BILBO. Uriko lekurik esanguratsuenetariko bat den Kafe Antzokiak bere 25. urteurrena ospatuko du, eta Bilboko Udalak bat egingo du ospakizun horrekin. Kafe Antzokia erreferente bat da kultur arloan Bilbon.

Hala, proiektu berezi hau jarri dute abian, bideo formatuan: Kafe Antzokia. 'Kafe Antzokiak 25 urte' izenburupean, Bilboko elkargune honetan egin diren ekimen esanguratsuenetako batzuk jasotzen dira: guztira, 15 bat minutuko 25 bideotan Kafe Antzokiaren ibilbidea egingo da, kontzertuen, dantzaren arloko profesionalen, artisten edo idazleen eskutik, guztiak ere, aretoko programazioan parte hartu dutenak.

Oroimen horiekin batera, emanaldi bereziak eskainiko dituzte, artisten eta Kafe Antzokiko lagunen eta publikoaren testigantzekin batera.

Proiektu honen bidez, ekitaldien oroimenak erakutsiko dituzte, baita artisten iritziak, esperientziak edo haien jardunarekin eta ibilbidearekin lotutako une garrantzitsuak ere.

'Kafe Antzokiak 25 urte' bideoan parte hartu dutenak: Hertzainak; Zea Mays; Aitor Etxebarria; Mikel Urdangarin; eta Pi L.T, besteak beste.

#BILBAOAURRERA PLANA

Proiektu hau Bilboko Udalak kulturarako eta kultur eragileentzako aurten abian jarritako neurrien artean dago; dirulaguntzen xedea da Uriko kultur sareari laguntzea eta bultzada bat eman ematea. #BilbaoAurrera Planaren barruan sartzen da proiektu hau. Guztira 15 milioi euroko inbertsioa egin da, eta 50 neurri baino gehiago hartu dira. Plan horren helburua da covid-19ak eragindako osasun-krisiak herriko pertsona eta enpresetan izan dituen ondorioak arintzea, suspertzea eta haiek beren onera etortzea.