BILBO. Umeen eta nereabeen udal kontseiluak aurtengo lehenengo lan batzordea ospatu zuen pasa den astean. Batzordearen gai nagusiak nazioarteko elkartasuna eta lankidetza izan ziren.

Dinamika aberasgarria izan da, inondik ere. Zazpina pertsonako zazpi taldetan banatuta, talde bakoitzak herrialde bati dagokion dokumentazioa jaso du, alegia, aztertzeko aukeratu duten proiektua gauzatzen ari den herrialdekoa. Horretarako, talde bakoitzak ordenagailu bat erabili du jasotako informazioarekin lan egiteko. Azkenik, atsedenaldi labur baten ostean, talde bakoitzak bere lana aurkeztu du.

Umeen eta Nerabeen Udal Kontseiluan landu diren esperientzietarako Udalaren laguntza daukaten Bilboko GKEak hauek dira: Itaka Escolapios, "Lehen hezkuntzako eskolen sarea zabaltzea eta hobetzea" proiektuarekin; ICLI, "Egoera ahulean dauden umeen hezkuntza eta gizarte arloko hobekuntza"; EDEX, "Sexu-eskubideen sustapena eta genero-berdintasuna gazteen artean"; Osalde, "Emakumeen eta umeen osasunaren arreta"; Huancavelicaren Lagunak, "Hezkuntzaren kalitatea hobetzea sustatuz Cappi-Los Uros-en"; Unicef, "Bidezko hezkuntza eta kalitatezkoa, indarkeriarik gabekoa, sustatzea"; eta Manos Unidas, "Emakumeen eta gazteen giza baliabideak sustatzea genero-indarkeriaren prebentzioaren bidez eta autonomia ekonomikoa bultzatzea".

BATZORDEAREN BOGARREN BILERA

Azaroaren 20an, Umeen Nazioarteko Eguneko ospakizunekin eta Umeen Eskubideen Konbentzioaren 30. urteurrenarekin bat etorrita, Umeen eta Nerabeen Udal Kontseilua bosgarren aldiz bildu zen. Bilera horretan -Juan Mari Aburto alkatea eta Juan Ibarretxe zinegotzia egon bertan egon ziren-, Uriko adin txikikoen ordezkari jardun zuten 46 neskato-mutikoek lan-batzordeetan aztertuko diren gaiak aukeratu zituzten.

Udaleko sailetatik aurkeztu ziren 12 proposamenen artean, neskato-mutikoek lehenengo batzorde honetan aztertutako gaia aukeratu zuten: "Bilbotik Afrikara eta Hego Amerikara Ba al dakizu zer den Elkartasuna?, bai eta hurrengo saioetan landuko dituztenak ere: zabor-bilketa eta genero-berdintasuna.