BILBO. Hurrengo larunbatean, urriak 3, Beti Jai Alai Dantza Taldeak hasiera emango dio Bilboko Udalak antolatutako 'Plazarik plaza' programari, zeinak urian folklore tradizionala sustatzeko helburua duen. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan izango da, Sabino Arana etorbideko 50. zenbakian, Gai Sukoien eraikinaren plazan, Basurtuko auzoan.

Beti Jai Alai folklore-talde bat da, euskal herri-sentimendutik sortua Basurtuko auzoan, eta sortu zenez geroztik dauka konpromisoa hartuta Euskal Herriaren dantza, usadio eta errituak ikertzeko, ikasteko, jagoteko eta ezagutzera emateko eginkizunarekin.

2020ko edizio honetan, egitaraua osatzeko elkarlanean jardun da "Basurto Berri" Basurtuko merkatarien elkartea.

#BILBAOUDAZKENA2020

Programa hau #BilbaoUdazkena2020 ekimenaren barruan dago.

Bilboko Udalak aurrera segitzen du kulturaren sektorea babesteko apustuarekin, koronabirusaren pandemiak gehien kaltetu dituen lanbideetako bat baita.

Bilbao Udazkena 2020 garatzeko, osasun-agintariek unean-unean ezarritako segurtasun-protokolo guztiak jarraituko dira, eta zorrotz aplikatuko dira kultura- eta jai-ekitaldiak egiteari, osasun publikoa bermatzeko beharrezkoak diren mugei eta espazio publikoan aire zabaleko jarduerak nahiz ekitaldi jendetsuak egiteko pertsona kopuruari buruzko gomendioak. Hori guztia, kultur eragileek eta ekitaldi guztietako ikus-entzuleen segurtasuna bermatzeko asmoarekin.

Ekitaldiei eta jarduerei buruzko informazio guztia Bilbao Kultura kultur agendan egongo da eskuragarri; bide batez, nahi duen orok esteka honen bidez egin dezake harpidetza.