BILBO. Datorren ostegunetik aurrera, urriak 1, Bilboko Emakume Etorkinen Aintzatespenaren bigarren ediziorako hautagai berriak aurkezteko epea egongo da zabalik.

Bilboko Udaleko Immigrazio Gaietarako Bilboko Kontseiluak sustatutako ekimena da, iaz egin zen aurrenekoz eta helburu du Bilboko bizitza sozial eta publikoan emakume etorkinak duen garrantzia aitortzea, bai eta aniztasuna aitortzeko eta erreferente bihurtzeko agertokiak sortzea ere.

Aurtengo edizioan nobedade garrantzitsuak daude eta sei kategoria:

  • Emakume komunitateko agentea: kategoria honek emakumeek auzoetan egiten duten lan komunitarioa aitortu eta ikusgai jarri nahi du, batzuetan ikusezina izan arren ehun sozialerako garrantzi handikoa delako.
  • Emakume ekintzailea: emakume ekintzaileak, proiektu jasangarriak eta arrakastatsuak dauzkatenak, edozein jardun arlotakoak, taldean, elkartean edo norbanakoak gauzatzekoak.
  • Emakume politikaria: eragin politikoa duten ekintzak gauzatzen dituzten emakume migratzaileei zuzenduta, ekintzak edozein jardun arlotako politika publikoak eraldatzera bideratuta daudenean eta alderdi politiko baten edo parte hartzeko edo eragin publikoa izateko beste gune batzuen bitartez gauzatzen direnean.

Aurten aurrenekoz, hiru kategoria hauek sartu dira:

  • Emakume artista: atal honetan aitortza egin nahi zaie arteekin zerikusia duen edozein jardunetan nabarmentzen diren emakume migratzaileei.
  • Emakumea, giza eskubideak defendatzen dituena: giza eskubideen defentsan ibilbide bat egin duten emakume migratzaileei agertzen die ezagutza, bereziki garapen jasangarriko helburuekin zerikusia izan dezaketen eskubideak badira.
  • Emakume gaztea: aurreko kategorietako edozeinetan ibilbide bat egina duten 30 urte arteko emakume migratzaileei agertzen die ezagutza.

Baldintzei dagokienez, bigarren edizio honetako esker ona agertzeko hautagaiek atzerritar jatorrikoak izan behar dute, kontuan hartuz era bateko eta besteko mailetan elkar eragin dezaketen nortasun ardatz guztiak, hala nola genero identitatea eta/edo identitate sexuala; Bilboko udalerrian izan behar dute egoitza, eta gutxienez bi urtean aritu izana ezagutza agertzen zaio kategorian.

Hautagaitzak bi modutan aurkez daitezke. Batetik, entitateen, elkarteen, fundazio koordinatzaileen, federazioen eta enpresen bidez. Bestetik, norberaren hautagaitza. Kasu honetan, hautagaitza emakume migratzaileak berak aurkeztuko du, baldintzak betetzen dituela uste badu; hautagaitza zein kategoriatarako aurkezten duen adierazi beharko du, eta kategoria bakarra izango da. Hautagaitza-modalitate honetan, beharrezkoa izango da entitateen bi abal aurkeztea.

Hautagaitzak aurkezteko epea 2020ko urriaren 1etik azaroaren 15era arte izango da eta on-line baino ezin izango dira aurkeztu Bilboko Udalaren web-orriko lotura honetan.

Epaimahaia honako pertsona hauek osatuko dute: Itziar Urtasun, Bilboko Udaleko Lankidetza eta Bizikidetza Saileko zinegotzi ordezkari eta Bilboko Udaleko Immigrazio Kontseiluko presidentea; Elisabethe Romero, Inmigrazio Kontseiluko bigarren presidenteordea eta Euskadiko kolonbiarren elkartekoa (Asocolvas); eta Norma Vazquez, psikologoa eta feminista.

Saridunek Palupalúren jatorrizko obra bat jasoko dute; Palupalúkooperatiba txiki bat da, Rosalía eta Elena izeneko artistek osatua, eta zaharberritzea, margolaritza eta marrazkigintza dute espezialitatetzat. Beren diseinuak artisautzazkoak dira, eta marrazketa eta kolorea erabiltzen dute adierazpide gisa, eta zura euskarri gisa.

BILBOKO UDALEKO IMMIGRAZIO KONTSEILUA

Bilboko Udaleko Immigrazioko Kontseilua kide anitzeko organoa da, aholkuak eta informazioa ematen ditu, eta etorkinen elkarteen eta udalerriko jarduera politikoan, ekonomikoan eta sozialean, gizarteratze- eta bizikidetza-politikak garatzen eta bultzatzen ari diren gainerako eragileen partaidetza demokratikoa ziurtatzeko asmoz sortu zen.

Haren zereginetako bat herritarrentzako sentsibilizazio-programak proposatzea eta kudeatzea da, udalerriko etorkinen inguruko ezagutza eta irudia hobetzeko, "Bilboko emakume etorkinen aintzatespena", adibidez.