Jesus Insausti 'Uzturre' plazan

Zabalik dago Matiko auzoko haurrentzako parkea

31.07.2020 | 12:53
Parkearen estaldura berriaren erreprodukzioa.

BILBO. Behin konfinamendu garaia pasata, umeek parke eta jolastokietan dauden gailu guztiak erabili ahal dituzte dagoeneko. Asko dira Bilbon zehar banatuta dauden haurrentzako jolastokiak, baina gaurtik aurrera, uztailak 31, zerrenda horri bat gehiago gehitu behar zaio, Matiko auzoan dagoen Jesús Insausti 'Uzturre' plazako haurrentzako parkea ireki egin baita, esparrua eraberritzeko eta estalki berria jartzeko lanak amaitu baitira.

Obra eta Hiri Plangintza Sailak bideratu ditu lan horiek, eta funtsean, piramide itxurako estalkia finkatu du, egitura metaliko baten gainean eta 240 koadroko PVC Kristalezko oihal garden batez estalita. Ondorioz, erabat gardena den estaldura honek haurrak euritik babestu eta jolasgunean aldian aldiko argi naturalaz gozatzeko aukera emango du. Estalkia ura biltzeko egitura batez hornitu da, altzairu herdoilgaitzezko erretenen bitartez.

Estalitako eremuak 300 metro koadroko azalera du, eta horietatik, 221 metro koadro kautxuzko zoladuraz babestutako haur-jolasguneari dagozkio. Gainerako tokia, plazako lanak egin zirenean jolasgunearen ondoko horman egin zen eserleku luzea egokitzeko erabili da.

Era berean, lehendik zeuden jolasen zati bat berritu eta jolas berriak gehitu zaizkie: "tunel-erbi" bat, igel bat eta multijoko bat. Hala eta guztiz ere, eraberritutako parkeak, jolasguneari gehitutako 80 metro koadroak tarteko, urte 1 eta 5 urte bitarteko haurrei zuzendutako hainbat aisialdi-elementu ditu erabilgarri.

Lan hauek idazko parte-hartze bidezko aurrekontuetan proposatu ziren, eta Bilboko Udalak 239.817,99 euroko guztizko inbertsioa egin du gauzatzeko.