BILBO. Gaur, ekainak 5, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzen da, eta urtero bezala, Bilboko Udalak ekimen honekin bat egin du aurten ere bai. Bosgarren aldia da jarraian Bilbok ospakizun honekin bat egiten duena. Aurten "Naturaren ordua" lelopean ospatuko da berdeguneak hiri ingurunean integratzearen aldeko ekimena.

Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak urteak daramatza lanean biodibertsitatea defendatuz eta babestuz, herritarren bizi kalitatea hobetzearren. Hala, bada, etorkizunari begira, haztatzen ari da gune eta korridore berde berriak diseinatzea, uriko hirigintzan gertatuko diren hirigintzazko aldaketak eta hobekuntzak baliatuz, hartara habitat egokiak eskaintzearren eta hiri inguru natural atseginagoak sortzearren.

Igaroko urteotan, Udalak hainbat egikune gauzatu ditu biodibertsitatea jagoteko, hala nola hiri ortuen hiru gune bat sortzea, guztira 170 sail, nekazaritza ekologikoa sustatzeko, edota Artxondoko harrobia berreskuratzeko proiektua, han biodibertsitatea sustatzearren eta hala espezie berriak erakartzearren, hala nola belatza, Europa parkean urmaelaren inguruko gunea naturalizatzeko proiektua, zeinari Unescok saria eman baitzion, edo urmael iraunkorrak eginaraztea ornogabe txikien espezieak erakartzeko, biodibertsitatearen hobekuntzaren berezko adierazle gisa.

Aldi beran, Bilboko Udalaren Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak Ingurumenaren Erakundetan parte hartzen du eta Eskolako Agenda 21 bezalako kultur erakunde eta elkarteekin lan egiten du, Ingurugelarekin (Eusko Jaurlaritza) elkarlanearen bidez, laguntza ematen die Bilboko 50 ikastetxeri baino gehiagori, uriko auzoetako ingurumena hobetzeko laguntzak eta dirulaguntzak emanez edo ingurumenaren inguruko oharmena sustatzen duten jardunaldien bidez.

Jardun horiek guztiak Bilbo prestatzen ari den Ingurumen Estrategia 2050 delakoaren barruan daude jasota, zeinaren hiru ardatzetako bat osasuna baita, ingurumenaren egoera hobetuz sustatzeko, eta non biodibertsitatearen sustapena funtsezko osagaia baita.