BILBO. Bost euskal konpainiak hartuko dute parte zirkuaren sektorea eta zirkuko artistei laguntzeko Bilboko Udalak abiarazitako Zeharkaldia-Zirkuko Pirinioak lankidetza-proiektuaren edizio berrian.

Sorkuntza-proiektuetarako deialdian hautatutakoen artean, hasten ari diren bi euskal konpainia daude: Kolektivo Konika «La punta de mi nariz» eta Maite Guevara «Qué Buen Día!», eta finkatutako konpainien kategorian Akitania Berria/Euskadiko Rouge Éléa «On est là tout va bien!» aukeratu da. Proiektu horiek 10.000 euroko beka eta egonaldiak izango dituzte proiektuko bazkideak sortzeko sarean, mugaz gaindiko laguntzarekin.

Gainera, hiru euskal proiektu aukeratu dira Euskadiko zirkuko artistak (Hegoalde eta Iparralde) berton babesteko deialdiaren barruan laguntza ekonomiko eta artistikorako beka jasotzeko. Maite Guevara (aipatutako deialdian ere aukeratu dena), La Trapecionista eta Malas Compañías Zirko Taldea dira.

ZEHARKALDIA ZIRKUKO IKUSKIZUNAK SORTZEKO PROIEKTUEN HAUTAKETA

Jasotako 82 hautagaitzen artean, bederatzi proiektu aukeratu dira deialdirako:

Konpainia hasi berrien kategoria:

  • Amer Kabbani Fernández « Runa » (behin-behineko izena) [Katalunia]
  • La Barque Acide « The End is Nigh! » [Okzitania]
  • Das Arnak « Bikini » (behin-behineko izena) [Akitania Berria]
  • Haa Collective « Picaderø » [Katalunia]
  • Kolektivo Konika « La punta de mi nariz » [Euskadi/Katalunia]
  • Maite Guevara « ¡Qué Buen Día! » [Euskadi]
  • Olga_CirqAnalogique « LP (Long Play) » [Okzitania/Katalunia]

Konpainia finkatuen kategoria:

  • 220 vols « Enlace : Mémoire de demain » [Okzitania]
  • Rouge Éléa « On est là tout va bien ! » [Akitania Berria /Euskadi]

Proiektuek 10.000 euroko beka bat eta egonaldiak izango dituzte proiektuaren bazkideak sortzeko sarean, mugaz gaindiko laguntzarekin.

EUSKADIKO TALDEEN AUKERAKETA

Bestalde, hiru euskal konpainia aukeratu dira zazpi hautagairen artean:

  • Maite Guevara
  • La Trapecionista
  • Malas Compañías Zirko Taldea

Beka bat jasoko dute, maila ekonomiko eta artistikoan laguntzeko. Lurraldeko bazkideek lagunduta, Bilboko Udala eta Euskal Hirigune Elkargoa - Hameka, prestakuntza-ekintzak eta profesionalizatzeko aholkularitza izango dute Belén Álvarezekin (Quiero Teatro); bestalde, 4.000-10.000 euro jasoko dituzte taldeko.

ZEHARKALDIA - ZIRKUKO PIRINIOAK PROIEKTUA

Zeharkaldia - Zirkuko Pirinioak Frantzia eta Espainiaren arteko eta mugaz gaindiko proiektu berria da 2020-2022 aldirako. Enplegua sustatzea du helburu, laguntza-metodoak aldatuz eta egokituz, covid-19aren krisiak sektorean eragindako erronka berriei aurre egiteko.

Zeharkaldia proiektuak Frantzia eta Espainiaren mugaren alde bietako zortzi bazkide dauzka: La Grainerie - koordinatzailea (Balma-Toulouse Métropole, 31), Ax Animation (Ax-les-Thermes, 09), Central del Circ-APCC (Bartzelona, Katalunia), Euskal Hirigune Elkargoa -Hameka (Luhuso, 64), Occitanie en Scène, Red Transversal (10 udalerri Katalunian) eta Bilboko Udala.

Zeharkaldia lankidetza-proiektu bat da eta 1.154.994 euroko aurrekontua dauka. Europar Batasunak finantzatzen du % 65ean Feder Eskualde Garapenerako Europar Funtsaren bidez eta Interreg V-A España-Francia-Andorra programaren bidez (Poctefa 2014-2020). Poctefaren helburua mugaldeko integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da.