10 eta 16 urte bitarteko umeentzako da

Harrapazank programan parte hartzeko epea ostiralean bukatuko da

Programak bi atal ditu Harrapazank arratsaldeak eta Harrapazank eszena

25.02.2020 | 11:41
Harrapazank programa.

Harrapazank programan parte hartzeko epea ostiralean bukatuko da. Doakoa den programa 10 eta 16 urte bitarteko umeentzako da. Programak bi atal ditu Harrapazank arratsaldeak (hainbat arlo nahasten dituzten lantegiak) eta Harrapazank eszena (Bilboko gazteen sormena eta talentua ezagutzeko lehiaketa bat). Inkripzioa www.harrapazank.eus web orrian egin daiteke.


Lantegietan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea bi web-orri hauetako edozeinetan: www.bilbao.eus edo www.harrapazank.eus. Epea irekita egongo da otsailaren 28ra arte, eta gazteek nahi adina lantegitarako eman dezakete izena. Izen-emateak gehiago badira eskaintzen diren plazak baino, zozketa egingo da, otsailaren 29an.

HARRAPAZANK ARRATSALDEAK

Otsailaren 27ra arte lantegietan parte hartzeko izena ematen duten gazteek guztiz dohainik izango dituzte jarduera batzuk eta besteak, arratsaldeetan 17:30etik 19:30era. Lantegiak lau kategoriatan banatzen dira:

Teknologia: Scractch, Txikitech eta Animación Stop Motion.
Sormena: Lightpainting, Visuteria en horno, Kamigraffiti eta Sergrafía.
Hiri artea: Graffiti, Street Art eta Gorputz Pintura Neonekin.
Gorputz mugimendua: Zumba, Hip-Hop, Dantza eta Proiekzioa eta Malabares eta Slackline.

Lantegiak 10 eta 16 urte bitarteko gazteentzat dira, eta bi kategoriatan daude banatuta: Junior eta Senior. Alde batetik, 10 eta 12 urte bitarteko umeek osatzen dute Junior taldea, eta, bestetik, 12 eta 16 urte bitarteko umeek Senior taldea.

HARRAPAZANK ESZENA

Talentu-lehiaketa bat dugu hau, Bilboko gazteek hainbat arlotan duten trebezia erakusteko, besteak beste antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketan eta txisteak kontatzen. Bi kategoriatan banatzen da: Junior atala, 12 eta 14 urte bitartekoentzat, eta Senior atala, 14 eta 18 urte bitartekoentzat.

Amaierako galak maiatzaren 29an eta 30ean izango dira Bilborock aretoan. Bi sari emango dira, 500 eurokoa bakoitza, kategoria bakoitzeko (junior eta senior).

Lehiaketako parte-hartzaileak hautatu baino lehen, bi astez, entsegu luzeak egingo dituzte barrutiko udaltegietan, irakasle profesionalekin. Irakasleok euren arte-gaitasuna hobetzen lagunduko diete, euren trebeziak hobetzeko. Hara nortzuk diren: Koldo Olabarri, Ainhoa Artetxe, Aritz Mendiola, Maddi Gutierrez, Maddi Urkijo, Asier Ostolaza, Nere Mazo, Kattalin Zarate eta Ane Zugaza.

Gero, kategoria batean zein bestean, casting bat egingo da Bilborock Aretoan, eta han erakutsiko dituzte antzerkian, dantzan, musikan, bakarrizketetan, txisteetan eta beste arlo batzuetan duten talentua. Casting horiek martxoaren 23tik 26ra egingo dira.

Kategoria bakoitzeko 10 talde aukeratuko dituzte. Talde horiek maiatzean egingo diren azken galetan parte hartuko dute euren trebezia erakusteko, Bilborock aretoan, eta han hautatuko dira irabazleak. Baina finala baino lehenago, maiatzaren 8an, hautatutako taldeek masterclass bat jasoko dute euren emankizuna lantzeko, Begoñako udaltegian.

Finalak Bilborocken izango dira: maiatzaren 29an, 18:00etan, gala juniorra, eta maiatzaren 30ean, 18:00etan, gala seniorra. Final bi horietan, kategoria bakoitzeko 500na euroko sari bi banatuko dira.

Beste alde batetik, finalera pasatzen ez diren parte hartzaileek ikasten jarraitzeko aukera izango dute arteetako eta kulturako profesionalekin, HOBEKUNTZA LANTEGI batean, Begoñako barrutiko udaltegian, apirilaren 24an.

noticias de deia