BILBO. Bilboko Udalak udalerrian zehar aisialdirako guneak zaharberritzen darrai, bilbotarrek gero eta espazio gehiago izan ditzaten aisialdiaz gozatzeko uritik atera gabe. Oraingo honetan 179.000 euroko aurrekontua bideratu egin du Otxarkoagako Lozoño ibarrean kirol gune berri bat eraikitzeko, Auzokide Planaren barruan.

400 metro koadroko espazioa da eta 12 urtetik gorako gazteentzat pentsatu da. Lanak aprobetxatuz, frontoiaren horma horma-irudi artistiko batekin margotu da, kirol anitzeko gune berri honen eta gainerako instalazioen arteko loturaren irisgarritasuna hobetu da eta hiri-altzari berriak jarri dira.

Elementu hauek daude instalazio berrietan:

  • Street Workout: Muskulazio-eremua baten eta gimnasio baten arteko kontzeptu hibridoan oinarritzen da. Gorputzaren pisua erabili, ariketak altuera desberdinetan jarritako barretan egiten dira. Ekipamendu horretan flexioak, dominatuak, kukubilkatzeak eta abarrak egin daitezke.
  • Bizkortasun espazioa: Arraunean egitea, korrika egitea, pedalei eragitea, abdominalak egitea... proposatzen ditu.
  • Skysurf eta errotazio-gurpila: Nerabeentzako egitura dinamikoak dira. Entrenamendu fisikoa eta jolasa uztartzen dituzte.

Gailu berri guztiak kautxuzko zoladura baten gainean jarri dira.

AUZOKIDE PLANA

Otxarkoagako kirol-gunea auzoak hobetzeko Auzokide Planarekin dator. Auzokide Plana da Bilboko Udalak herritarren parte-hartzerako daukan tresnarik garrantzitsuenetako bat.

Planaren aurrekontua berdin banatzen da Bilboko 8 barrutien artean, hau da, 1,5 milioi euro barrutiko eta urteko.