RETAbet Bilbao Basket – BAXI Manresa

Bilbobusek zerbitzu berezi bat eskainiko du igandean Bilbao Arenako kantxarako joan-etorrietan

18.01.2020 | 12:44
Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du zaleen artean, eta horretarako jarri du autobus-zerbitzu berezia Bilbao Arenaraino.

E7 linea 10 minututik 10 minutura abiatuko da Plaza Biribilaren ingurutik partidua hasi baino ordubete lehenagotik eta partiduaren amaieran.

BILBO. Bilboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du RETAbet Bilbao Basket taldearen zaleen artean Bilbao Arenako kantxarako joan-etorrietan. Horretarako, ohikoa denez, Bilbobusek linea berezi bat jarriko du bihar igandea, urtarrilak 19; linea hori Plaza Biribilaren ingurutik irtengo da Bilbao Arenara joateko.

Horrela, bada, 17:00etan RETAbet Bilbao Basket – BAXI Manresa arteko partidua jokatzekoa denez, E7 linea 10 minututik 10 minutura irtengo da Plaza Biribilaren ingurutik Bilbao Arenara, partidua hasi baino ordubete lehenago hasita. Partidua amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 eta 76 autobus-lineek beren ibilbidea aldatuko dute partiduaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo baitute.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean: www.bilbao.eus/bilbobus.

noticias de deia