BILBO. Koronabirusaren krisialdiak ostalaritzaren sektorean eragindako kalte ekonomikoen ondorioz, Bilboko Udalak 3.255.000 euroko aurrekontua emango du sektoreari bideratutako laguntzetarako. Diru hori #BilbaoAurrera2020 Planaren 15 milioiko inbertsioari gehituko zaio. Bilboko Udala osatzen duten alderdi guztiek (EAJ-PNV, PSE-EE, EH Bildu, Podemos eta PP) onartu egin dute neurria.
Zuzeneko laguntzak Udalari propio ez dagokion eremua izan arren, sektoreko enplegua pairatzen ari den konplexutasun larriko egoeraren aurrean, Alkateak, Gobernu Taldeak eta oposizioko alderdiek ezohiko neurria hartzea erabaki dute gaur: 3.255.000 euro zuzeneko laguntzetan banatzea, Eusko Jaurlaritzaren laguntzen osagarri.
Zenbateko hori 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren itxieratik aterako da, hitzemandako ezein kontu-saili eragin gabe.
1000 ETA 1.500 EURO BITARTEKO LAGUNTZA ZUZENAK
Laguntza hauek 3.255.000 euroko guztizko aurrekontua dute, Eusko Jaurlaritzak emandako laguntzetan oinarritu dira eta hauen osagarri gisa banatuko dituzte establezimenduen artean:
2.800 ESTABLEZIMENDU BILBON
Bilbon, jardueren nahiz establezimenduen artean dauden aldeak kontuan hartu gabe, 2.800 establezimendu inguru izan daitezke laguntza-deialdi honen onuradun.
Aldi berean, aintzakotzat hartu behar da establezimendu bakoitzaren langile-kopurua, Eusko Jaurlaritzaren aginduan zehaztutako tarteen arabera. Ildo horretan, aurrekontua honela banatuko litzateke:
"BILBAO AURRERA 2020" PLANA
Joan den 2020ko maiatzaren 7an, Bilboko Udaleko talde politiko guztiek #BilbaoAurrera2020 deritzon Gizarte Kohesiorako, Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko eta Bilboko Kulturaren aldeko Neurrien Plana onartu zuten.
Erantzukizunez jokatzeko, lehentasunak finkatzeko eta egoerara egokitzeko gaitasuna frogatuz, 15 milioi euro bideratu genituen Covid-19ari atxikitako osasun-krisiak pertsonengan, ekonomian eta enpleguan zein kulturaren arloan eragin dituen ondorioak arintzeko.
Lo último |