BILBO. Bilboko Udalak aisialdiko eta kulturako 23 hitzordu ospatuko ditu aste honetan #BILBAOUDABERRIA2021 programarekin bilbotarren agendak planez betetzeko. Udaberrian hiria hitzorduez beteko duen udal ekimen honen programazioaren barruan, familiako kide guztientzako lekua egongo da. Hala, dantza, musika, antzerkia eta erakusketak izango dira gaurtik, apirilaren 2tik, aurrera.

#BilbaoUdaberria2021ek #BilbaoNegua2021 edo #BilbaoUda2020ren ildo berari jarraitzen dio: eskua luzatzea kultura-sektoreari, tokiko kultura-eragileen lanari lehentasuna emanez, betiere higiene- eta osasun-berme guztiak betez.

Programazioa apirilaren 2tik 9ra:

1. BARRUTIA

SAN INAZIO - IBARREKOLANDAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (apirilaren 7tik aurrera).

Expodistritok San Inazio Udal Zentrora eramango du Xabier Goikoren "Principio de incertidumbre" pintura erakusketa. Lan hau bizi dugun une historikoari emandako erantzuna bat da, urruntze sozialezko garai bat izaki, argi artifizial eta birtual bat nagusitu den garai bat izaki. Hori dela eta, artistak argi natural bat erakusten du, suak sortua, bidea emango duena konpromisoa eta naturaz egiten dugun erabilera hautemateko. Sarrera doakoa da.4. BARRUTIA

BEGOÑAKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (apirilaren 7tik aurrera).

Expodistritok Jakue Barearen "Entropia" pintura erakusketa proposatzen du. "Entropia" da sistema batek ordena galtzeko duen joera berezkoa. Alta, nahiz eta guztiak duen joera kaos eta ziurgabetasun egoera baterantz lerratzeko, beti geratzen da leku bat edertasunerako. Sarrera librea da.

5. BARRUTIA

ARRIAGA PLAZA

  • Bilboko Txistulariak (apirilaren 1ean, 12.30ean).

Bilboko Udal Txistulari Bandak hartuko du parte, Nagore de las Cuevas eta Arkaitz Pascuas dantzariekin eta Aitor Furundarenaren akordeoiarekin batera.

  • Bihotx Txalapartariak (apirilaren 2an, 12:30ean).

"Norabide guztiak" ikuskizunarekin, Bihotx Txalapartariek txalapartak denboran zehar izan duen garapena erakusten duen bidaia proposatzen dute: joera tradizionalenetik hasi eta doinu moderno eta garaikideenekin amaitu arte. Apirilaren 2an, era askotako joaldiak beste instrumentu, dantza eta kantuekin uztartuko dituzte.

  • "Ez da kasualitatea" (apirilaren 3an, 12:30ean).

"Ez da kasualitatea" bertso musikatuen saioa da, umorea, jolasa, gogoeta eta konplizitatea konbinatzen dituena emakumeen artean; izan ere, tituluak dioen bezala, gizonezkoz osaturiko saioak baino ez baitira kasualitatez izaten. Gai-jartzailea: Idoia Anzorandia; Bertsolariak: Maddalen Arzallus, Jone Uria, Oihana Iguaran eta Maider Arregi; Música: Araitz Bizkai eta Gari Otamendi.

  • Mulixka Dantza Taldea, Iñaki Perurena eta Iñaki Palacios (apirilaren 4an, 12:30ean).

Mulixka dantza taldea, Iñaki Perurena eta Iñaki Palacios txistulariarekin, musikariekin batera, dantza tradizionala, zuzeneko musika eta narrazioa uztartzen dituen ikuskizuna aurkeztuko dute.

  • Hutsun eta Ortzi (apirilaren 5ean, 12:30ean).

"Urbasa"-n, Hutsun eta Ortzi txalaparta eta trapezioa uztartzen dituzte.

Proposamen hauek sarrera librekoak dira, edukiera bete arte.

6. BARRUTIA

INGELESEN LANDAKO KAIA

Euskal taldeen musika izango da nagusi Ingelesen Landako kaian. Bertan, euskal pop, rock eta folk talde indartsu eta sortuberriak bilduko dira.

  • Erabatera (apirilaren 1ean, 18:30ean).

Erabatera Gaizka Salazarrek sustatutako rock taldea da, Mikel Caballerok, Beñat Sernak, Jurgi Ekizak, Miguel Moyanok eta Josu Aginagak osatzen dutena. 2. diska aurkeztuko dute. Beren azken diska aurkzturko dute, "Izpi galdua".

  • Nogen (apirilaren 2an, 18:30ean).

"Zer dago Under Alt?" galderaren arrastoari jarraituz, Nøgen taldearen bigarren diskoa, "Under Alt", sortzen da, indie-folk eta pop-rock estiloen artean mugitzen dena.

  • Sua (apirilaren 3an, 18:30ean).

Sua-k bere diska "Ordu beltzak" aurkeztuko du. SUA 2018an Ane Barrenetxeak (ahotsa), Janire Lópezek (baxua eta teklatuak), Julen Wrightek (gitarra) eta Esteban Gaviriak (bateria) osatzen duten Maruriko talde mistoa da. Euren estilo ilunari jarraiki, euskarazko eta ingelesezko 10 abestiz osatutako azken diska aurkezten dute.

  • Xabi Aburruzaga Banda (apirilaren 4an, 18:30ean).

Xabi Aburruzaga trikitilaria 2009an hasi zen diskogintzan. 2019an "Bost" bere bosgarren diska kaleratu zuen, euskal folkaren eta trikitiaren unibertsoari egindako ekarpen sendoa, musikari laguntzaileren ekarpen ugari dituena.

  • Bulego Taldea (apirilaren 5ean, 18:30ean).

Azkoitiko boskote batek osatutako taldea, "Hegan" izeneko diska aurkeztuko du Taldea euskal musikaren eszenan kokatuzen da, pop musikaren erreferente bihurtzeko asmoz.

Bost kontzertu horiek gonbidapenak beharko dituzte, hemen eskuragarri. Gehienez bi gonbidapen NAN bakoitzeko.

CAMPOS ELISEOS ANTZOKIA

Campos Eliseos Antzokiak apirilaren 1etik 5era eta apirilaren 6an eta 7an helduentzako dantza eta musika eskainiko ditu.

  • Gorakada Teatro, "Pinocchio" (apirilaren 1ean, 18:30ean).

"Pinnochio" 6 urtetik gorako ikus-entzuleei zuzendutako euskarazko antzerki emanaldia da. Gepettok bere azken lana amaitu du: Pinocchio. Baina, nor da Pinocchio? Zer egiten du mundu honetan? Edo zer egin beharko luke? Galdera horiei erantzuteko, bidaia bati ekingo dio. Pinocchio hau modernoa da, zabarra, zertxobait punkya eta kalekoa. XXI. mendean bizi da eta egungo gaiekiko kezka du.

  • Teatro Paraiso, "Uniko" (apirilaren 2an, 17:00etan).

6 urtetik gorakoentzako antzerkia. Teatro Paraisoren proposamen honetan, Paul seme bakarra da. Ahizparen jaiotzak maitea izateari uzteko beldurra eragiten dio eta familiaren egonkortasuna arriskuan jartzen du. Txotxongilo teknikak eta antzerki errealistena nahastuz, jeloskortasunaren gaia planteatzen du Unikok, baina umorea galdu gabe. FETEN 2020 saria, Maite Bayónen interpretazio onenarentzat.

  • Marie de Jongh Teatroa, "Ikimilikiliklik" (apirilaren 3an, 17:00etan).

Marie De Jongh Teatroaren 7 urtetik gorako haurrentzako euskarazko proposamena da hau.. "Ikimilikiliklik"-en Ekhi aurkezten dute, nor, umetan, hamaika arrazoigatik beldurtzen zen, baina baziren bi gauza guztien gainetik beldur izugarria eragiten ziotenak: norbait babesgabe dagoela ikusteak eta Sorginek. Ekhi, maite zuen armiarmatxoa salbatzeagatik, beldur ugari gainditzen joan zen. Hala kontatzen digu Ekhik berak, urteek aurrera egin ahala "sorgin" bihurtu den emakume edadetuak.

  • Gorakada Teatro, "Los viajes de Ulises" (apirilaren 4an, 17:00etan).

7 urtetik gorakoentzako antzezlana, non Gorakada Teatrok jainko greziarrak Olimpo mendiaren tontorrean nola bizi ziren eta gizakiei buruz nola gobernatzen zuten aipatzen duen. Zenbait gizon ausartu ziren bere kapritxoak desafiatzera eta bere haserrearen biktima izan ziren, Ulisesen kasuan bezala. Ulisesen istorioa bidaiaren istorioa da, bizitzaren metafora gisa, zailtasunen aurkako borroka eta horiek konpontzeko bidea.

  • ATX Teatro "Kaskarot" (apirilaren 5ean, 17:00etan).

ATX Teatro Anerren istorioa kontatzen du 5 urtetik gorakoei zuzendutako antzezlan honetan. Aner gizarte distopiko batean bizi da, nun dantzatzea debekatua den. Anerri izugarri gustatzen zaio dantza egitea eta horrek arazo larriak sortzen dizkio. Kaskarot Anerren "alter egoa" da. Bere jenio eta zentzuaren bidez, Anerri erakutsiko dio bere egoera nola aldatu eta arauen aitzinean bere adierazpen askatasuna lehenesten.

Antzezlan hauetarako sarrerek 4 euroko prezioa izango dute eta antzokiaren webgunean erosi ahal izango dira.

  • Olatz Salvador, "Aho Uhal" diskaren aurkezpena (apirilaren 6an, 19:00etan).

Olatz Salvadorren ahotsak, belarrira xuxurlatutako garrasi horrek, eta inguratzen duen musikak ahuldadearen indarra eta edertasuna erakusteko dohaina dute. "Aho uhal" diskoa barruraino bustitzen gaituen zaparrada zintzo bat da. Zuzenean lotzen gaitu gure ahuldade eta hutsuneekin.

  • Compañía Eva Guerrero, "Gorpuztu" (apirilaren 7an, 19:00etan).

"Gorpuztu" dantza garaikideko ikuskizuna da, zuzeneko musikarekin, oreka bilatzeari buruz hitz egiten duena. Lasai egoteko borroka da, zarata isilarazteko, zama eta errua arintzeko, animaliak lasai lo egiteko lekua aurkitzeko. Zenbait erlijioen gorputzaren erabilerari buruzko ikerketatik jaio da.

Apirilaren 6ko eta 7ko proposamen horiek 10 euroko kostua izango dute.

AZKUNA ZENTROA

  • #BilbaoAurrera Proiekzioak (apirilaren 7an eta 8an, 19:00ean).

Pazko egunetan, Udalak #BilbaoAurrera2020 Planaren ikus-entzunezko proiektuen poltsan hautatutako proiekzioez gozatu ahal izango da Azkuna Zentroko Auditorioan. Dokumental horiek Bilboko ikus-entzunezkoen eta zinemaren sektoreari laguntzeko aukeratu ziren, eta, aldi berean, Bizkaiko hiriburua sustatzeko.

Apirilaren 7an 19:00etan, Jon Zurimendiren "Hiri ibiltaria"; Lander Ibarretxeren "Bilbao Mugimendu Etengabea"; eta Joseba Lopezortegaren "2020: Soinuen hiria" ikusi ahal izango dira.

Apirilaren 8an, 19:00etan, ostegunean, Paula Gómez eta Aitane Goñiren "Harria eta bidea"; Olaia Nogalesen (Hauazkena taldea) "Hirian ibiltzeko jarraibideak"; eta Larraitz Zuazo & Ane Rotaetxeren "Ekilibrismoaren artea" (60 min), proiektatuko dira

Euskaraz proiektatuko dira, gaztelaniazko azpitituluekin. #BilbaoAurrera Planeko proiektu horietarako sarrerak AZ Inforen erosi ahal izango dira, 4 eurotan publiko orokorrarentzat; 3 eurotan ikasleentzat, 65 urtetik gorakoentzat eta az txartela dutenentzat.

ABANDOKO UDALTEGIA

  • Expodistrito (apirilaren 7tik aurrera).

Abandoko udaltegiak Expodistritoko Bizargorrie "Pertsonak. Lekuak. Uneak", argazki erakusketa. Argazki sorta honek hamar herrialdetatik barrena ibilaldi bat eskaintzen du, une, jarrera eta espazio bereziak atzematen saiatuz. Ez da perfekzio teknikoa lortu nahi dena, iheskortasunen isla baizik, egoera paregabeak, non, aldi berean, pertsona guztiak ikus daitezke. Sarrera doakoa da.

BERTENDONA INSTITUTUA

  • Poltsiko Musika (apirilaren 9an 18:30ean).

Poltsiko musikaren programaren XVI. edizioa apirilaren 9an hasiko da María Rivero & Tribu Bandaren eskutik "Música de bolsillo" arranca el 9 de abril de la mano de María Rivero & Tribu Banda (Maria Rivero: ahotsa, gitarra; Eriz Pérez eta Josean Valle: teklatuak; Gorka Chamorro: perkuzioa). Kantari eta konpositore bizkaitarrak bakarkako lehen albuma aurkeztuko du, bere alderdirik intimoena agertuz. Letra sakonak eta melodia lasaiak, banda formatuan, jendaurrean abesti bakoitzean emozio, poesia eta soinu mordoa helaraziz. Sarrerak 5 euroan egongo dira salgai esteka honetan. Gainera, ekitaldiaren egun berean, esparruan bertan salmenta fisikorako erreserbatutako sarrera-kopuru txiki bat egongo da.