BILBO. Hurrengo astelehenean, ekainaren hasierarekin batera, Azkuna Zentroa-Alhóndiga Bilbaok bere ateak irekiko ditu berriro. Irekiera modu gradualean egingo da, segurtasun-neurri guztiak bete ahal izateko.

Ekipamendu desberdinen berezitasuna eta funtzionaltasuna kontuan hartuta, irekiera pixkanaka izango da, langile eta erabiltzaile guztien osasuna babesteko behar diren neurriak hartuz. Horien artean, aipatzekoak dira, besteak beste, gizarte-distantzia mantentzea edukierak egokituz, eskuak desinfektatzeko sistema automatikoak jartzea espazioen sarrera eta irteeretan, eta eraikinaren eguneroko garbiketa eta desinfekzioa indartzea.

Astelehenean hasiko den une horretan, Arrikibar plazako sarbide bakarra prestatuko da, aforoak kudeatzeko eta bertara sartzen diren pertsonei informazioa emateko. Lehenengo fase honetan, Azkuna Zentroak 10:00etatik 20:00etara irekiko du, eta bulegoetako jardueraren zati bat berreskuratuko da. Ordutegi horretan bertan, Atarira, dendAZ, zentroko dendara, eta Az Info, Jendearentzako Arreta Zerbitzura sartzea posiblea izango da. Erakusketa Aretoa 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara irekiko da.

Bigarren une batean, ekainaren 15ean, beste gune batzuk jarriko dira martxan, hala nola Mediateka, non proiektua birplanteatzen hasi den, eta Lantegia. Ideien laborategia, arte-sorkuntza bultzatzeko ekintza-eremua.

DENA BERDIN IZANGO DA, EZER EZ DA BERDIN IZANGO

Bilboko Udalaren Gizarte eta Kultura Garaikidearen Zentroak eutsi egiten dio herri-komunitateen lokailu izateari. Zentroak 2020-2021 aldian birprogramatutako programazioarekin irekiko ditu ateak, eta hori gaur egungo Proiektu Programa 2019-2023 programazio-ildoen inguruan kokatzen da: arte garaikidea, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak, kultura digitalak, literatura eta gizartea. Hilabete hauetan, ezeztapenak saihesteko lan egin da, aurreikusitako kontratu eta proiektu guztiak berriro programatzen eta mantentzen saiatuz.

Hala, 2020ko ekainetik abendura arte, Azkuna Zentroak 70 kultura-jarduera baino gehiago planifikatu ditu, baita bi zinema-ziklo eta asteko ia egunero irekiko diren erakusketak ere. Gainera, hilabete hauetan #AZEtxean bidez izandako esperientzien ondoren, Azkuna Zentroak bere online programazioa indartuko du sorkuntza artistikoan eta ezagutzaren transmisioan oinarritutako programazioarekin.

EKAINA-ABUZTUKO PROGRAMAZIOA:

Arte garaikidea

  • Steve Paxton. Drafting Interior Tecniques. Ekainaren 1etik > irailaren 20ra
  • Lantegia. Ideien laborategia. Tana Garrido & Alina Aguila. Haurtzarotik zahartzarora, eta alderantziz. Ekainaren 15etik > uztailaren 18ra
  • Fatxada: Asier Irazabal & Hernan Quipildor. Arimaren giltza. Uztaila > Iraila

Arte biziak

  • Hotsetan, musika programa esperimentala: Sandra Cuesta. Lo adherente y el fuego instalazioa. Ekainaren 15etik > uztailaren 4ra
  • Artista AZ kideak > Sra Polaroiska. Jakintsuen Kontseilua. Uztailaren 2a
  • Steve Paxton. Drafting Interior Techniques-i buruzko nazioarteko mintegia. Ixiar Rozasek asmatu eta gidatuko duena. Uztailaren 7tik > 8ra

Zinema

  • Zinemateka: Zinemaren historiako 50 harribitxi II + GOLEM zinema-zikloa: Hamarkada bateko filmak. Uztaila > abuztua
  • BIdeOtik: I. saioa (Una dedicatoria a lo bestia, Patchwork eta Capas) + II. saioa (Zumiriki). Uztailaren 7an