BILBO. Datorren ostegunean, hilak 5, arratsaldeko 19:00etan, Azkuna Zentroko Golem zinema-aretoak 'Olea... ¡Más alto!' izeneko film luze dokumentalaren aurrestreinaldia jasoko du. Pablo Malok zuzendutako obra honek azaroaren 13tik 20ra bitartean ospatuko den Zinebi jaialdiaren 62. edizioaren barruan dago.
Gaur goizean, zinta prentsaren aurrean aurkeztu da Gonzalo Olabarriak, Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotziak; Vanesa Fernándezek, Zinebiko zuzendariak; Pedro Oleak zinemagileak; eta Pablo Malok luzemetraiaren zuzendariak parte hartu duten proiekzioan.
'Olea... ¡Más alto!' dokumental-luzemetraiak Pedro Olearen kameraren atzeko lanera hurbiltzen du ikuslea; Pedro Olea gaur egungo zinematografiako pertsonalitaterik esanguratsuenetako bat da, bai bost hamarkada baino gehiagoan egindako ibilbideagatik, urte horietako bizitza sozial eta politikoari buruzko begirada pertsonalagatik, bai bere ekoizpenetan jorratu duen barietate tematikoagatik, non inprimatzen jakin baituen -egindako ia hogei film luzeetan edo TVErako lanetan-, bere izaera, obsesioak eta nortasuna, bizitza ikusteko eta zinema ulertzeko modua.
Bere lanen artean aipatzekoak dira 'El bosque del lobo' (1969), 'La casa sin fronteras' (1972), 'Tormento' (1974), 'Pim, pam, pum...¡Fuego!' (1975), 'Un hombre llamado Flor de Otoño' (1976), 'Akelarre' (1983), 'El maestro de esgrima' (1992), 'Más allá del jardín' (1996) eta 'Tiempo de tormenta' (2003).
Film luze dokumentalaren premièrea Seminciren 64. edizioan egin zen, eta Nanteseko Espagnol Zinemaldiaren 29. edizioan parte hartu du. Filmean Pedro Olea berak eta hainbat aktore, laguntzaile eta lagun parte hartzen dute: Concha Velascok, José Sacristánek, Ana Belének, Joan Manuel Serratek, Víctor Manuelek, María Barrancok, José Luis Garcik, Imanol Ariasek, Arturo Fernándezek, Diego Galánek, Imanol Uribek, Jorge Ángel Cuervok, Máximo Valverdek, Fernando Guillén Cuervok eta Manuel Morónek, besteak beste.
'Olea... ¡Más alto!' Altube Filmeak-en eta Sonido Estudios-en ekoizpena da, eta RTVEk, EITBk, ICAA-Kultura Ministerioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak hartu dute parte.
Pablo Malo gidoilari eta zuzendari donostiarrak zuzentzen du film luzea. Malo oso goiz nabarmendu zen 'El ángel de mármol' (1995) eta 'Jardines deshabitados' (2000) film laburretan egindako lanagatik. Zuzendari gisa film luze hauek nabarmentzen dira: 'Frío sol de invierno' (2004), Altadis-Donostiako Zinemaldiko Zuzendari Berrien Saria irabazi zuenak; 'La sombra de nadie' (2006), Film Onenaren eta Zuzendari Onenaren ataletan irabazi zuen El Mundo al Cine Vasco Sarietan; eta 'Lasa eta Zabala' (2014). 'Hispania. La leyenda' telesaileko bi kapitulu ere zuzendu ditu, eta film laburrera itzuli da, 'Tarde para el recreativo' (2017) filmarekin. Gidoilari gisa egindako lanaren artean, nabarmentzekoak dira 'Hasta que vuelvas' film laburra edo 'Anjé, la leyenda del Pirineo' animaziozko film luzea.
'Olea... ¡Más alto!' estreinaldia azaroaren 6an iritsiko da zinema guztietara.
ZINEBI 62 JAIALDIARI BURUZ
Zinebi 62an 36 herrialdetako 121 film aurkeztuko dira guztira; 89 film labur, 5 film ertain eta 27 film luze.
Jaialdia lau sekzio nagusik osatzen dute. Lehenengoa, Nazioarteko Lehiaketaren sekzio ofiziala, zuzendari berrien lanari eskainita dago eta bi lehiaketatan banatuta dago: Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa eta ZIFF - Zinebi First Film Nazioarteko Lehiaketa, zeina, izenak argi adierazten duenez, zuzendari berrien lehendabiziko lanari eskainitako sekzioa baita; Beautiful Docs, dokumentalaren nazioarteko panoraman gertatzen ari dena islatzeko sekzio ez-lehiakorra; eta Bertoko Begiradak - Miradas Desde Euskadi sorta, Euskal Herriko ikus-entzunezko industriako ekoizle, zuzendari, teknikari eta profesionalei eskainitako sekzioa. lehiaketatik kanpo Euskadin ekoitzitako film labur eta film luze dokumentalez osatutakoa.
Jaialdian aurkeztuko diren filmen %50 baino gehiago emakumeek zuzentzen dituzte eta programazioaren %50 baino gehiago Estatuko estreinaldiak dira.