BILBO.2021erako Udal Aurrekontuak izango dira InfoBilbao udal informazio-buletinaren ale berriaren protagonista nagusiak. Aurten, aurrekontuak koronabirusaren pandemiak eragindako egoerari moldatuta egongo dira. Hala ere, 585,5 milioi euroko aurrekontua izango dute, hau da, iazkoa baino 9,2 milioi gehiago. Udalak ale berriak banatzen hasi ditu dagoeneko.
InfoBilbao berri honen 150.000 ale banatuko ditu guztira, etxez etxe postontzietan sartuta eta udal zentro eta ekipamenduen sarearen bitartez (Udaltegiak, kiroldegiak, liburutegiak...). PDF formatuan ere eskura daiteke bilbao.eus webguneko “Udalaren argitalpenak” atalean.
2021eko lehenengo InfoBilbao honetan aipatu denez, abenduaren 31n egindako Ezohiko Udalbatzarrean onartu ziren aurtengo udal kontuek lehentasunezko hiru helburu dituzte:
- Covid-19aren ondorioei aurre egitea, sektore ekonomiko kaltetuenen eta pertsona ahulenen alde lan eginez.
- Osasuna eta ekonomia, betiere pertsonak eta haien ongizatea, zerbitzu publikoak eta enplegua udal politiken erdigunean jarrita.
- Auzoak hobetzea eta proiektu estrategikoak, aurreikusitako proiektuak mantenduz eta ekonomiak pandemiaren ondorioz izan dezakeen bilakaerara egokituz.
Horretarako, Udalak 83,7 milioietaraino handituko du udal inbertsioa (iaz baino milioi bat gehiago), baita oinarrizko zerbitzu publikoetara bideratutako kontu-sailak (266 milioi, 2020an baino 5 milioi gehiago) eta auzoetako inbertsioak ere (39,5 milioi, 1,8 milioi gehiago). Aldi berean, Udalak 2021eko udal tasak eta zergak izoztuko ditu, zerga-bilketak nabarmen behera egin duen arren.
InfoBilbaoren ale berri honek 2021erako Udal Aurrekontuetako proiekturik garrantzitsuenak bildu ditu, oposizioko alderdiek egindako 24 proposamen barne, baita Parte-hartze bidezko Aurrekontu prozesuan herritarrek aukeratu dituzten proiektuak ere.
2021eko proiekturik garrantzitsuenak:
- Auzokide Plana 2021: 13.626.000 €
- Enplegu-planak: 5.227.522 €
- Gizarte Larrialdiko Laguntzak: 4.975.000 €
- Auzoko bihotza Deustu-Done Petri plaza: 3.850.458 €
- BETA 2 eraikina berreskuratzea: 3.420.000 €
- Gai sukoien eraikina eraberritzea: 2.500.000 €
- Elementu mekanikoen plana: 2.000.000 €
- Geotermia Beta I - Beta II: 1.967.689 €
- Bizikletak mailegatzeko udal zerbitzua: 1.866.705 €
- Atxuri- Bolueta tranbia: 1.573.200 €
- Ibaiko kaia sendotzea: 1.430.825 €
- Deustuibarreko uholde-biltegia: 1.367.627 €
- Zorrotzaurreko energia berriztagarrien sistema: 1.250.000 €
- Pobreziaren aurkako Plana: 1.175.000 €
- Herritarren Segurtasuneko flota berriztatzea: 1.110.000 €
- Haurreskola eskuratzea Indautxun: 1.043.207 €
- Etxegabekoentzako laguntza: 968.440 €
- Mª Díaz de Haro kalea urbanizatzea. I. fasea: 900.000 €
- Aparkalekuetako irisgarritasuna hobetzea: 836.000 €
- Parkeak aktibatzeko plana: 750.000 €
- Pabellón 6 eraikina egokitzea: 706.600 €
- Udaletxeko zubia egokitzea: 700.000 €
- Basarrateko landa birmoldatzea: 690.000 €
- Eskola-bideen obra zibila: 623.661 €
- Estalkiak kirol-instalazioetan eta umeentzako jolas-guneetan: 600.000 €
- Basoak eta antzeztokia Etxebarria parkean: 600.000 €
- Garabia izeneko eraikina egokitzea: 600.000 €
- Artxandako Plan Integraleko ekipamenduak: 550.000 €
- Luis Briñas kalea berritzea: 550.000 €
- Artxandako errepidea pasealeku bihurtzea: 500.000 €
- Itxaropena kaleko ekipamendua: 475.802 €
- Zirgariak kaiaren eta Artsenalbidearen arteko lotura: 450.000 €
- Papel-fabrikako eraikina egokitzea: 325.000 €
- Zorrotzaurreko memoria bisuala: 227.465 €
- Ekintzailetzaren Nazioarteko Zentroa: 203.202 €
- Uriko ortuak: 200.000 €
- Udal txakurtegia berregokitzea: 200.000 €
- Deustuibarreko babes-horma: 129.205 €
Herritarrek aukeratutako proiektuak (2 M€):
- Zirku irekiko karpa: 500.000 €
- Udaletxeko zubiko bidegorria: 460.000 €
- Bilboko errugbi-zelaia berriztatzea: 384.500
- Zorrotzako udal ortuak: 200.000 €
- Hobekuntzak Artxandako txakurtegian: 200.000 €
- San Adriango kalistenia-barrak: 85.000 €
- Sonometroak jartzea kale batzuetan: 75.000 €
- Kaleko koloniak antzutzea eta horien kontrola eta gestioa. 50.000 €
- Jon Pertikaren omenezko eskultura: 20.000 €
- Administrazio-dokumentuak zailtasunak dituzten pertsonentzat egokitzea: 15.000€
- Hobekuntzak argiterian Prim-Iturribide kalearen kantoian: 10.500 €