BILBO. Hemen da 'Musika dibertigarria da - La música me divierte' kontzertu didaktikoen zikloaren edizio berri bat. Aurten, Bertendona Institutuak jasoko du Bilboko Udalak antolatutako ekimena. Maiatzaren 7an hasiko da, eta hilaren 28ra arte iraungo du. Denbora horretan, lau konotzertu antolatu dira, maiatzaren ostiral bakoitzeko bat.

Programa honetan hainbat musika taldek parte hartuko dute, biztanleen artean musikarako zaletasuna sustatzeaz gain, musika klasikoa eta hain ezagunak ez diren beste estilo batzuk ikusleengana hurbiltzeko.

Ostiraletako kontzertuek (7, 21 eta 28) 5 euro balioko dute, eta maiatzaren 14koak, haurrei zuzendutakoak, 2,5 euroko prezioa izango du.

Lau hitzorduetarako sarrerak webgune honetan eskuratu ahal izango dira.

Gainera, sarreren % 10 gutxienez aretoan bertan egongo da eskuragarri, ikuskizun bakoitza hasi baino ordubete lehenago.

EGITARAUA

  • BILBAOSINFONIETTA QUARTET - ZINEMAKO SOINU-BANDARIK ONENAK (ostirala, maiatzak 7, 18:30etan) - Beatriz Alcalde, Zuriñe Inzunza, biolina; Lidia Miranda, biola; eta Nora López, biolontxeloa.

Talde malgu eta xede askotakoa, gai dena musika klasiko-garaikidea era askotako testuinguruetan emateko. Zinemako soinu-banden artean kontu handiz hautatuako obrak eskainiko ditu, eta haien aurkezpen didaktiko bat egingo du, publikoari esperientzia magiko eta argiz eta irudimenez betea biziaraziko diona.

  • MUSIKARIUM ILARGI, MUSIKAREN PLANETAN OLGETAN. Haurrei zuzendua, euskaraz (ostirala, maiatzak 14, 18:30etan) - Musikariak, Xabier Zabala, Asier Elorza, Igor Torre; Aurkezlea eta zuzendaritza artistikoa, Oihan Vega; Zuzendaritza musikala, Xabier Zabala.

Euskal Herriko eta beste leku batzuetako musika tresnak ezagutuko ditugu, kulturen arteko desberdintasunak eta antzekotasunak modu didaktiko eta dibertigarrian ikusteko.

  • SUSTRAI ART DÚO UNA VISIÓN DE LOS SIGLOS XVII AL XXI (ostirala, maiatzak 21, 18:30etan) - Pía Rojas, pianoa; eta Ibon Pérez del Palomar, txirula.

2014an sortu zen duoa, eta Estatuko nahiz atzerriko hirietan jardun izan da. Barrokoko, Klasisizmoko, Erromantizismoko, Inpresionismoko eta Musika Garaikideko estiloetako errepertorioak eskaintzen dituzte.

  • TRÍO VOCAL ARGENTA BACKSTAGE. Zarzuela, opera eta musikalen kontzertu didaktikoa (ostirala, maiatzak 28. 18:30etan) - Adhara Martínez, mezzosopranoa; Jesús María Zaballa, baritonoa; Alberto Nuñez, tenor; eta Georgina Barrios, pianoa.

Kontzertu atsegina eta antzeztutako hari gidari dibertigarria. “Operako hiru emakume kantari (eta behar den erako kantariak, bizimodua ateratzeko bada) antzokian bildu dira beren piano-jotzailearekin, entsegua egitearren. Bat-batean, kamerinoetan dauden bitartean, ohartu dira badela publikoa antzokian...”

Indarrean dauden babes eta higiene neurriak bete beharko dira eta maskara nahitaez erabili beharko da jarduketetan.

#BILBOUDABERRIA2021

Programa hau #BilbaoUdaberria2021 udal-ekimenaren parte da. Ekimen horren bidez, Bilboko bizilagun guztiek aisia- eta kultura-planak izan ditzakete udaberriko hilabete hauetan, betiere higiene- eta osasun-berme guztiekin.