Hitzarmena sinatu dute

Bilboko Udalak eta Orkestra Institutuak eskutik joango dira

03.12.2020 | 18:40
Bilboko itsasadarraren irudia, airetik.

BILBO. Hiri-lehiakortasunerako politikak diseinatzeko eta abiarazteko orduan elkarrekin lan egiteko akordioa sinatu egin dute Bilboko Udalak eta Deustuko Unibertsitateko Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Insitutuak.

Horrekin batera, Orkestra institutuak hiri-lehiakortasunari lotutako ikerketa-ildo bat sustatu nahi du "2021-2024 Plan Estrategikoaren" barruan. Horren bitartez, hiriek gizartean duten garrantziak gora egin izanak dakartzan ondorioak ulertu nahi dituzte, eta, horrela, Euskadiren erronka sozioekonomikoak jorratu.

Udalak, Bilbao Ekintza udal-sozietatearen bitartez, egingo du bat Orkestrarekin, eta, bertan, beste erronka batzuen artean, Bilboren nazioarteko aintzatespena eta kokapena landu ahal izango dira, bai eta Euskadiren lehiakortasunean hiriek duten zeregina aitortzeko eragina handitu ere. Bestalde, Orkestrak hiri-lehiakortasuna egonkortzea lortu nahi da, datozen urteetarako lan-ildo estrategiko gisa, bai eta beste ikerketa-ildo batzuekin loturak ezarri ere, besteak beste, digitalizazioarekin edo energiarekin.

Dena den, ikerketa-institutuak eta udalak aspalditik egiten dute lan elkarrekin. Besteak beste, udalak 2013. urtean garatutako proiektu hau nabarmendu behar da: Bilbo Next Lab. Gaur egun, ikertzeko eta ekiteko laborategi bat da, non aipatutako ikerketa-ildoak garatu daitezkeen, betiere, Bilboren espezializazio adimenduko hiri-estrategiaren esparruan.

Laborategiak espezializazio adimenduna bultzatu nahi du hiriko eragileekin batera, eta arreta berezia jarri nahi du zerbitzu aurreratuen alorrean. Era berean, Bilbao Next Lab ekimenak Orkestrari aukera ematen dio hiri-lehiakortasunarekin zerikusia duen komunitate akademikoan txertatzeko.

Orkestra-Lehiakortasunerako Euskal Institutua (Deustu Fundazioa) erreferentziazko euskal entitatea da garapen sozioekonomikoa eta ongizatearen garapena bultzatzen duten politikak aztertzeko eta sustatzeko orduan. Honako hauek dira erakundearen Administrazio Kontseiluko kide: Eusko Jaurlaritza eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiak, SPRI, EEE-EVE, Repsol/Petronor, Iberdrola, BBK Fundazioa, eta Euskaltel. Orain, Bilboko Udalak ere haiekin egingo du bat.

noticias de deia