BILBO. Datorren ostiralean, otsailak 5, hasiera emango zaio generoan erreferentzia diren artistek eskainitako formatu txikiko kontzertuak uriko auzoetara hurbiltzea helburu duen Bilbao Distrito Jazz ekimenaren 21. edizioari. Jaialdi hau Bilboko Udalak antolatutakoa da, Bilbaina Jazz Clubarekin elkarlanean.

Horrela, Bilbao Distrito Jazzek hitzordu bat antolatu du ostiralero otsailaren 5etik martxoaren 12ra, 18:30ean. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude Bilbao Kulturaren webgunean, bost euroren truke.

Bilbao Distrito Jazzek Bilboko Elkarte Filarmonikora, Bertendona Institutora, Bidebarrietako Liburutegira, Bilborockera eta Otxarkoagako eta Errekaldeko udaltegietara ekarriko ditu Itxaso Quartet 'Gaztelugatxe' (otsailak 5), Trío Capital (otsailak 12), Ángel Celada Slow Trio (otsailak 19), Angel Unzu Trio & Andrezj Olegniczak (otsailak 26), Miguel Villar Quartet (martxoak 5) eta Hordaren (martxoak 12) kontzertuak hurrenez hurren.

Indarrean dauden babes- eta higiene-neurriak bete beharko dira, www.bilbaokultura.eus webgunean jasoak. Halaber, ezinbestekoa izango da maskara erabiltzea emanaldi bakoitzean.

BILBAO DISTRITO JAZZ

  • Otsailak 5, 18:30ean, Bilboko Elkarte Filarmonikoan, Itxaso Quartet 'Gaztelugatxe'

Itxaso, ahotsa; Dani Pérez, gitarra; Gorka Benitez, saxo tenorra eta flauta; eta Borja Barrueta, bateria.

Itxaso, euskal ahotsetako nabarmenetakoenak, bere azken lana aurkeztuko du, "Gaztelugatxe" bere ohiko kolaboratzaile lagun izango dituen kontzertuan. Bartzelonan denboraldi bat pasa ondoren, Euskadira bueltan, Itxasok bere proiektu propioak garatu izan ditu: Itxaso & Javier Juanco-Gonzálo Tejada; Itxaso & the circle game; Itxaso trio; Itxaso 4tet; edo Itxaso 5tet; horietarako Albert Sanz, Joan Monné, Albert Bover edo Iñaki Salvador piano-jotzaileak; Dani Pérez, Alejandro Mingot, Javier Juanco gitarra-joleak, Borja Barrueta bateratzailea eta Gorka Benítez saxofonista, besteak beste.

Gainera, azken urteotan hainbat proiektu garatu eta aurkeztu ditu bere laguntzaile handienetako batekin: José Luis Canal pianistarekin.

Halaber, 2003an, Itxasok haurrentzako kontzertu didaktikoen 'Ta Ta Ta Jazz' programa sortu eta garatu zuen. Ordutik, Bizkaiko kultura-etxeak eta gizarte-etxeak bisitatu ditu, eta programa, lau denboralditan ezarri da, Bilboko BBK aretoan. Denboraldi bakoitzean 6.000 ikasle baino gehiago pasatu dira programa horretatik.

  • Ostirala, otsailak 12, 18:30ean Bertendona Institutoan, Trío Capital

Román Filiú, saxo altua; Javier Moreno, kontrabaxua; eta Borja Barrueta, bateria.

Javier Moreno, kontrabaxu jotzailea, Trio capital bandaren liderra da. Moreno, ibilbide luzea eta Euskaditik kanpo bereziki garatua duen jazz-jotzailea da, Gerald Cleaver, Tim Berne, Dino Saluzzi, Craig Taborn, Carmen Linares, Arcángel, edo David Dorantes musikariekin elkarlanagatik. Javier Morenok, New York, Madril eta Buenos Aires artean bizi denak, Madrilen kokatutako musikari talde bat antolatu du, jazzistikaren arriskuari eta elkarrekintzari heltzeko moduari buruzko iruditeria komun bat partekatzen dutenak. COVID-19aren agerpenaren ondorioz, talde honen musikan sinergia sortzaileak bilatu dira, tokiko jazz garaikideko eszena bat sendotzeko gai direnak. Horrela, New Yorkeko Roman Filiu Madrilen ezarritako kubatarrari Borja Barrueta bateria jotzaile bilbotarra gehitu da.

  • Ostirala, otsailak 19, 18:30ean, Bidebarrietako Liburutegian. Ángel Celada Slow Trío

Ángel Celada, bateria; Carla Sevilla, ahotsa; eta Marcos Salcines, pianoa.

Ángel Celada bateria-jotzaileak, musika modernoaren euskal artista garrantzitsuenetako bat, proiektu delikatu hau aurkezten du, Carla Sevillaren ahotsarekin eta Marcos Salcines pianistarekin.

Hamarkadatan erreferentzia izan den bateria-jotzaile da Celada, eta jazzeko, folkeko, pop-eko edo rockeko artista garrantzitsuekin lan egin du: Didier Lockwood, Jorge Pardo, Carles Benavent, Jordi Bonell, Jean Marie Ekay, Andreij Olejniczak, Enrique Morente, Itoiz, Oskorri, Rúper Ordorika, Juan Carlos Calderón, Albert Hammond, El último de la Fila, Mecano, Manolo García, Joan Manuel Serrat, Miguel Ríos, Rosana, Revolver, La Unión, La Orquesta Mondragón edo Los Rebeldes, besteak beste.

Bidebarrietako Liburutegian bere proiekturik intimoena aurkeztuko du, oso sonoritate bereziz barnetik eta berotik interpretatutako abestietan oinarritua.

  • Ostirala, otsailak 26, 18:30ean, Bilborock-en, Ángel Unzu Trío & Andrzej Olegniczak

Andrzej Olegniczak, Saxo; Angel Unzu, gitarra; Juanma Urriza, bateria eta Gonzalo Tejada, baxua.

Zazpi disko, sari eta kolaborazio eta grabazio ugariren ondoren, Nafarroko Ángel Unzu gitarrista eta konpositoreak, 'Orain' izeneko diskoa laukote formatuko kontzertu batean aurkeztuko du.

Diskoa abenduan grabatu zen eta hiru musikari ezagunek hartu zuten parte: Gonzalo Tejada, Juan Manuel Urriza eta, gonbidatu berezi gisa, Andrzej Olejniczak saxofoi jotzaile poloniarra. Formazio honekin, bere ohiko soinu eta estetika akustikotik erabat aldentzen da. Egileak, interprete eta konpositore gisa, bizi duen sormen uneari egiten dio erreferentzia "Orain" diskoak. Pieza batzuk aurretik sortuak izan ziren, eta beste batzuk laukote honentzat propio idatziak.

  • Ostirala, martxoak 5, 18:30ean, Errekaldeko udaltegian, Miguel Villar Qartet

Miguel 'Pintxo' Villar, saxo tenorra; Toni Saigi, pianoa; Oriol Roca, bateria; eta Marc Cuevas, kontrabaxua.

Miguel Villar-ek luxuzko laukote bat aurkezten du, honako hauek osatua: Toni Saigi, piano-jole gazte eta bikaina; Marc Cuevas, eszenako kontrabaxu-jotzaile sendo eta geldiezinetako bat; eta Oriol Roca, bateria jotzaile irudimentsua eta pertsonala.

Lotura horren emaitza emotibitatez, dinamismoz eta harriduraz betetako zuzeneko bat da, non musikari bakoitzak bere ikuspegi musikala adierazten duen, konplexurik gabe eta askatasunez. Gainera, elkartze horretatik 'Apátrida' atera zen, 2019an argitaratutako diskoa.

Taldeak Miguel Villarren konposizio fresko eta sakonenak interpretatzen ditu, sormena eta kideen arteko lotura sortzen uzteko tresna gidariak direnak. Hainbat talde dituzten musikari hauen artean urteetan zehar egindako grabazio eta emanaldi ugariek, euren arteko afinitate musikala baieztatzen dute.

  • Ostirala, martxoak 12, 18:30ean horas Otxarkoagako udaltegian, Horda

Eolo Andino, saxo altua; Nico Andino, tronpeta; Karles Perez, bateria; eta Ledián Mola, kontrabaxua.

Horda Musikeneko azken promozioetako musikari indartsuenek eta proiekzio handienek osatutako lankidetza-taldea da. 2019ko Impulso Sariaren irabazleak, kontzertu honetan beren debuta, 'Horda', aurkeztuko dute. Gazteak izan arren, harrigarria da euren kalitatea eta heldutasuna, bai konposaketan, bai interpretazioan. Jazz-estilo amerikarraren eta europarraren arteko lotura adierazteko asmoz, Horda taldeko kideak 2018an elkartu ziren beren eragin ezberdinen bidez gaiak sortzeko.

Jatorrizko konposizioek, izaera argitaragabekoak, instrumentu melodikoekin tinbreak eta testura harmonikoak esploratzen dituzte. Taldearen formatuaren ezaugarria da ez duela hierarkia harmonikorik osatzen duen instrumentazioagatik, eta horri esker, kontrabaxuak eta bateriak askatasun osoa ematen diete bakarlari inprobisatzaileei.