BILBO. Urtarrilaren 5ean amaiera emango zaio Bilboko Udalak antolatutako #BilbaoGabonak ekimenari. Horretarako, abenduaren 28tik aurrera zortzi ekitaldi antolatu dira familia osoarentzako.

1. BARRUTIA - DEUSTU

DEUSTUKO UDALTEGIA

  • Abenduaren 29a, asteartea, 18:00etan.

Antzezkizuna Giñol Taldea Deustuko udaltegira iritsiko da Pinotxorekin. Maese Antoniok zur zati bat aurkitu du, eta Geppetto zurginari eman dio opari, panpina bat egin dezan. Pinotxo (panpinaren izena da) seintxo baten modukoa izango da: jakingo du hitz egiten eta igeri egiten. Gepettok eskolara joan dadin nahi du, baina Pinotxo menturan abiatuko da eta galdu egingo da eskolarako bidean. Azkenean, bere bihotz handiak eta ausardiak egiazko pertsona bihurraraziko dute.

  • Urtarrilaren 4a, astelehena, 18:00etan.

"Meri, Mari eta Lari" emanaldia, Eidabe taldearen eskutik; Meri haurdun dago, eta bere lagun Marirekin elkartuko da. Umetxoaren etorkizunaz jardungo dira biak. Zergura izan ahalko da: ameslari, dantzari, pilotari, borrokari, jostari... Horregatik jarriko diote Lari izena.

2. BARRUTIA - URIBARRI

UDALETXEKO ARGIAK

Urtarrilaren 6ra arte, domekatik eguenera, 18:00etatik 22:00etara, eta 23:00etara arte ere bai barikuetan, zapatuetan eta jai bezperetan. Bilboko Udaletxe inguruak Gabonetako posta txarteletako irudi bihurtuko dira, sare sozialen bidez argitara emateko. Udaletxearen aitzindegiaren argiztapena berritu egin da, eta udaletxearen inguruan badira 14 metroko zuhaitz bat, Gabonetako bola apaingarri itzel bat eta Bilboko ezaugarria den baldosa berri bat. Handik gertu, Areatzako baso magikoa egongo da kokatuta, ehun urte baino gehiagoko 120 zuhaitzekin, urre kolorez jantziko direlarik, girlanda eta errezel eiteko ehunka led argiz argiztaturik. Halaber, balea urrekara handia ere ipini da, sei metro garai eta hamabi metro luze eta hiru metro zabal dena, Areatzako aterpeetan.

5. BARRUTIA - IBAIONDO

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA

  • Abenduaren 29a, asteartea, 19:00etan.

Cris eta Josu Ximun Belako taldeko kideak dira; Bidebarrietako Liburutegian izango dira, kontzertu akustiko bat emateko, eta taldearen kantutegia berrikusiko dute.

Belako taldeak hainbat talde ezagunekin partekatu izan du agertokia, hala nola Portishead, Two Door Cinema Club, Placebo, Nick Cave, Elvis Costello, The XX, Liam Gallagher eta besterekin, eta sari ugari irabazi izan dituzte: RNE irratiaren el Ojo Crítico saria, Rolling Stone talde berri ustekabekoaren saria, Iberian Music Award penintsulako zuzeneko talderik onenaren saria, edo Musika Independentearen Sariak artistarik onenarentzat, urteko zuzeneko onenarentzat eta bideo klip onenarentzat. Bestalde, MTV sarietarako izendatuak izan dira, edo Musika Kritikarien Elkartearen Ruido sarietarako ere bai. Argitara eman duten azken lanak, "Plastic Drama" izenekoak, bultzada eman die rock independenteko talderik nazioartekoena izaten jarraitzeko. NME aldizkarian, urteko musika bildumarik onenetakotzat jo dituzte, bai eta The Line Of Best Fit edo El Universal aldizkarietan ere, eta Festival Reading & Leeds 2020 jaialdi mitikoetan ere main stage delakoan kokatu dituzte; Estatuan lehenengo banda horrelakorik lortu duena.

Hitzordu honetarako sarreren prezioa 5 euro izango da, eta salgai daude helbide honetan.

ARRIAGA ANTZOKIA

  • Abenduaren 28a, astelehena, 19:00etan.

Abenduaren 26tik 28ra, udal antzokian, Molière-ren Anfitrión antzezlan klasiko handiaren hiru emanaldi izango dira, oso modu jostagarriak emanik, Juan Carlos Rubiok egindako egokitzeari esker. Rubiok berak zuzentzen du lan hau, eta aktore eta aktoresa oso ospetsuak izango ditu antzezle, Pepón Nieto, Toni Acosta, Fele Martínez, Paco Tours, Dani Muriel eta María Ordóñez, besteak beste. Sarrerei buruzko informazio guztia hemen duzue eskura.

  • Urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean, 19:00etan.

Arriaga Antzokiak ABAOren programaren proposamen berri batekin hasiko du 2021. urtea, bien arteko elkarlanari esker. Bilbon baita estreinatzekoa "El elixir de amor" lana, Gaetano Donizettiren musikarekin taularaturik, zeinak fantasiazko mundu batean kokatzen baitu bere historia. Ikuskizuna familia osoarentzat da, eta 8 urtetik aurrerako umeentzat gomendatzen da.

7. BARRUTIA. ERREKALDE

ERREKALDEKO UDALTEGIA

  • Abenduaren 30a, asteazkena, 18:00etan.

Imanol Ituinok Castañosko Udaltegian aurkeztuko du "Magiaren parrastan" ikuskizuna. Ikuskizun parte-hartzaile, dinamiko eta magikoa: kartak, pilotak, sokak, agerpenak eta desagertzeak.

  • Urtarrilaren 5a, asteartea, 18:00etan.

Yarleku antzerki taldearen "Etxerik txikiena" ikuskizuna. Emanaldi honen bidez, ume iheslariek bizi duten ziurgabetasuna erakusten da, beren jatorrizko bizilekuak utzi ostean nora doazen jakin gabe. Deserrotzea eta ahuleziazko egoeran pertsonen arteko harremanek duten garrantzia lantzen dira. Etxe bat izaten da gutako bakoitzak segurtasun eta lasaitasun sentsazioak berraurkitu ahal dituen lekua; hala bada, zein da etxerik txikienaren neurria? Beharbada, besarkada bat da etxerik txikiena...

SARREREN ERRESERBA

Udaltagietan sarrerak atxikitzeko, telefono-zenbaki hauetara deitu behar da: 688 603 737 telefono-zenbakira, 1etik 4ra arteko barrutietakoek, eta 671 559 937 telefono-zenbakira, 5etik 8ra arteko barrutietakoek. Sarrerak goizeko 10:00etatik aurrera atxiki ahal izango dira, emanaldia izango den egunean bertan, emanaldia hasi baino ordubete lehenagora arte.

#BILBAOGABONAK

Aisialdia eta kultura barra-barra izango dira Gabonetan, Udalaren #BilbaoGabonak ekimenari esker, zeina ikus-entzule guztientzako eta gustu guztietarako pentsatua baita.

#BilbaoUdazkena2020 ekimenak dakartzan plan guztietan beteko dira osasun-agintariek unean-unean ezarritako segurtasun-protokolo guztiak, eta zorrotz aplikatuko dira gomendioak, dela kultura- eta jai-ekitaldiak egiteari buruz, osasun publikoa bermatzeko beharrezkoak diren mugei buruz, nahiz espazio publikoan aire zabaleko jarduerak nahiz ekitaldi jendetsuak egiteko gehienezko pertsona kopuruari dagokienez. Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da #BilbaoGabonak egitasmoko ekitaldi guztietan.