BILBO. Bilboko Udalak hirian zehar dauden bizikleta elektrikoen flota handituko du BilbaoBizi kudeatzen duen NextBike enpresak Iberdrolarekin sinatutako hitzarmenari esker.

Akitaldian izan ziren David Martinez, Iberdrolak EAEn duen ordezkaria, eta Ramon Sagalés, Nextbike-Sagalés ABEEko gerentea (BilbaoBizi zerbitzua emateaz arduratzen den Nextbike-Sagalés ABEEko gerentea), eta 100 unitate berri eman dituzte, gaurtik aurrera udalaren bizikleta-flotaren parte izango direnak.

Akordio honen aurkezpena Mugikortasunaren Europako Astean egin da, eta bat dator "Emisiorik gabeko mugikortasunaren alde" aurtengo leloarekin, 2050erako ikatz-isurketen neutraltasuna lortzeko asmo handiko helburua islatzen duena. Helburu hori Europako Itun Berdean jasota dago. Halaber, gaiak azpimarratu nahi du garrantzitsua dela zero isuriko garraio-sistemetarako irisgarritasuna eta pertsona guztientzako sistema inklusiboa sustatzea.

IBILGAILU ELEKTRIKOEN KARGAK DOAN 2021ERA ARTE

David Martinezek adierazi duenez, akordioarekin Iberdrolak Bilborekin duen konpromisoa indartu du, eta Bizkaiko hiriburuko Udalarekin bat egin du mugikortasun iraunkorraren estrategian, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko bide gisa.

David Martinezek berretsi du "Iberdrolak Udalari etengabe ematen dion babesa, Bilbo trantsizio energetiko baten erreferente gisa mantentzeko apustuan, eredu deskarbonizatu batera eramango gaituena, berriztagarrien erabileran eta gizartearen elektrifikazioan oinarrituta".

Bultzada horren erakusgarri da, Iberdrolak EAEn duen ordezkariak gogorarazi duenez, "Bilboko Udalarekin ditugun konpromisoak berritzea, bai Bilbaobizi bizikleta-zerbitzuan, bai Bilboko kargako geltokietan doan kargatzeko epea urte amaierara arte luzatzea”.

Iberdrolak, badauka azkar kargatzeko 5 puntu (50Kw) Bilboko kaleetan eta kargatzeko 44 puntu EAEn, hirukoiztu egin ditu kargatzeko puntuak 2020 urtean zehar EAEn.

Bestalde, Ramon Sagalesek nabarmendu du Nextbikek -200 hiri eta 26 herrialdetan baino gehiagotan operazioak egiten dituzten bizikleta publikoen zerbitzuen Europako liderrak-, eta Sagalesek -urtean 23 milioi bidaiari baino gehiago garraiatzen dituen mugikortasunean adituak- Iberdrolarekin eta Bilboko Udalarekin indarrak batzeko borondatea dutela, hiriko garraio publikoa osatuko duen mugikortasun iraunkorragoa sustatzeko.

Ramon Sagalesek azpimarratu duenez, "harro egoteko modukoa da Europan bizikleta bidez gehien erabiltzen den sistema erabiltzea”. 2018ko urrian merkaturatu zenetik, sistemak 2.400.000 erabilera baino gehiago izan ditu; erabilera handieneko egunetan bizikleta bakoitzak 20 erabilera baino gehiago izan ditu; horrek nabarmen gainditzen ditu antzeko zerbitzuak dituzten Europako hiriburu guztiak.

Azkenik, Alfonso Gilek, akordioak bizikleta publikoaren erabiltzaileentzat dituen onurak nabarmendu ondoren, berretsi du Bilbo "mugikortasun jasangarrirako trantsizioan, eta batez ere, mugikortasn elektrikorako trantsizioan, erreferente gisa kokatzea, bai karga publikoko azpiegiturak bultzatuz, herritarrak ibilgailu elektrikoaren alde egitera anima daitezen, kargatzeko punturik ez izateko beldurrik gabe, bai horrelako ibilgailuak udal-zerbitzuen flotan sar daitezen. Hori gero eta gehiago egiten da.

Bilboko Udalak 132 ibilgailu elektriko eta 59 hibrido ditu une honetan, baita 450 bizikleta elektriko ere. Udalaren ibilgailuen artean % 100 elektrikoak diren 10 autobus eta 60 hibrido daude, baita Udaltzaingoaren 2 motor elektriko ere.

Uriko taxilarien kolektiboak ere bat egin du prozesu horrekin, eta, azken urteotan, urian dabilen taxi elektrikoen kopurua 1etik 32ra igo da, ezarri dugun dirulaguntza programa bati esker. 2030ean taxi guztiak eko edo elektrikoak izango dira.

Gaur egun, ohiko 23 karga-puntu daude udal-aparkalekuetan, eta azkar kargatzeko 8 puntu Bilboko kaleetan.

"Kopuru horiek erakusten dute Udalak asmo handiko elektrifikazio-plan bat daukala, eta plan horren helburua da 2030ean Bizkaiko hiriburuan matrikulatutako ibilgailu elektrikoen kopurua, gutxienez, parke osoaren % 20 izatea", azaldu du Alfonso Gilek.