BILBO. Hemen da 'Emakumeek zientzia egiten dute' hitzaldi-zikloaren edizio berri bat. Bidebarrieta Kulturguneko liburutegiak zientzia-dibulgazioko hiru hitzaldi jasoko ditu azaroaren 12an, 19an eta 26an, arratsaldeko 19:00etan.

Sartu ahal izateko, ezinbestekoa da jada eskuragarri dauden doako gonbidapen bat erresebatzea esteka honetan. Gaur egungo egoeratik eratorritako segurtasun neurriak direla eta, ekitaldi aretoko ateak 18:00etan irekiko dira, bertaratutakoak aulkietan egokitu ahal izateko.

Aurkezpena streaming bidez ere jarraitu ahal izango da, webgune honen bidez.

OSTEGUNA, AZAROAK 12 19:00ETAN '¿CÓMO SERÍA UNA CIUDAD DISEÑADA POR MUJERES?'

Ane Alonsok genero-ikuspegian espezializatutako arkitektoak emango du hitzaldia. '¿Cómo sería una ciudad diseñada por mujeres?' izenburupean, Ane Alonsok hiri baten diseinuan kontuan hartuko liratekeen alderdiak aztertuko ditu genero-ikuspegia aplikatuz, hau da, historikoki emakumeei esleitutako alderdi horiek guztiak hartuko ditu kontuan, ez arrazoi biologikoetan oinarrituta, baizik eta genero femeninoaren gizarte-eraikuntzan oinarrituta. Horretarako, ohiko hirigintzak arreta gutxi eskaini dien eta egunerokoan garatu behar diren lan horietan guztietan jarriko da arreta, baita egungo hirian emakumeen eta gizonen artean dauden hiri-espazio eta -baliabideetarako sarbide eta erabilera desberdinean ere.

Ane Alonso arkitektoa da UPV/EHUn, eta oso ezaguna ez zen eremu batean hasi zen lanean: genero Perspektiba duen hirigintzan, hain zuzen ere, urteen poderioz, garrantzia eta oihartzuna hartu dituena. 2002an HiriaKolektiboa sortu zuen beste arkitekto batzuekin batera, eta desegin zenetik modu independentean lan egiten du beste profesional batzuekin elkarlanean. Hirigintzaren eta arkitekturaren praktika profesionala ikuspegi demokratiko, parte-hartzaile eta inklusiboago batetik berrikustea proposatzen duten antolatu gabeko profesionalen kolektiboko kide da.

OSTEGUNA, AZAROAK 19, 19:00ETAN. 'MUJERES CON LOS PIES (Y LA CABEZA) EN LA TIERRA'

UPV/EHUko Geologia Saileko irakasle titularra den María Jesús Irabien Gulíasek izango da 'Mujeres con los píes (y la cabeza) en la tierra' hitzaldia emango duena. Izenburuan igartzen den bezala, Geologiarekiko grina duten emakumeei buruzkoa da hitzaldi hau, populazioaren zati handi batentzat hain ezezaguna den zientzia hori. Oinak lurretik aireratu gabe, hau da, historian zehar pertsonen garapena markatzen duten hainbat inguruabar (sozialak, politikoak, ekonomikoak) oso kontuan hartuta, gehiago ezagutaraziko dira bidea ireki zuten aitzindariak eta gaur egun klima-aldaketa edo beste planeta batzuen azterketa bezalako erronka zientifiko garrantzitsuei aurre egin behar dietenak.

María Jesús Irabien Gulíasek irakaskuntza eta Harea-Itsasertzeko Geologia ikerketa-taldeko jarduera konbinatzen ditu. Talde horrek kostaldeko ingurumen-eraldaketaz arduratzen diren natura- eta giza jatorriko prozesuak aztertzen ditu. Eremu horretan hainbat lan egin ditu Bilboko itsasadarrean, Urdaibaiko erreserban, Pasaiako badian, Suancesko estuarioan eta abarretan. 2009an eratutako UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko lehen Berdintasun Batzordeko presidentea izan da. 2012az geroztik Bidebarrieta Kulturgunean urtero egiten den 'Emakumeek zientzia egiten dute' hitzaldi zikloaren antolatzaileetako bat da, eta Amit (Emakume Ikertzaileen eta Teknologoen Elkartea) elkarteko kidea.

OSTEGUNA, AZAROAK 26, 19:00ETAN. 'FLORENCE NIGHTINGALE, LA DAMA DE LA LÁMPARA'

Ziklo honetako azken hitzaldia Txaro Uliarte Larriketaren eskutik etorriko da, erizaina dena. Berarekin, bertaratzen direnek Florence Nightingale ezagutuko dute. Nightingale klase altuko familia britainiar bateko emakumea zen, erizaina, estatistikaria, idazlea, irakaslea eta, era berean, irismen eta garrantzi handiko akademiko, teoriko eta erreformatzaile sozial gisa agertzen da. Florence Nightingalek, Erizaintza modernoaren sortzailetzat hartua, mundu mailako ospea lortu zuen Krimeako Gerran (1854-1856) Barack Scutari Ospitalean zaurituak artatzen egindako lan ausart eta gogoangarriagatik. Bere lan bikainak, antolatzeko eta agintzeko gaitasun handiak hobekuntza handiak ekarri zituen soldadu zauritu eta gaixoen egoera tamalgarrian. 'Lanpararen Dama' bezala ezagutua izan zelarik, bere gaixoak artatzeko lanpara bat eskuan zuen bere ohiko gaueko errondengatik, bizipen sakon hartatik itzuli zenean, bere ahalegin guztiak egin zituen osasun sistema zibil eta militarra erreformatzeko, erizaintza profesionalizatuz. 1860an, Saint Thomas Ospitalean (Londres) erizainentzako Eskola eta Etxea sortu zuen, King 's College-ren barne, erizaintzako lehen eskola laikoa.

Txaro Uliarte Larriketa erizaina da eta bere lanbidea hainbat arlotan garatu du, irakaskuntzatik hasi eta erizaintza komunitariora arte, Ruandan kasu. Gainera, Zainketa Osagarrietan aditua da Almeriako Unibertsitatean, Zainketen Ikerketako Masterra Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta UPV/EHUko Medikuntzaren Historia Museoko Florence Nightingaleren mendeurrenaren Erakusketaren komisarioa izan da 2010-2011n, eta 2018ko urrian eta azaroan Palma de Mallorcan egin zen Erizaintzaren Historiaren Nazioarteko XVI. Kongresuaren komisarioa.

Bidebarrieta Kulturgunea Bidebarrietako Liburutegiaren barruan dagoen gune bat da eta bere helburu nagusia liburua eta literatura garatu eta sustatzea da.

#BILBAOUDAZKENA2020

Ziklo hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren parte da. Bilboko Udalaren proposamen honek kulturaz eta Bilboko gustu eta interes guztietarako planez bete nahi du.

#BilbaoUdazkena2020 Bilboko Udalak kultura-sektorea bultzatzeko eta hari eskua emateko egindako apustua da covid-19 krisiak gehien eragiten dion sektoreetako bat dela baitaki. #BilbaoUdazkena2020ko programazio osoak zorrotz jarraituko die osasun-agintariek ezarritako protokoloei.