BILBO. Euskal Museoak, Bizkaiko Dantzarien Biltzarrarekin batera, dantza programa zabala eskainiko du irailean eta urrian zehar. Dantzaldiak datorren asteburuan bertan hasiko dira, irailak 19.

"Euskal dantzak" izenburupean, jarduera Euskal Museoko klaustroan egingo da, eta sarrera doan izango da, baina aldez aurretik Euskal Museoaren webgune ofizialean erreserbatu beharko da.

"Euskal dantzak" iraileko eta urriko asteburuetan egingo dira, beti 13:00etan eta Unamuno Plazatik sartuta. Hauexek dira programaren data zehatzak:

  • Igandea, irailaren 20a
  • Larunbata, irailaren 26a
  • Igandea, irailaren 27a
  • Larunbata, urriaren 3a
  • Igandea, urriaren 4a
  • Larunbata, urriaren 10a
  • Igandea, urriaren 11a
  • Larunbata, urriaren 17a

Esan bezala, sarrera doakoa izango da eta aldez aurretik erosi beharko da Euskal Museoaren webgunean, lekua bete arte.

Covid-19ak eragindako egungo osasun-araudiaren ondorioz, erakustaldi bakoitzeko gehienezko edukiera 60 pertsonakoa izango da. Gainera, beharrezko segurtasun-neurri guztiak hartuko dira, jarduera behar bezala garatu dadin bermatzeko.

"Euskal Dantzak" publikoari euskal folklorearen alderdi hori erakutsi nahi dion ikuskizuna da: bere dantzak. Hala, Beti Jai Alai, Gaztedi, Salbatzaile, Goialde, Zerutxu, Alkartasuna, Mikel Deuna eta Urdaibai taldeak izango dira zeregin horren arduradunak. Haiekin batera, pauso eta dantzei erritmoa emango dieten musika taldeak ere arituko dira, gure tradizioak modu seguruan ezagutzeko eta gozatzeko aukera paregabea osatuz.