#BilbaoUda2020 programaren barruan

Kultura izango da protagonista aste honetan Bilbon

13.07.2020 | 12:11
#BilbaoUda2020 ekimenaren programazioa.

BILBO. Bilbotarrek kulturaz beteriko asteaz gozatu ahal izango dute #BilbaoUda2020 ekimenari esker. Guztira 19 plan kultural egingo dira aste honetan zehar, familiako kide guztientzat pentsatutakoak: magia, musika, kaleko antzerkia, zinea...

#BilbaoUda2020 programarekin Udalak kultur planik onenak eskaini nahi dizkie herritarrei, 2020ko uda dibertigarria, entretenigarria eta kalitatezko kultur planez betea izan dadin. Hala, ekimenak aisia- eta kultura-arloko 150 jarduera baino gehiago eskaintzen ditu, #BilbaoAurrera Udal Planaren barruan. Horren helburu nagusia da COVID-19aren ondorioak arintzea, egungo egoerak gehien kaltetu dituen sektore profesionaletan.

PROGRAMAZIOA, BARRUTIEN ETA DATEN ARABERA

Uztailaren 14a, astelehena

1. BARRUTIA – DEUSTU

19.30etan, Gag Street Boys taldearen clowna Deustuko Botikazarreko parkean izango da 'Yes, we art' ikuskizunarekin. Clowna denentzat eta doan, lekua bete arte.

3. BARRUTIA - OTXARKOAGA-TXURDINAGA

Uztailaren 13an, The Funes Group-ek, 'Aurrera' zirku-ikuskizunarekin, joaneko bidaia baterako hautatu behar diren bideak eta bizitza-hautuak aztertuko ditu. Europa parkean 12:00etan. Sarrera librea izango da.

5. BARRUTIA – IBAIONDO

BilbaoArten 'Women make film: Estasis+ Omisión + Revelación +Recuerdo + Tiempo + Vida interior' proiektatuko da astelehenean 19:00etan. Emakumeek egindako zinemaren historiari buruzko dokumentazio-lan handia erakusten digu lan horretan Mark Cousins zuzendariak. Sarrerak doakoak dira, eta erreserba telefonoz egin behar da (telefonoa: 94 415 50 97). Proiekzioaren aurreko eguna da erreserba egiteko azken eguna. Proiekzioa 19:00etan izango da.

ON LINE

Hilaren 13an, 20:00etan, astelehenero bezala, kultura urbanoa maite dutenek hitzordua dute Bazter Fest-ekin, Gara Freedom soul eta r&b-ren abeslariaren sareko topaketarekin. Bilboko Udalak eta Eskina Femeninoaren kolektiboak antolatutako Bazter Fest-en barruan dago topaketa. Topaketa hau Zoom plataformarekin egingo da.

Uztailaren 14a, asteartea

2. BARRUTIA – URIBARRI

Margarita izekoaren urtebetetzea Eidabe konpainiarekin ospatzea eta 'Gora Kasete' familia osoarentzako musika-emanaldia bilbotarrek uztailaren 14an arratsaldean aurkituko duten plan onenetako bat da. Hitzordua 19:30ean da Matikoko Uzturre plazan. Doako sarrera lekua bete arte.

5. BARRUTIA – IBAIONDO

Komikotik tragikora doan erregistro zabala eta aldi berean abeslari boteretsu eta pertsonala izateko gai den aktorerik bada, hori da, zalantzarik gabe, Gurutze Beitia. Cambalache eta Cabareten garai batean bizi gara, eta aktoreak uste du badela garaia eszenatokitik kontatuzko eta kantatzeko. Ikuskizuna 19:30ean hasiko da Arriaga Antzokian eta sarrerak salgai daude helbide honetan. Prezioa: 15 euro; 12 euro Arriaga Antzokiko Lagun direnentzat.

BilbaoArten Costa-Gavras zikloko beste film bat proiektatuko da. Honako honetan 'Arcadia' thrillerra izango da. Sarrera librea izango da baina sarrerak telefonoz erreserbatu beharko dira (94 415 50 97). Proiekzioa 19:00etan hasiko da.

6. BARRUTIA – ABANDO

Hilaren 14an, asteartea, 12:00etan, Casilda Iturrizar parkeko pergolara hurbiltzen denak zuzenean ikusi ahal izango du Goitibera konpainia, eta 'Yijaaa!'-rekin dibertitu, clown antzerkiko proposamena. Sarrera librea.

Uztailaren 15a, asteazkena

4. BARRUTIA – BEGOÑA

19:30ean Santutxuko Karmelo plazan, Hutsun + Ortzi taldeak 'Urbasa' aurkeztuko du. Inguruan duten basoarekin orekan eta harmonian bizi diren bi pertsonaiaren istorioa kontatzen du.

5. BARRUTIA – IBAIONDO

Bertsolaritzak #BilbaoUda2020an ere izango du lekua, eta lehen hitzordua 'Gorria'-rekin izango da, 19:00etan Euskal Museoa-Museoko atrioan. Bertsoak eta flamenkoa uztartuko dituzte Miren Amuriza bertsolariak eta Askoa Etxebarrieta dantzariak. Derrigorrezkoa da gonbidapena. Telefono honetara deitu behar da gonbidapenak lortzeko: 94 415 54 23.

Arratsalde horretan, 19:30ean, Arriaga Antzokian Andeka Gorrotxategi (tenorea) eta Rubén Fernández Aguirre (pianoa) izango dira errezitaldia emateko. Kontzertu horretan Euskal Herriko eta Italiako abestiak interpretatuko dira. Sarrerak salgai daude hemen.

7. BARRUTIA – ERREKALDE

'Amarru' sorginkeriaz, trikimailuz eta konjuruz betetako ikuskizun parte-hartzailea eta umoristikoa da eta Tor Magoak aurkeztuko du hilaren 15ean (eguaztena), 12:00etan, Iralako Kirikiño plazan. Ikuskizuna adin guztietarako da. Sarrera doakoa da, lekua bete arte.

Uztailaren 16a, osteguna

4. BARRUTIA –SANTUTXU

19:00etan bertsolaritza berriro datorkigu bertso saio batekin. Julio Soto, Iñaki Viñaspre, Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Beñat Gaztelumendi Euskadiko 5 lurraldetako finalistek hartuko dute parte. Santutxuko Karmelo plazan egingo da, eta sarrera doakoa izango da.

5. BARRUTIA – IBAIONDO

Uda Jazz-ek Baleen Lobak taldearen kontzertua aurkezten du. Bertoko jazzaren erreferentzia ezinbestekoa da taldea. Kontzertua 19.00etan hasiko da Bidebarrieta Kulturgunean. Sarrerak 5 euro izango dira eta salgai daude www.bilbaokultura.eus helbidean. Gainera, sarrera multzo bat gordeko da lekuan bertan saltzeko. Salmenta kontzertuaren eguneko 17:00etan hasiko da.

BilbaoArtek Costa-Gavras-i dedikatu dion atzerabegirakoak hilaren 16an jarraituko du immigrazioari buruzko 'Edén al Oeste' filmarekin, 19:00etan. Proiekzioa doakoa da baina sarrerak telefonoz erreserbatu behar dira (94 415 50 97).

19:30ean Trapu Zaharra taldeak 'Turistreando' ikuskizuna eskainiko du Arriaga plazan. Bidaia-agentzia batek saltokia jarri du kalean, produktu nagusia promozionatzeko: "Bidaia birtualak nahieran".

Egun horretan, 19:30ean Arriaga Antzokian, antzerkizaleek 'Ay Carmela' lana ikusi ahal izango dute. Sarrerak esteka honetan 15 eurotan, eta 12 eurotan Arriaga Antzokiko Lagunentzat.

8. BARRUTIA. BASURTU/ZORROTZA

Errespetua, adiskidetasuna, ekologia edo lankidetzaren balioak dira 'Kattalinen Bidaia' lanaren protagonistak, Panpotx Kultur Elkarteak Zorrotzako Azoka plazan hilaren 16an 12:00etan aurkeztuko duen proposamena.

Uztailaren 17a, ostirala

5. BARRUTIA – IBAIONDO

Kulturaz betetako aste hau Joseba Tapiak eta Koldo Izagirrek Bidebarrieta Kulturgunean 19:00etan egingo duten topaketarekin bukatuko da. Trikitilariak eta idazleak musika eta literatura uztartuko dituzte topaketa honetan eta gonbidapena ezinbestekoa izango da. Sarrerak www.bilbaokultura.eus helbidean daude.

OSASUN-SEGURTASUNA

Osasuneko protokoloak zorrotz beteko dira ekitaldi guztietan, osasun-segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Horretarako, #BilbaoUda2020 programako proposamenak formatu txikikoak izango dira, sarrera kopurua mugatuta egongo da eta publikoa beti eserita. Modu berean, maskara nahitaezkoa izango da #BilbaoUda2020-ren ikuskizun guztietan, espazio itxietan zein irekietan.