BILBO. Erriberako Merkatuak aurrerapauso garrantzitsu bat eman berri du irisgarritasunaren arloan seinaletika berria jarriz. Seinale berriak dituzten berrikuntzen artean nabarmengarria da orain braille hizkuntzaz irakurri ahal direla.

Merkatu osoan zehar banatutako aireko errotuluek jarduera bakoitzari buruzko irudiak eta ikonoak erabiltzen dituzte, horrelakoak egiten espezializatutako enpresa batek egin duen diseinu modernoan eta kolorez betetakoan oinarrituta.

Euskarazko eta gaztelaniazko testuak ingelesera eta frantsesera ere itzuli dira, eta braillera egokitu, eraikina irisgarriagoa eta erabilerrazagoa izan dadin eta itsuek edo ikusmen-urritasuna dutenek erraztasunak izan ditzaten.

Yolanda Díez zinegotziak zuzentzen duen Bilbao Zerbitzuakek koordinatzen du jarduketa, eta helburua Erriberako Merkatuak egunero hartzen dituen ehunka erosle eta bisitariei merkatuko pasabideetan eta solairuetan ibiltzeko orientazioa ematea da, eta baita sinergiak sortzea ere haragi eta arrain, fruta eta barazki, txerriki, ogi eta gozoki... postuen artean egin beharreko joan-etorrietan.

Neurri horren bitartez, Erriberako Merkatuari bizitza gehiago eman gura zaio. Nahasketarik ez sortzea bilatzen da, atzerritarren artean batez ere. Izan ere, asmoa modu bisual eta intuitiboan gidatzea da.

Ohiko bezeroek eta bisitariek jadanik jarduera gisa eskertzen dituzten Merkatu barruko beste kontzeptu batzuk, musika, dantza, antzerkia€ eta beste zenbait kultur adierazpen aprobetxatzen saiatuz, erosketak egiteaz gain, Merkatura hurbiltzeko beste aitzakia bat emanez.