbil Artola (lap steel, dobro, ahotsa). Barneraino sartzen den musika hunkigarria dute ardatz.

JONU KANTAUTOREA

  • Maiatzak 27, 19:30etan. Otxarkoaga -Ugarte Plaza
  • Irailak 16, 19:30etan. Santutxu -Karmelo Plaza

2000. urtean hasi zen gitarra lagun zeukalarik, jai, gaztetxe eta aretoetan kontzertuak ematen. Hasieratik eta gaur arte, asmoa beti izan du bera: ideiak musikaren bidez adierazi eta musikaz gozatzea. Abestien hitzak eta musika berak idatzi eta konposatu ditu. Zuzenekoetan bere abestiez gain, Euskal Herriko abesti tradizionalak eta euskal taldeen bertsioak entzun daitezke.

MALÚ GARAY QUARTET

  • Ekainak 12, 19:30etan. Abando - Casilda Iturrizar parkea

Bilboko kantaria, jazz musikako espezialista; kontzertu honetan bere abestiak interpretatuko ditu, jazz abestiak eta pop musikaren klasikoak, lagundu ohi dion jazz laukotearekin batera emanak. Lau musikari bikain hauek osatzen dute laukotea: Marcos Salcines (pianoa), Raúl Sainz de Rozas (gitarra), Javier Mayor (kontrabaxua) eta Juan Luis Castaño (bateria).

MARÍA RIVERO & TRIBU BANDA

  • Maiatzak 7, 19:30etan. Uribarri - Eskolako Landa

Bakarkako bidetik "Parentesiak" diska berria aurkeztu zigun Mariak 2020ko martxoan, pandemiaren erdian. Diska berri honetan bere alderik intimoena erakutsi digu, doinu lasaiak, letra sakonak eta erritmo berriztuekin dator bizkaitarra. Tribu bandarekin batera mimoz landutako zuzenekoa eskainiko digu, intimoa baina freskoa, biluzia baina sendoa.

MASIOMPA

  • Ekainak 19, 19:30 etan. Masustegi - Eliza Plaza

Masiompa taldeak oso musika estilo ezberdinak jorratuz hasi zuen bere ibilbidea: swinga, popa, bossa nova, cumbia, funka, bluesa, rumba eta rocka. Abesti borobilak, dibertigarriak eta musikalki aberatsak egiten dituzte. Kideak hauek dira: Jon Prieto (aho-soinua, perkusioa, ahotsa), Marco Borge (gitarra espainiarra, ahotsa) eta Oier Aldekoa (baxu elektrikoa, ahotsa).

MICE

  • Maiatzak 5, 19:30etan. Castaños - Funikular plaza

Miren Narbaizak bakarkako proiektua aurkezten jarraitzen du. Bi lan argitaratu ditu, "MICE" izenburu bereko lehen diskoa 2017an eta "Zilar printzak" EPa 2019an. Narbaizak rocka du bidaiatzeko abiapuntu, atmosfera ilunak, distortsioak, tenpo geldoak entzungo ditugu, argitasunari lekurik kendu gabe eta ahotsa denaren oinarri duela.

M I H A I L O V I C & A B I F

  • Maiatzak 12, 19:30etan. Zurbaranbarri - Iturriondo plaza
  • Ekainak 10, 19:30etan. Otxarkoaga -Ugarte plaza

Bikote kementsua, Bonnie & Clyde-ren estiloan. Abi F. ahotsean eta Mihailovic saxoan, elektronikan eta teklatuan. Bikote honek bidaia ikaragarri batean eramango gaitu: abesti famatuen moldaketak, 20ko hamarkadako zoramen izugarria, 40ko eta 50eko hamarkadetako big banden soinua, eta dantzatzera eta abestera bultzatzen zaituen elektronika dotorea.

MY BASTARD FRIEND

  • Maiatzak 21, 19:30etan. Ametzola - Parkea
  • Maiatzak 28,19.30etan. Altamira - Frontoia

Musika-proiektu hau 2018an sortu zen, Bilbon, bertsio sorta bikain bat jotzeko asmoz, hirukote akustikoko formatuan. Hauek dira taldeko kideak: Laura López (ahotsa), Jorge Gros (gitarra) eta Iñigo Elexpuru (bateria, perkusioa). Taldeak artista handien errepertorio zabala aurkezten du, batzuetan intimoa eta harmoniatsua da, eta bestetan sexyagoa eta lotsagabeagoa.

SUTAN TALDEA

  • Ekainak 13, 13:00ean. Deustu - Botika Zahar, Euskalduna zubiaren ondoan

Sutan taldea Bilbon jaio zen 2014 eta 2015 urteen artean. 2019an taldearen lehen estudioko lana argitaratzen da eta diska aurkezteko aukerarik ez denez egon, beste formatu hau sortu berri dute, publikoari beraien musika beste era batean erakusteko. Abesti berdinak, musikari berdinak, baina testuinguru intimoago batean murgiltzen zaitu.

TBK - Txistuman Balkoitik Kalera

  • Maiatzak 14, 19:30etan. Arabella - Plaza
  • Ekainak 3, 19:00ean. Santutxu - Karmelo Plaza
  • Ekainak 18, 19:30etan. San Inazio - Levante plaza

Txistuman bere balkoitik jaitsi da, beste auzo batzuetara bertatik bertara eroateko bere errepertorio partikularra, konfinamendu garaian inprobisatuz jo eta milaka lagunek jarraitu zutena sare sozialen bidez.

THE BINILO´S

  • Maiatzak 6, 19:30etan. Zurbaranbarri -Iturriondo plaza
  • Irailak 5, 13:00ean. Olabeaga - San Nikolas elizaren ondoko plaza

Dotoretasuna eta umorea elkarren eskutik doaz. Bikote umoristiko bat dira, euskaraz, ingelesez nahiz gaztelaniaz abestutako musika, show dibertigarri eta partehartzaile batekin nahasten dute. 30, 40, 50 eta 60. hamarkadetako abestien bertsioak jotzen dituzte umore ukitu berezi batekin, garai horietako irratsaio bat irudikatzen dutelarik.

XUKELAK

  • Maiatzak 13, 19:30etan. Matiko - Uzturre Plaza
  • Irailak 30, 19:30etan. Santutxu - Karmelo Plaza

Musikak piztiak baretzen dituen modu berean, lagunak batzeko ahalmena ere baduela esan dezakegu eta horren "biktima" izan dira. Taldekide guztiak urteak daramatzate doinuen munduan jolasean eta bide horretan asko izan dira euren motxiletan lekua hartu duten melodia eta erritmoak: Irlandatik Galiziara, Extremaduratik Brasilera eta Kolonbiatik Euskal Herrira buelta.

ZAZKEL

  • Irailak 23, 19:30etan. Santutxu -Karmelo plaza

Zazkel taldea Bilbon 2012an elkartu ziren sei kidek osatzen dute. Hauen asmoa gitarra, bateria, baxua, sintetizadorea eta ahotsaren bitartez euskal musikari ekarpen berri bat egitea izan da. 80ko hamarkadako talde euskaldun zein atzerritarren erritmoetan oinarrituta, Euskal Pop Erradikala aldarrikatzen du taldeak.

ZORROTZAKO ROCK ASTEA: TRAPALA, ATXAZO, LUR JOTA ETA FREE LIKE A WIND

  • Ekainak 19, 19:30etan. Zorrotza -Azoka plaza

Astebetez, gure penintsula txikian, zarata ateratzen hasi ziren talde ameslariak gogoratuko ditu Zorrotzak. Hasiera horrek jarraipena izan du gaur egun arte. Trapala, Bajos Fondos, Lur jota eta beste talde batzuek beste garai batzuetara eramango gaituzte beren akordeekin. Tokiko taldeen erakusketa (argazkiak, pasadizoak, elkarrizketak...) eta berrelkartzeak dituzten kontzertuak. Aste hau zaratatsua eta hunkigarria izango da.