BILBO. Koronabirusak eragindako egoera berezia dela-eta, hainbat pertsona lanera joateari edota normalean egin ohi zituzten jarduerak egiteari utzi egin diote eta, horren ondorioz, garraio publikoaren eskaera jaitsi egin da. Hori dela eta, Bilboko Udalak Bilbobusen zerbitzua murriztea erabaki du, konkretuki ehuneko berrogeita hamarrean. Hala ere, puntako orduetako zerbitzuak guztiz mantenduko ditu.
Basurtuko eta Santa Marinako ospitaleetatik pasatzen diren lineak ez dira sartuko berrantolaketa honetan eta, horrenbestez, betiko moduan funtzionatuko dute ordutegi guztietan.
Bihartik aurrera, Bilbobusen zerbitzuak bost ordutegitan banatuko dira. Honela funtzionatuko dute, asteko egun guztietan, jaiegunak barne:
Neurri honen helburua da eskaintza eskaerari egokitzea. Izan ere, eskaera % 85 inguru murriztu da azken bi astean. Aldaketa hau bihartik aurrera aplikatuko da (eguena, martxoak 26). Berrantolaketa honen bidez, bilbotar guztiak lanera eta ospitaleetara arazo barik joan daitezela ziurtatu gura du Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak.
Bilbobuseko autobusetan, higiene eta garbiketa neurriak indartzeaz gain, ahalik eta gehien mugatu da gehienezko okupazioa segurtasun-tartea mantentzeko eta erabiltzaileen nahiz gidarien osasuna zaintzen laguntzeko.
Lo último |