BILBO. Urtarrilaren 12tik aurrera, asteartea, sei pintura eta argazki erakusketa ibiltari eskainiko ditu Expodistrito programak. Hiriko sei auzotan egongo dira ikusgai: Abandon, Begoñan, Castañosen, Otxarkoagan, San Inazion eta San Frantziskon.

Expodistritoren barruko erakusketak ibiltariak dira, eta, beraz, hainbat egunetan ibiliko dira barrutietako udaltegietan, datorren apirilera arte, hiriko sei barruti horietako bizilagunengana iristeko.

Expodistritoko emanaldi berri honen programazioan parte hartzen duten artistak Ander Gómez Miranda (pintura), Victoria Escalada (pintura), Javier Merino (argazkigintza) eta José Angel Tejero (pintura) dira.

Gainera, Unicefen "Bizitza erresilienteak" erakusketa kolektiboa ere antolatu da. Mauritaniako haurren erretratuen 18 argazkik eta 25 proiekturen azalpen-proposamen batek osatzen dute erakusketa. Proiektu horien izaera eta edukiak covidDenak dohainik dira eta bisita ordutegiak helbide honetan daude ikusgai.

ERAKUSKETAK, ESPAZIOAK ETA DATAK

  • ANDER GÓMEZ MIRANDA. PASIÓN Y CARENCIA (PINTURA)

Lan hauek 2013 eta 2017 urteen artean sortu zituen artistak, eta gizakiaren irudia eta haren psikologia agertzen ditu, ikuspegi, kontzeptu eta teknika batzuetatik eta besteetatik. Argiaren eta itzalen erabilerak pisu handia dute, eta, hala, margolaritzazko gogoeta interesgarriak eta askotarikoak eragiten ditu.

  • Urtarrilaren 12tik 29ra. Udaltegia: San Inazio-Ibarrekolanda
  • Otsailaren 2tik 12ra. Udaltegia: Abando (Barrainkua)
  • Martxoaren 23tik 12ra. Udaltegia: Castaños
  • Martxoaren 16tik 31ra. Udaltegia: Begoña
  • VICTORIA ESCALADA (PINTURA)

"Nire obra olioz eta erretratuz dago osatua. Olio margolanetan, era askotako gaiak margotzen ditut, baina ura ageri den lanak dira nagusi: itsasadarra, itsasoa, euria... Eta, batez ere, gure inguruan daude kokatuta gaiok, Bilbon eta inguruetan" artistak berak deskribatzen duen bezala. Testurak egiteko hainbat material erabiltzen ditu egileak, hala nola marmolezko, harizko edo zurezko hautsa. Erretratuetan odola, pastela eta ikatz-ziria erabiltzen ditu.

  • Urtarrilaren 12tik 29ra. Udaltegia: Abando (Barrainkua)
  • Otsailaren 2tik 19ra. Udaltegia: Begoña
  • Otsailaren 23tik martxoaren 12ra. Udaltegia: San Inazio-Ibarrekolanda
  • Martxoaren 16tik 31ra. Udaltegia: Otxarkoaga
  • JAVIER MERINO. FLUJO (ARGAZKIGINTZA)

Proiektu honek erakusten du bidaia bat egiten deneko hasierako ziurgabetasuna, zerk eragiten duen bidaia hori esperientzia erabat ez-ziurra izatea. Pertsona batzuk, bakarka abiatzen direnak harantz baterantz, hainbat arrazoi tarteko, baina bihurtzean maite dituztenen abegi ona izaten dutenak, haien etorrera pozez ospatzen delarik. Beste alde batetik, badira bidaiatze hutsaz gozatzen diren pertsonak, inolako ardurarik gabe bihurtzeko data dela-eta, inolako ardurarik gabe iristean aurkituko dituzten pertsonak direla-eta. Bidaia horiek inoiz baino beharrezkoagoak dira egungo egoera honetan.

  • Urtarrilaren 12tik 29ra. Udaltegia: Castaños
  • Otsailaren 2tik 19ra. Udaltegia: San Frantzisko
  • Otsailaren 23tik martxoaren12ra. Udaltegia: Otxarkoaga
  • Martxoaren 16tik 31ra. Udaltegia: San Inazio-Ibarrekolanda
  • JOSÉ ANGEL TEJERO (PINTURA)

Obra hauek olio puntillistaren teknikarekin daude eginak. Bizitzari begiratzeko modu bat da, margolaritzatik hasi eta artearen perfekziorainokoa. Puntillismoa margolaritzako gurutze-puntutzat jotzen da, eta, beraren bidez, margolana goratu egiten da, fantasia handia eragiten da margoan, eta mihisearen perfekzioa maila handietara jasotzen.

  • Urtarrilaren 12tik 29ra. Udaltegia: Begoña
  • Otsailaren 2tik 19ra. Udaltegia: San Inazio-Ibarrekolanda
  • Otsailaren 23tik martxoaren 12ra. Udaltegia: San Frantzisko
  • Martxoaren 16tik 31ra. Udaltegia: Castaños
  • BIZITZA ERRESILENTEAK / VIDAS RESILIENTES - UNICEF (ARGAZKIGINTZA)

"Bitzitza erresilenteak" obra 18 argazkik osatzen dute: Mauritaniako umeen erretratuak dira, eta, erretratuei lagun egiten, haien kontakizunak. Kontakizun horietan, haien errealitateak kontatzen dira...betiere biziraupenetik eta ilusiotik.

  • Otsailaren 2tik 19ra. Udaltegia: Otxarkoaga
  • Otsailaren 23tik martxoaren 12ra. Udaltegia: Begoña
  • Martxoaren 16tik 31ra. Udaltegia: San Frantzisko
  • EKAITZAREN OSTEAN! - BILBAOARTE

Proposamen anizkoitz honen jatorria Bizkaiko arte-sektoreari laguntzeko ekimen bat da, Bilboko Udalak sustatua Bilbao Arte Fundazioaren bidez. Ekimen horretan, 128 proiektuk parte hartu dute, eta, horietatik, 25 hautatu dira erakusketa bat egiteko, zeinaren izaeraren eta edukiaren bidez analisi eta/edo gogoeta bat egin nahi baita, COVID-19aren inpaktuaren pean bizitzen ari garen prozesu historikoaz eta gizartearen, ekonomiaren, politikaren eta artearen aldetik eman den erantzun konplexuaz.

  • Otsailaren 19tik apirilaren 9ra. Udaltegia: Abando

EXPODISTRITO

Expodistrito programa, Bilboko Udalaren ekimena da, eta bere helburuen artean hiribilduko arte adierazpenak deszentralizatzea eta ikusleei artista gazteen lanak aurkeztea daude, eta baita jada ezagunak diren beste batzuen erakustoki izatea ere. Ohikoa denez, erakusketak lekuz txandakatzen joango dira, eta erakusketa bakoitzaren egun zehatzak udaltegietan, barrutietako programazioa jasotzen duen webgunean eta 010 telefono zenbakian kontsulta daitezke.