BILBO. Pandemian egindako lanak saria izan du Bilbao Dendak eta Bizkaiko Ostalaritza elkarteetako hamahiru elkarterentzat. Mercabilbaok elkarte horiek saritu nahi izan ditu garai zail hauetan egindako jardueragatik. Bilboko alkate Juan Mari Aburtok banatu egin ditu sariak, Ekonomiaren Garapen, Merkataritza eta Enpleguko zinegotzi Xabier Ochandianorekin batera.

Aste honetako 23an eta 24an, Bilbao Dendak osatzen duten 13 merkatari-elkarteei eta Bizkaiko Ostalarien Elkarteari ematen ari da sari hori Mercabilbao. "Gertu erosita, urrutira iritsiko gara" lemapean, kanpaina honetako irudi den Gurutze Beitia aktorea diploma bat eta Bilboko alkatearen gutun bat ematen ari zaie elkarte bakoitzeko ordezkariei, uriko hainbat puntutan.

Asteazken honetan alkateak berak eman du saria "betiko janari-denda, fruta-denda, arrandegi, harategi eta okindegiei, auzo bakoitzeko dendei, etxe ondokoei€, lanari ekin baitzioten pandemiaren unerik gogorrenetan lanean jarraitzeko."

BINILOEN BANAKETA

Halaber, datozen egunetan, 250 binilo inguru banatuko dituzte Bilboko elikagai-dendetan, Mercabilbaok eskaintzen duen kalitate-zigilu gisa euren lokaletan jar ditzaten. Horrez gain, eskerrak emateko modua da, elikadura-zentroan diharduten handizkako enpresetan egunero jartzen duten konfiantzarengatik. Binilo bakoitzak Gurutze Beitia aktorearen argazki bat eta kanpainaren goiburu nagusia den "Gertu erosita, urrutira iritsiko gara" esaldia ditu.

Ekimen hori, 2019aren amaieran Mercabilbaok bultzatu zuen eta hiru helburu argi lortu gura zituen "Jaten duguna garelako. Gertu erosita urrutira iritsiko gara" kanpainaren barruan dago: merkataritzaren arloan belaunaldien arteko erreleboa bultzatzea, elikadura osasungarria sustatzea eta elikagaien banaketaren merkatuan gauzatzen den jarduera ekonomikoari balioa ematea.

BILBAO DENDAK-EKO ELKARTEAK

  • Basurtuko Merkatarien Elkartea. Basurto Berri
  • Bilbaocentro Enpresarien Elkartea.
  • Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkartea
  • Deustuko Merkatarien Elkartea. Deusto Bizirik
  • 2. Barrutiko Merkatarien Elkartea. Auzoa Berritzen
  • Otxarkoagako Merkatarien Elkartea
  • Errekaldeko Merkatarien Elkartea. Rekalde Bihotzean
  • San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatarien eta Enpresen Elkartea
  • San Ignazioko, Elorrietako eta Ibarrekolandako Merkatarien Elkartea. Hiru Auzo
  • Santutxuko Merkatarien Elkartea
  • Txurdinagako Merkatarien Elkartea
  • Zorrotzako Merkatarien Elkartea. Laguntasuna
  • Erriberako Merkatuko Merkatarien Elkartea