BILBO. Hurrengo asteko asteazken eta ostegunean, irailak 15 eta 16, Errekalde auzoko kaleak eta plazak Bilboko Udalak antolatutako 'Zirkualde' izeneko zirku jaialdiaren hamaikagarren edizioa jasoko dituzte. Ikuskizun guztiek sarrera librea izango dute leku guztiak bete arte.

Hala, egun bi horietako 18:00etan eta 19:30ean, Malas Compañías, Circo Deriva, Edu Manazas eta Berdinki Zirkoa konpainiak Errekaldeko plazan izango dira, auzoko bizilagunei lau ikuskizun eskaintzeko.

Aurten, 'Zirkualde' #BilbaoUda2020ren parte da. Proposamen horren bidez, Bilboko Udalak kulturaz eta aisiaz bete du hiria, eta 150 jarduera baino gehiago egin ditu uda honetan.

#BilbaoUda2020 #Bilbao Aurrera Udal Planaren barruan dator. Planaren helburu nagusia da, hain zuzen ere, COVID-19aren ondorioak arintzea, egoerak gehien kaltetu dituen lanbide-sektoreetan.

PROGRAMAZIOA

Ikuskizun guztiak Errekalde plazan izango dira.

Asteartea, irailak 15, 18:00etan

Malas Compañias konpainiak "Prozak" lana aurkeztuko du. Lan honetan, artistek egoera zentzugabeen unibertso batean murgiltzen dituzte ikusleak, batere konbentzionala ez den familia baten bidez, alde gizatiarrena barrez eta emozioz lotuz.

Asteartea, irailak 15, 19:30ean

Circo Deriva taldeak 'Ya es tiempo de hablar del amor' aurkeztuko du, gertakari errealetan oinarritu baina fikzioz betetako istorioa. Berrogeitaka urteko lau gizonezkok euren gorputzen iraungipen garaitik oso gertu ikusten dutenak euren burua. Umorearen, musikaren, malabarren, akrobazien eta gainezka egiten duen zirku-poetika baten bidez, ikuskizun barre-eragilea eta hunkigarria sortzea lortuko dute publiko guztientzat.

Asteazkena, irailak 16, 18:00etan

EDU Manazas-ek, 'Fuera de stock' ikuskizuna eskainiko du hilaren 16an (eguaztena): ametsei, itxaropenei, ilusioei, bizitzari, bizitzeari edo jokoari buruz hitz egiten duen ikuskizuna izango da. Ikusleei hausnarketa hau eragin nahi die: bizitzeko lan egin ala lan egiteko bizi? Lana, pertsonak eta haien arteko harremanei buruzko ikuskizuna da 'Fuera de stock'.

Asteazkena, irailak 16, 19:30ean

Zirkualden programatutako lau proposamenetatik azkena Berdinki Zirkoaren eskutik dator. Zirku konpainia honek lengoaia unibertsal, poetiko eta dibertigarriko 'Mikra' ikuskizun familiarra dakar Errekalde plazara. Bertan, protagonistak hainbat emozio bizi ditu, eta umoreaz jolasean aritzen da, beti txoritxo bat lagun duela, bidelagun banaezina baita.

OSASUN-SEGURTASUNA

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Horretarako, #BilbaoUda2020 programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti eserita. Era berean, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da #BilbaoUda2020ren barruan antolatutako ekitaldi guztietan.

#BilbaoUda2020 programazioaren gaineko informazio guztia esteka honetan dago.